Castelbongo bizkondea, Mateo

Mateo Castelbongoa, Noalleko jaun eta Foixko konde izan zen. Bere osaba Gastón Feboren etsai amorratua eta haren nahiaren kontra oinordekoa. 

Gaston Feboren semea eta oinordeko bakarra hil zenean, Gastonek bide guztiak urratu zituen oinordekotza bere sasiko semearen eskuetara igaro zedin, baina, bere basuiluek ez zuten horrelakorik onartu. Beraz, Gastonek Frantziako erregeari eman zion lurraldearen jabego osoa; hala eta guztiz ere, ezin izan zuen horregatik eragotzi bere iloba Mateo benetako oinordekoa izatea.

Nafarroako Karlos II.ari jarraitu zion Gaztelaren kontrako gerratan; ordainean, Kaskante eta Mendigorriako herrian jaurgoa jaso zuen.

Iturria: Auñamendi