ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ñ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- A -

>Adiskidetasun Ituna (1016): Antso III.a Nagusiak eta bere aitaginarreba Gaztelako konde Antso Gartziak adostu eta zehaztu egiten dute Gaztela eta Nafarroako mugak.

>Abadiñoko bataila 1876: Liberalek karlistei irabazitako bataila.

>Abartzuza edo Muru Mendiko gudua 1874: karlista eta liberalen arteko bataila (1874).

>Abbadia, Antonie: Thompson: Zientzialaria.

>Abd al Malik: Al-Mansur-en semea.

>Abd ar Rahaman I.a: Kordobako lehen emir omeiatarra (756 - 788)

>Abd ar-Rahman II.a: Kordobako emirra (822- 852)

>Abd ar Rahaman III.a: Bere garaian, Europako mendebaldeko hiri garrantzitsuenetakoa bilakatu zen Kordoba (912 - 961).

>Abeberri, Jacques: Kazetari eta politikari lapurtarra, Miarritze 1930.

>Abelardo, Pedro: Metodo eskolastikoaren sortzailetzat hartzen da.

>Abendañoko leinua: Bandokide-familia bizkaitarra (XIV - XV. m.), ganboatarren ordezkari izan ziren Bizkaian.

>Abertzale Sozialista Komiteak -ASK: Bizkaian sortutako mugimendu asanblearioa (1976).

>Ablitas, Ezmel: Judu aberats nafarra, Tuteran jaioa (XIV. m.).

>Acheul aldia: Behe-Paleolitoko bigarren kultura. Duela 700.000 urte garatu zen Europa, Asia eta Afrikan.

>Adema, Grazian: Euskal idazle lapurtarra (Senpere, 1828 - Baiona, 1907).

>Adenauer, Conrad: (1876 - 1967) Alemaniari Europan zegokion tokia berreskuratu, armada berrantolatu eta ekonomia hobetzeko politika egin zuen.

>Ader Jean-Josep: Idazle lapurtarra (Baiona, 1796 - Basusarri, 1832).

>Aduanen lekualdatzea,1718ko matxinada: Borbon etxeak aginpidea hartu zuenean monarkia federala, zentralizatua izatera pasa zen.

>AEK:  Pertsona helduen euskalduntze eta alfabetatzerako erakundea.

>Afganistango Errepublika: Afganistango erresuma 1748an osatu zen.

>Agerre Santesteban: Euskal idazle eta politikari nafarra (Iruñea, 1889-1962).

>Agirre, Domingo Adrian: Gipuzkoa Espainiako Erresumatik bereizi eta Gipuzkoako Errepublika frantsesen esku uztearen aldekoa zen.

>Agirre, Domingo: Garoa (1912), da Agirreren lan ezagunena eta biribilena.

>Agirre Hortes de Belasko: Militar arabarra (Gasteiz, 1733 - 1798).

>Agirre, Jose: Donostia1884 - 1936, Etnografoa.

>Agirre, Jose Mª: Xabier Lizardi.

>Agirre Lekube, Jose Antonio: Aurreneko Euzko Jaurlaritzak izan zuen lehenengo lehendakaria.

>Agirre, Lope de: 1560an El Dorado konkistatzeko espedizioan esku hartu zuen, bere alaba Elvirarekin batera.

>Agirre Miramon: Jurista gipuzkoarra (Donostia, 1813 - 1887).

>Agramondar eta Beaumondarrak: Nafarroako erreinuaren oinordetza eskuratzeko anaiarteko borroka latzak gertatu ziren Euskal Herria osoan.

>Agramondarren gaztelua: Bidaxunen, Nafarroa Beherea, ikus daitekeen gaztelua.

>Agramondar leinua: Nafarroako erresumako famili noble, Mugaoste edo Nafarroa Beherekoa, XIII-XV. mende artekoa.

>Agramont, Bibiano: Antso VII.a Azkarra Nafarroako erregearen basailua.

>Agramont, Felipe: Nafarroako bandoen arteko gerraren hasieran agramondarren buruzagi izan zen.

>Agramont, Pedro: Joan II.a Trastamarakoaren aldekoa izan zen.

