ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ņ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- Z -

>Zabala Ozamiz, Angel: EAJren Bizkai Buru Batzarreko buruzagitzan Sabino Aranaren ordezkaria (1903).

>Zaharren Kontseilua: Frantzian III. urteko konstituzioak sortutako bi biltzarretako bat (1795).

>Zamakola, Jose Antonio: Gorteko eskribaua izan zen. Napoleonen garaian Madrilen bizi zen eta Jose I.a Bonaparte agintaldian ere eskribau izan zen.

>Zamakola, Simon Bernardo: Zamakolada izenez ezagutzen matxinada eragin zuen (1801 - 1804 eta 1804 - 1807). 

>Zamakolada: Matxinatuen eskariak bi ziren: Abanton portua eraikitzearen truke soldadutzari buruzko asmoan atzera egitea eta hori Batzar Nagusietan erabakitzea.

>Zamudio, Ordoņo: Bandokide bizkaitarra (XIII. m.). Joan Diaz de Arbolantxaren aurka borrokatu zen 1270ean.

>Zaragozako konkista: Iruņea eta Aragoiko errege Alfontso I.a Borrokalariak musulmanei egindako konkista (1118).

>Zaratiegi, Jose Antonio: Hirurteko Konstituzionalean parte hartu zuen (1821-23). Lehenengo Gerra Karlistan borrokatu zen Zumalakarregirekin (1833).

>Zazpi Urteko Gerra: Frantziak, Luis XV.a erregea zen garaian, India, Kanada eta Lousiana galdu zituen.

>Zeltak: Europa erdialdean eta mendebaldean hedatu eta nagusitutako herri indoeuroparra.

>Zeltiberiarrak: Zeltak eta iberiarrak bat egitetik sortutakoa.

>Zornotzako Akordioa: Karlisten altxamenduak porrot egin zuenean, Francisco Serranok sinatutako akordioa (1872).

>Zuaznabar, Felix: Fernando VII.aren erregealdian liberal izateagatik baztertu egin zuten.

>Zuberoa: Euskal Herriko probintzi historikoa, herriz herri.

>Zuberoa: historia.

>Zuberoako lur-desjabetzea: Auzo lurrak, zilegiak edo komunalak deituak, bereak zirelakoan, erregeak salgai jarri zituzten.

>Zubiaur, Pedro: Felipe II.aren garaian itsas armadako jenerala izan zen.

>Zubiria Ibarra: Enpresari eta politikari bizkaitarra, Bilbon jaioa (XIX-XX. m.).

>Zugazagoitia, Julian: Politikari sozialista eta kazetaria.

>Zumalakarregi: Karlisten buru eta armada-antolatzaile.

>Zumarragako Biltzarra: Espainiako Bigarren Errepublikako gobernu eskuindarraren eta nazionalista eta ezkertiarren oposizioaren arteko biltzarra (1934).

>Zuņiga, Francesillo: Pertsonaia nafarra (~1490 - 1532), Karlos I.aren bufoia.

>Zuņiga Guzman: Euskal Herriko noblea. Nafarroako kapitain jeneral eta erregeordea izan zen (1693 - 1697).

>Zurbano, Martin: Espainiako Independentzi gerran frantsesen aurka parte hartu zuen.

>Zurbano Monzon, Esteban: Gipuzkoako diputatu Isabel II.aren Gorteetan.

>Zutik: Hego Euskal Herriko mugimendu politiko iraultzailea.