Castlereagh bizkondea, Robert Stewart

Robert Stewart Castlereagh Dublinen jaio zen 1769an eta Londresen hil 1822an. Kanpo-arazoetako ministro zela (1812 - 1822), Europako potentziak bateratu eta gidatu zituen Napoleon I.aren aurkako koalizioan. Parisko itunean bere baldintzak ezarri zituen; eta Vienako kongresuan (1814) bitartekaritza egin zuen, eta Errusiaren eta Prusiaren hedatze-politika galarazi zuen. Ez zuen onartu Europako potentziek Espainiako 1820ko altxamendu liberalaren aurka egitea.

Iturria: Harluxet