>Agustindar: San Agustinen erregela jarraitzen duten erlijiosoak.

>Ahaide nagusiak: Nekazaritzako nobleziaren maila goreneko pertsonaiak, lur eta olak kontrolatzen zituzten handiki edo jauntxoak.

>Ahumadako dukea: Giron Ezpeleta: "Guardia Civil" izeneko polizia sortu zuen (1844).

>Aiantz edo Daiantz leinua: Nafarroako izen bereko herriko familia (XIV-XV. m.).

>Aiala, Pedro: (1332 - 1407). Politikari eta idazle arabarra izan zen, aialatarren leinuko kide garrantzitsuena.

>Aiherrako Hitzarmena: Lapurtarrekin konbentzioa, ingelesen menpetik atera eta Frantziaren menpe jartzeko baldintzak ezarri ziren.

>Aijino dukea: Baskoniako dukea (626 - 638), Genial-en ondorengoa.

>Aimeric Picaud: ikus Picaud Aimeric: XII. mendean bizi izan zen Elizgizon eta erromes frantsesa.

>Aire, Fernando: Xalbadorbertsolaria.

>Aitasantutza eta Inperioaren arteko borrokak: Aitasantutza garaile irten zen baina ahulduta eta, boterea galdu zuen Europan.

>Aitzol: Joxe Ariztimuño Tolosa, 1896 - Hernani, 1936.

>Aizpitarte Haitzuloa: Errenteriako haitzuloa.

>Aizpun, Jesus: Nafarroako Foru-kontseiluko, Alderdi Liberal eta Demokratikoen Elkarteko kidea.

>Aizpun Santafe, Rafael: Politikan, alderdi mauristan abiatu bazen ere, Espainiako lehenengo alderdi demokrata-kristauaren fundatzailea izan zen (1922).

>Aizpurua Egaña, Itziar: Frankismoaren aurka jarduteagatik atxilotu eta Burgosko prozesuan epaitu zuten (1970).

>Aiztondo alkatetza: Gipuzkoako alkatetza nagusi historikoa. 1203ean egoitza Asteasun zegoen.

>Ajuriagerra Otxandiano, Joan: EAJko kidea (1929) eta Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria izan zen (1934 - 1937).

>Akitania-Baskonia dukerria: Genial galo-erromatarra izan zen lehen dukea (602 - 626) eta 769an hautsi egin zen. Baskoniako dukerria bakarrik geratu zen. 

>Akitaniar: Aturri eta Garona ibaien artean bizi zen euskal leinua. Novempopulania probintzia izenez ezaguna.

>Alaba Eskibel, Rikardo: (1771 - 1843) Lehenik Napoleonen alde, eta gero, Wellingtonen aginduetara, Napoleonen kontra jardun zuen (1812).

>Alain Handia Albretekoa: Albreteko jauna zen, Joan III.a Nafarroakoaren aita.

>Alamein El, Bataila: 1942ko urriaren 23an, Bigarren Mundu-Gerran Suez-era zihoan armada italo-alemaniarra garaitu zuen bataila.

>Alariko I.a: Bisigodoen erregea (396 - 410). Inperio Erromatarrari eraso egin zion.

>Alariko II.a: Akitaniako bisigodoen erregea (484 - 507).

>Albako II. dukea: 1512an Iruñea inbaditu zuen.

>Albako dukea III., Alvarez de Toledo: "Odolaren tribunala" tribunala sortu zuen.

>Albitarrak: Kataroen mugimendua, Alemanian sortu zen XII. mendean.

>Albiz, Fortun Ibañez: Bizkaiko politikaria. Ingalaterrako Eduardo IV.arekin Westminsterko hitzarmena sinatu zuen.

>Albret bizkonderria: (Labrit) Gaskoniako herrialdea da, erromatarraren Novenpopulania probintzia historikoan.

>Albret errege-dinastia: Gaskoniako Albret edo Labrit bizkonderrian sortutako Nafarroako errege dinastia.

>Alcalá Zamora, Nizeto: (1877 - 1949). Espainiako Bigarren Errepublikako lehendakaria.

>Aldasoro, Ramon Mari: Ezker Errepublikarreko kidea, Euskal Estatutua onartzearen alde egin zuen  (1932).

