<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
CNT
Gaztelaniaz (Confederación Nacional del Trabajo). Espainiako langile-erakunde anarkosindikalista (Bartzelona, 1910). Eragin handia izan zuen Espainia osoan 1937 arte. Bigarren Errepublikaren garaian erakunde nagusietakoa izan zen; Hego Euskal Herrian ere indarra bazuen. Frankoren garaian klandestinitate luzea eta zatiketak igaro ondoren, 1977an berriro legeztatu zuten, baina ez zuen berreskuratu garai bateko indarra.
Iturria: Harluxet