ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ñ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- C -

>Cabarrus, François: Banku Nazionala eratzeko aurreproiektua aurkeztu zuen, gerora "Banco de España" izango zena (1782).

>Cabarrus, Teresa: Pertsonaia historiko lapurtarra. Maitale asko izan zituen. Izualdian Bordelera jo zuen.

>Cabrera Griño, Ramon: Aragoi Behereko tropa karlisten komandantea.

>Calatravako ordena: Espainiako ordena erlijioso eta militar antzinakoena.

>Calvo Sotelo, Jose: Hazienda-ministro izan zen Primo de Riveraren diktadurapean (1925-30).

>Cambraiko bakea: Andereen bakea izena ere hartu zuen. (Inperio Saindua, 1529).

>Cambraiko liga: Julio II.a aita santuak, Maximiliano enperadoreak, Luis XII.ak eta Aragoiko Fernandok veneziarren aurka sinatutako ituna (1508).

>Campion, Arturo: Ikus Kanpion, Arturo.

>Campoformioko ituna: Napoleonek Italian izandako garaipenaren ondoren, Frantziak eta Austriak sinatutako ituna (Venezia, 1797).

>Canovas del Castillo: Bere eraginez berrezarri zen borboien dinastia (1874) eta konstituzio berria ezarri zuen (1876).

>Caracas-ko Erret Konpainia Gipuzkoarra: Peñafloridako kondeak eta beste hainbat merkatari eta nabigatzaileek sortu zuten merkatal konpainia (1728).

>Cardona, Maria: XVII. mendeko pertsonai nafarra. Nafarroako Luis Bravo erregeordearen emaztea.

>Careaga Basabe, Plar: Injinerutzan lizentziatutako Espainiako lehenengo emakumea izan zen (1929).

>Carlos ikus: Karlos

>Carrero Blanco, Luis: Frankoren ministroa Espainian (1951 - 1973).

>Carrillo, Santiago: 1960an Espainiako Alderdi Komunistako idazkari orokor izendatu zuten.

>Carro, Leandro: Bizkaiko greba orokorra antolatu zuen (1917).

>Casas Viejasko gertaerak: Casas Viejas (Cádiz, Espainia) herrixkako biztanleak altxa (1933), komunismo libertarioa aldarrikatu eta lurralde-banaketa egin zuten.

>Casimir-Perier, Jean: Frantziako Hirugarren Errepublikako lehendakari hautatu zuten (1894-95).

>Cassaigne Philibert, Charles: Frantziako mapa topografiko ugari egin zituen armadarako.

>Castelar, Emilio: Monarkiaren aurkako eta errepublikar sutsua, Espainiako Lehen Errepublikako lehendakaria izan zen (1873-74).

>Castelbongo bizkondea: Bere osaba Gastón Feboren etsai amorratua.

>Castells Artetxe, Miguel Maria: Politikari loturiko epaiketetan espezializatzen hasi zen. Burgosko prozesuan parte hartu zuen (1970).

>Castillo, Pedro Gonzalez del: Kalagorriko apezpiku zelarik, Bizkaiko erlijioso eta jaunekin tirabira asko izan zituen.

>Castillon Alphonse: Bigarren Mundu-Gerraran preso hartu zuten (1939).

>Castillongo bataila: Frantziako Karlos VII.ak ingelesak garaitu zituen gudua (1453).

>Castlereagh bizkondea Robert Stewart: Ez zuen onartu Europako potentziek Espainiako 1820ko altxamendu liberalaren aurka egitea.

>Castro, Jose Ramón: Nafarroako erret artxibategi orokorreko zuzendari.

>Cateau-Cambrésisko itunak: 1559an, Frantzian sinatutako bi bake-hitzarmenen izena.

>Cauchon, Pierre: Joana Ark-ekoaren aurkako prozesuan (1431) epailea izan zen.

>Caupenne D´Amou Anne Henri Louis: Estatu Orokorretan Lapurdiko nobleziaren diputatu izendatu zuten Uztaritzen (1789).