>Alderdi komunistaren manifestua: K. Marx eta F. Engels-ek idatzitako lana (1848).

>Alcalá Zamora, Niceto: Bigarren Errepublikako lehendakaria (1931 - 1936).

>Aleson, Frantzisko: Historialari eta kronikaria.

>Alexandro Farnesio: >Alejandro Farnesio: Espainiako Koroaren zerbitzuan aritu zen.

>Alexandro Handia: Egipton, Alexandria fundatu zuen eta persiarrak garaitu zituen Gaugamela edo Arbelako guduan (331).

>Alfontso Aragoikoa: (1415 - 1485). Nafarroako Joan II.a Trastamara eta Eleonor Aragoikoaren sasiko semea.

>Alfontso I.a Borrokalaria: Iruñeko XIII. erregea eta Aragoiko erregea (1104 - 1134).

>Alfontso I.a Borrokalariaren testamentua: Baionako setioan idatzitakoa, 1131ko urrian.

>Alfontso II.a Aragoikoa eta I. Kataluniakoa: Bartzelonako konderria jarauntsi zuen eta Proventza (1116) eta Roselló (1172) anexionatu zituen.

>Alfontso III.a Asturiaskoa: Bere kronikan, lehen baskoiak esaten zitzaien lekuetan Araba eta Bizkaia izenak azaltzen dira.

>Alfontso V.a Leongoa: Leongo erregea (999-1028), Bermudo II.aren semea.

>Alfontso VI.a Gaztelakoa: 1076an, Nafarroako Antso IV.a Peñalengoa hil zutela aprobetxatuz Errioxa, Bizkaia eta Gipuzkoa inbaditu zuen

>Alfontso VII.a enperadorea: Bere agintaldian Portugalek independentzia lortu zuen.

>Alfontso VIII.a Gaztelakoa: Euskal Herriko erregea, Antso VII.a Azkarra, Marokon zegoela aprobetxatuz Nafarroa inbaditu eta Araba eta Gipuzkoa hartzea lortu zuen (1200).

>Alfontso X.a Jakituna Gaztelakoa: Letrak eta zientziak bultzatu zituen eta gaztelaniazko prosaren aitzindaritzat hartzen da.

>Alfontso XI.a Mendekaria: Bere politika larderiatsua izan zen eta Marindarren aurka.

>Alfontso XII.a Espainiakoa: 1876ko uztailaren 21ean Foruak abolitu eta foru-lurraldea probintzia bihurtu zuen.

>Alfontso XIII. Espainiakoa: Primo de Riveraren diktadura bultzatu zuen (1923 - 1930).

>Alkiza, Antso: Hondarribian jaio eta Habanan hil zen. Galeoi-kapitaina, Ameriketako kontrabandista eta pirata ingeles eta holandesak atzematen iaioa.

>Allende Salazar, Anjel: Lehen Gerra Karlistan, karlisten kontra jardun zuen Bergarako hitzarmena sinatu arte.

>Alli Aranguren, Juan Cruz: Familia karlistan sortua, UCDn egon ondoren UPNra pasatu zen. Nafarroako Gobernuko lehendakariaren aholkularia (1979 - 1983).

>Allières, Jacques: Euskaldunen hizkuntza, literatura eta historiari buruzko "Les Basques" lana argitaratu zuen.

>Aliantza Hirukoitza, 1668: Frantziari aurre egiteko sinatutako ituna (Haga, 1668-I-23).

>Aliantza Hirukoitza 1882: Bismarck-en eskutik, Alemania (Prusia), Austria-Hungria eta Italiaren artean sinatutako Ituna (1882 - 1915).

>Aliantza Laukoitza 1718: (1718-VIII-2). Espainiari Utrecht-eko ituna betearaztea zuen helburu.

>Aliantza Laukoitza 1814: Europako lau probintzi handik (Austria, Errusia, Ingalaterra eta Prusia)  Vienan bildu ziren kongresuan.

>Aliantza Saindua, 1815: Errusia, Austria eta Prusiaren arteko ituna (Paris, 1815-IX-26).

>Aliénor: ikus Leonor Akitaniakoa.

