Castillo, Pedro Gonzalez del

Pedro Gonzalez Granadan jaio zen, ez dakigu noiz eta 1627an hil zen. Kalagorriko apezpiku zelarik, Bizkaiko erlijioso eta jaunekin tirabira asko izan zituen, elizetan serorak egotea debekatu eta emakumezkoen buru-apaingarriei buruzko iritziak eman zituenean (1614). Hartutako erabakiaren arabera, buru-apaingarrien inguruko iritzi horiek ez ziren ontzat eman, Euskal Herriko tradizioa baitzen; baina serorei elizetan laguntzaile izatea debekatu egin zitzaien (1623).

Iturria: Harluxet