>CDN >Convergencia de Demócratas Navarros: Nafar Demokraten Elkargunea.

>CDS >Centro Democrático y Social: Espainiako alderdi politiko zentrista

>CEDA-EAKE: "Eskuin Autonomoen Konfederazio Espainola".

>CFDT Confédération Française et Démocratique du Travail: Lan-Konfederazio Frantses Demokratikoa.

>CFE-CGC : Confédération Française de l'Encadrement - Confédération Générale des Cadres: Buruzagitzaren Konfederazio Frantsesa - Buruzagien Konfederazio Orokorra.

>Chambordeko kondea: 1836an, Printze frantsesa. Frantziako erregegai aldarrikatu zuen bere burua, Enrike V.a izenaz.

>Chansons de Roland, La: Karlomagnoren kronikariek idatzi zutena alde batera utzi eta "chansons de geste" delako moldez kontatu zuten poetek.

>Chao, Agustin: ikus Xaho

>Chinchillaren Kapitulazioak: 1483an eta 1487an oinaztar eta ganboar arteko borroka amaitzeko Garcí Lopez de Chinchillak gaztelarrak egindako ordenantzak.

>Churchill, Sir Winston: Bigarren Mundu-Gerran lehen ministro izendatu zuten Erresuma Batuan.

>Cid Campeador: Espainiako historiografian errekonkistako pertsonaiarik ospetsuenetakoa.

>Cisneros Kardinala: 1507-1516 artean Kardinala eta Gaztelako Inkisidore Nagusia.

>Clarendongo konstituzioak: Enrike II.ak Ingalaterrako Elizaren erregearekiko autonomia murrizteko asmoz egindakoa (Clarendon, 1164).

>Claveria Arza, Carlos: Nafarroako gobernuko kontseilari eta foru-diputatua izan da.

>Cluny Abadia: 910ean, Akitaniako dukearen eskutik beneditarrek abadia bat fundatu zuten, Cluny herrian.

>CNT Confederación Nacional del Trabajo: Espainiako langile-erakunde anarkosindikalista (Bartzelona, 1910).

>CNV Comunión Nacionalista Vasca.

>Cocherelgo gudua: Nafarroako Karlos II.aren tropa anglo-nafarren eta Frantziako armadaren arteko gudua (1364).

>Condéko etxea: Borboiko etxearen albo-adarra.

>Confebask: Confederación Empresarial Vasca: Euskal Entrepresarien Konfederakuntza.

>Coligny, Gaspard: (1519 - 1572) Frantziako Almirantea.

>Companys i Jover: Bigarren Errepublika (1931 - 1939) garaian Kataluiniako Generalitateko lehendakari

>Comisiones Obreras. >CCOO: "Langile-Komisioak". Langile-sindikatua.

>Concini: Menturazale italiarra Frantziaren zerbitzura.

>Corday D´Armont, Charlotte: Girondinoen jarraitzaile sutsu. Izualdiaren gehiegikerien kontra egitearren Marat hil egin zuen (1793).

>Cordelierren kluba: Frantziako klub iraultzailea (Paris, 1790).

>Cornelius Otto Jansen: Baionako apezpiku-kolegioko zuzendaria izan zen 1612 - 1614 bitartean.

>Crécy-en-ponthieu: 1346an, Crécy-n, Ehun Urteko Gerrako lehen gudu handia jokatu zen.

>Cro-Magnon gizakia: Goi-Paleolitikoan Europako mendebaldean eta erdialdean bizi izan zena.

>Couthon, Georges: Robespierre eta Saint Just-ekin batera triunbiratua osatu zuen.

>Cuartel Real, El Bigarren Gerra Karlistako aldizkari ofizial karlista (1873).

>Cuevasko konferentziak: Gaztelako Alfontso XI.aren eta Nafarroako Felipe III.a Prestuaren ordezkarien artean egindako hitzarmena (1336-II-28).

>Cutandako gudua: Alfontso I.a Borrokalariak, Zaragozako bidean zeuden almoravideak garaitu zituen gudua (1120).