>Alkate eta auzapezak: Arabierazko al-kadi hitzak epaile esan nahi du.

>Alkateen mugimendua: Francoren diktadurak utzitako alderdi politikoen hutsunea betetzeko eta, euskal herritarren eskubideak eta askatasuna defendatzeko sortua.

>Almoravideak: Monje gerlarien kofradia eta dinastia berberea (1061-1147).

>Alonso, Jose: Justizia ministroa zen Lege Paktatua indarrean sartu zenean (1841).

>Altabizkarko kantua: Irabazle izan ziren baskoien ikuspegitik idatzitako dokumentu bakarrenetakoa. 

>Altadill Torrontera de Sancho San Roman: Historialari eta militar nafarra, jaiotzez toledoarra (1858 - 1935).

>Altos Hornos de Vizcaya: Bizkain, industrializazioaren ikurra izan zen.

>Altsasuko bentako ekintza: Lehen Gerra Karlistan, Gasteiztik Iruñera Quesada jeneralak bere armadari dirua eramatera zihoala-eta egindako segada.

>Altube Lertxundi, Sebero: Bere lan nagusiak euskarari eskainitakoak dira (1920-36).

>Altuna Etxabe, Jesus: Biologi Zientzietan lizentziatu zen (1960). 

>Altuna, Inazio Manuel: Azkoitiko zalduntxoa.

>Altxerri: Aiako haitzuloa.

>Alvarez de Eulate: Valentzia eta Granadako inkisidore eta Gorteetako inkisidore nagusi (1739).

>Alvarez de Toledo: ikus Albako dukea.

 >Alvarez Enparantza, Jose Luis: "Txillardegi" Ekin ikasle-taldearen, ETAren (1960) ESBren eta Aralarren (2003) sorreran parte hartu du. Hizkuntzalaritzan lizentziatu zen 1961ean.

>Al-Mansur (Almanzor): Errioxa-Nafarroan Antso III.a Nagusiaren kontrako espedizio batetik bueltan, hil zen Medinacelin, 1002.

>Alzaga Anabitarte, Toribio: Bere lehen obra: "Aterako gara" (1888).

>Amadeo I.a Saboikoa: Aostako duke eta Espainiako errege (1870 - 1873) izan zen.

>Amaiako gotorlekua: Ordoño I.ak baskoien kontrako gudutan bere erresumaren mendebaldeko marka finkatzeko gotortu egin zuen (850 - 866).

>Amaiurko setioa: Gaztelua defendatzeko borroka heroikoa burutu arren, azkenean gazteluaren kontrola galdu egin zuten (1522 - VII - 19).

>Amando dukea: Baskoniako duke frankoa (638-660). Aijinoren ondorengoa.

>Amboiseko konspirazioa: 1560an, Frantziako Frantzisko II.a, bere ama Catalina Medicikoa eta Guise etxearen eraginetik askatzeko konspirazioa.

>Amiriak: Al-Mansur-ekin familia-loturak izan edota bere konfiantza-taldeko partaideak zirenak.

>Amnistiaren Aldeko Batzordeak: Euskal preso politikoentzat amnistia orokorra lortzeko helburuaz 1975ean Hego Euskal Herrian sortutako elkarte asanblearioak.

>Ana Austriakoa: Nafarroako Luis II.aren, Frantziako XIII.a, emaztea (1615).

>Anai-artea: Ipar Euskal Herrian euskal errefuxiatu politikoei laguntza eskaintzeko sortutako erakundea (Donibane-Lohizune, 1969).

>Anarkosindikalismoa: Korronte anarkista, XIX. mendearen hondarretan ditu bere sustraiak.

>Andaluzia: Europako hegoaldeneko lurraldea afrikarekiko.

>Andia, Domenjon Gonzalez: ( ? -1489) Ingalaterran Gipuzkoako enbaxadore izan zen.

>Andorra: 1278an, Foixeko kondeak eta Seu d'Urgellgo apezpikuak gobernatzea erabaki zen.

>Andregoto Galindez: Aibarren hil 972an. Iruñeko erregina eta Aragoiko kondesa, Galindo Aznar II.aren alaba eta Aragoiko konderriko oinordekoa.

