Carrero Blanco, Luis
Luis Carrero Blanco Santoņan jaio zen 1903an eta Madrilen hil zuten 1973an. Almirante eta politikari espainiarra. Frankoren ministroa (1951 - 1973).
1936ko Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen; ondoren, Frankoren gobernuko lehendakaritzaren idazkari-ordea izendatu zuten (1940). Diktadorearen Gorteetako lehendakari-ordea 1943an eta 1973an gobernu-buru izendatu zuten. Urte berean eta denek diktadorearen ondorengotzat jotzen zutenean ETA-k Madrilen hil zuen, mezetatik irten zenean.
Iturria: Elhuyar/ Lur