>Anet-eko kapitulazioak: Nafarroako Felipe III.a Prestuaren alaba Maria, Aragoiko Pedro IV.arekin ezkontzeko eginiko kapitulazioak (1337).

>Anglikanismo: Eliza katolikoa, kristautasunaren hiru erakuntza nagusietako bat.

>Anglosaxoiak: Britainia Handian indarrez sartu eta normandiarren konkista arte (1066) gobernatu zuten anglo, saxoi eta jutoen herria.

>Angulemako dukea: San Luisen Ehun Mila Semeak gidatu zituen.

>Ansaldo Bejarano: (1901 - 1958) Gerran hegazkin-pilotu izan zen; Sanjurjo jenerala Portugaldik atera behar zuen hegazkina gidatu zuen.

>Ansoleaga Elizondo Florentzio: "Exploración de cinco dólmenes de Aralar" liburua idatzi zuen (1915).

>Ansotegi, Toribio: (1805 - 1886). Esparteroren eskolta eta gidaria izan zen Bilboko martxan.

>Antonio Borboikoa: Nafarroako Joana III.a Albretekoaren senarra.

>Antso abadea: Leireko abadiako buru eta Iruñeko apezpiku izan zen; Naiarako monastegia gobernatu zuen (1028 - 1030).

>Antso Gartzia kondea: Arabako eta Gaztelako kondea (995 - 1017).

>Antso Gilen: Okzitaniarren Tolosako kondeen aurkako borrokan Nafarroako Antso III.aren laguntza izan zuen.

>Antso Gillermo: Baskoniako printzea eta Gaskoniako dukea (961 - 996).

>Antso Larrosakoa: Huescako kalonjea (1098) eta Iruñeko apezpikua izan zen (1112 - 1142).

>Antso I.a Lodia Leongoa: Leongo erregea (956 - 958 eta 960 - 966).

>Antso I.a Gartzes: Iruñeko erresuma mendebaldeko euskal lurraldetara zabaltzen hasi zen: (ager vasconum).

>Antso II.a Gartzes Abarka: bere alaba Abda, Al-Mansurrekin ezkondu zuen.

>Antso II Gaztela Leongoa: Fernando I.aren semea. Hiru Antsoen Gerran esku hartu zuen (1065 - 1067).

>Antso III.a Gaztelakoa: Aita hil zenean Gaztelako koroa jaso zuen (1157).

>Antso III.a Nagusia: Iruñeko VIII.erregea (1004 - 1035) eta Euskal lurralde osoa batu zuen lehena.

>Antso III.a Nagusiaren oinordetza: Nafarroako Antso III.ak smeei egindako oinordetza.

>Antso IV. Gartzes Peñalengoa: Ramon eta Ermesinda anai-arrebak Antso erregea arroilatik behera amildu zuten Peñalen-en.

>Antso IV. Gaztelakoa: Gaztelako erregea (1284 - 1295). Alfontso X.a Jakitunaren bigarren semea.

>Antso V. Ramirez: Nafarroako beste erregeek ez bezala, honek, Erromako elizaren nagusitasuna onartu eta Aita Santuarekin harreman onak izan zituen.

>Antso VI.a Jakituna: "Rex Pampilonensium" titulua alde batera utzi eta "Rex Navarrorum" erabili zuen erresuma osoari aipamena egiteko: Iruñea, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Errioxa eta Tutera.

>Antso VI.aren Foru eta Frankiziak: Bere erregealdian lege idatziak martxan jarri eta herri askori eman zizkien Foruak: Durango, Tutera, Donostia...

>Antso VI.aren Mapa: Enrike II.a Plantageneten "Division of kingdons of  Navarre and Spain, 1177" laudoaren ondoren.

>Antso VII.a Azkarra: Imulei Abdalai errege arabiarra laguntzera joan zen Marokora; han zegoela, Aragoiko Pedro II.ak eta Gaztelako Alfontso VIII.ak Nafarroa arpilatzea adostu zuten.

>Antso VII.aren mezularia: nola mezulari batek esaten dion Antso VII.a Azkarrari Euskal Herrian gertatutakoa bera Marokon den bitartean.

>Antxieta, Joanes: Konpositore gipuzkoarra (Azpeitia, 1462-1523).

>Antzin Aroa: Historiaurrearen bukaeratik Erdi Aroaren hasiera artekoa.

>Añoveros apezpikua: Francoren gobernu eta Elizaren arteko krisia sortarazi zuen eta etxetik irten gabe egotera behartu zuen gobernuak (1974).

>Apokalipsia: 1000. urtean Elizak erabili zuen munduaren bukaera igartzeko.

>Apraiz Buesa, Angel: Eusko Ikaskuntzaren lehen kongresua antolatu zuen (1918).

>Araba: Euskal Herriko probintzi historikoa, herriz herri.

>Araba: historia.

>Aragoiko erresuma: Nafarroako erresumatik sortua.

>Arana Goiri, Sabino: EAJ alderdiaren sortzailea.

>Arana Goiri, Luis: Espainolen arteko gerran euskaldunek esku hartzea gaitzetsi zuen eta estatutuaren aldeko gestioa ez zuen onartu.

>Aranzadi Etxeberria, Engrazio: "Kizkitza". "Euzkadi" egunkari abertzaleko zuzendaria izan zen 1927 arte. Elizak eskumikatu egin zuen.

>Aranzadi Irujo, Manuel: Espainiako Gorteetan euskal nazionalismoaren tesia plazaratu zuen.

>Aranzadi Izkue, Estanislao: Iruñeko Abokatuen Elkargoko dekanoa.

>Arantzadi Unamuno, Telesforo: Euskal Herriko leize-zulo, harrespil eta trikuharriak aztertzen hasi zen Joxe Miel Barandiaran eta Egurenekin batera.

>Aresti Segurola, Gabriel: Euskaldun berria, euskal poesia modernoaren eta antzerkiaren bultzatzaile eta berriztatzailerik nabarmenena.

>Argala: Jose Miguel Beñaran: ETAko buruzagi eta ideologo. Luis Carrero Blancoren kontrako atentatua prestatu eta burutu zuen (1973).

>Argantzungo bataila: Baskoiek arabiarrak garaitu zituzteneko gudua (801eko iraila-urrian).

>Arianismoa: Ario eta bere jarraitzaileek predikatzen zuten doktrina.

>Aritza, Eneko: Pirineotako buruzagi baten semea, Euskal Herriko errege dinastia izango zenaren sortzailea.

>Arizmendi-Arrieta, Jose Maria: (1915 - 1976) Euskal kooperatiben sortzailea.

>Arrasateko akordioa: Konbentzio-Gerran frantsesei aurre egiteko Gipuzkoak eta Bizkaiak sinatutako hitzarmena (1794-XII-8).

>Arregi Aranburu Rikardo: Euskal idazle, kazetari eta kultur eragile.

>Arrese Magra, Jose Luis: Falanjista zen eta Espainiako Bigarren Errepublikaren aurka aritu zen (1933).

>Arriagako kofradia: Arabako lehen antolamendu politikoa.

>Arrieta-Maskarua, Jose Migel: Esparteroren aurkako altxamenduan parte hartu zuen (1840).

>Arrue Zarauz, Antonio: "Comunión Tradicionalista Vasca" alderdiko Gipuzkoako buru izan zen.

>Arsius Raka: Baionako artzapezpikua izan zen 960. urte inguruan.

>Artieda, Joan Martinez de Auriz: Pertsonaia nafarra (XV. m.). Karlos IV.a Bianako printzearen kamarlengo izan zen

>Arxu, Jean B. ; Itzulpen ugari egin zituen.

>Arzadun Zabala, Joan: Ingalaterrako Jorje V.ak Sir titulua eman zion.

>Arzamendi, Joan Bautista: (1635 - 1705) Salamancako Unibertsitateko errektore eta Inkisizio modernoaren Cuencako inkisidore fiskala.

>ASK >Abertzale Sozialista Komiteak: Bizkaian sortutako mugimendu asanblearioa (1976).

>Askatasunaren Ibilaldia: 1977an Euskadiko Amnistiaren Aldeko Gestorek antolatutako ekintza.

>Asociación Euskara de Navarra: Nafarroako Euskara Elkartea.

>Auger III.a: Oier III.a izenez ere ezagutua. Zuberoako azken bizkondea (1257 - 1307).

>Asparros: André Foix, Asparros-eko jauna.

>Astigarribia, Joan: Espainiako komunismoaren aitzindaria izan zen.

>Asturiasko erresuma: "Asturica Transmontana" eta  "Asturica Augusta" batuera. 

>Asturiasko Iraultza Sozialista: Asturiasko Errepublika Langile eta Laboraria aldarrikatu eta "gudaroste Gorria" eratu zen. Errepublikako gobernuak armada eta legioa bidali zituen bertara, Franco jenerala buru zutela.

>Atxikitutako herriak: "Moneoko Forudunak" izena ematen zaie.

>Aurignac aldia: Duela 38.000 urte inguru Homo sapiens sapiens gizakiak sortutako kultura hau mundu guztian hedatu zen.

>Austriako Etxea: Habsburg-eko etxearen adar espainolaren izena.

>Autodeterminazioa: Estatu independente izateko edo bestelako eraketa politikoren bat aukeratzeko ekintza politiko-juridikoa.

>Autodeterminazioaren Biltzarrak: 1996ko otsailean sortua. Xedea autodeterminazioa gauzatzearekin bat datozen pentsaera guztiak biltzea da.

>Autogestioa: Gestioa langileek berek egitea, zuzenean nahiz ordezkari bidez,

>Autonomia: Hego Euskal Herriaren estatu espainolaren barruko autonomia politikoaren arazoa foru-erregimena galtzean hasi zen.

>Autonomi Frontea: Hego Euskal Herriko lau probintzietan osatutako hauteskunde-koalizioa.

>Autrigoiak: Antzina euskararen lurraldean bizi zen euskal-tribua.

>Averroismo: Averroes filosofo hispano-arabiarraren lanetan oinarriturik sortu zen korrontea.

>Axlor haituloa: Dimako Indusi auzoko haitzuloa (Bizkaia).

>Axular: "Guero, bi partetan partitua eta berecia" liburu ospetsua idatzi zuen (1643).

>Aymeric Picaud: ikus, Picaud Aimeric: XII. mendean bizi izan zen Elizgizon eta erromes frantsesa.

>Azaña: 1931ko maiatzean Errepublikako lehendakari izendatu zuten (1931 - 1933).

>Azanza, Migel Jose: Napoleonek Baionara deitu zuen eta han bertako konstituzioaren erredakzioan parte hartu zuen (1808).

>Azil aldia: Mesolitoko lehen kultura, Madeleine aldiaren ondorengoa.

>Azkoitiko zalduntxoak: Ilustrazio garaian, kultur maila altuko noble-talde batek sortua.

>Azkona Diaz de Rada: Tafallako alkate eta Alderdi Liberaleko Gorteetako diputatu.

>Azkue Barrundia, Eusebio: R.M. Azkueren aita. Euskal ohiturak eta herri-tradizioa izan ziren bere olerki eta bertsoetako gaiak.

>Azkue Resurección Maria: Euskaltzaindia sortu (1918) eta Azkue izan zen euskaltzainburu bizi izan artean.

>Aznar Antso: Baskoniako duke Lupo I.a Santzioren semea. 832an, musulmanei Jaka irabazi eta bere konderrira batu zuen.

>Aznar Galindez I.a: Galindo Aznar Ribagorzako kondearen semea, Aragoiko kondea izan zen Baskonia-Akitaniako dukerriaren pean.

>Aznar Galindez II.a: Aznar Galindez I.aren semea eta ondorengoa. Iruñeko errege Gartzia Iñigez-en alaba Oneka Garseanes-ekin ezkondu zen.

>Aznar Saratxaga, Santiago: Errepublika garaiko lehen Euzko Jaurlaritzan Industriako kontseilaria izan zen (1936).

>Aznar Zubigarai, Manuel: Lehen Mundu-Gerran, gerra-kronikaria izan zen.

>Azpilikueta Jauregizar, Martin: Frai Bartolome Karrantzakoa defendatu zuen Inkisizioaren aurrean eta Erromara joan behar izan zuen (1567).