<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Errolan-en kantua (La Chansons de Roland)

Errolan Karlomagnoren iloba zen, Bretainiako Markako dukea, euskaldunek hil zuten orreagan. Luzaroan iraun zuen Europa mendebaldean Orreagako batailaren oihartzuna (778 - VIII - 15). Karlomagnoren kronikariek idatzi zutena alde batera utzi eta molde berri batez, "chansons de geste" delako moldez, kontatu zuten poetek. X. mende bukaeran idatzi zuen Turold izeneko batek "La Chansons de Roland" poema ospetsua. Frankoen dialekto anglo-normandiarrean idatzi zuen, jazarpena "sarrazenoei" egotzita eta ez euskaldunoi. Erdi Aroan, bataila galdu zutenen bertsio huraxe baizik ez zen ezagutu Orreagako batailaren inguruan. Elezaharraren arabera Karlomagnok eraiki zituen Ibaņetako kapera eta erietxea Errolanen omenean, eta geroztik erromesen ohoratze gune bihurtu zen. Errolan bera gizon kristau adoretsu eta indartsuaren irudi bilakatu zen.

Orreagako batailaren inguruan poema gehiago ere idatzi ziren Erdi Aroan zehar. "Cantar de Roncesvalles" gaztelaniazko bertsioa XIII. mendean idatzi zen. Altabizkar-ko kantua, berriz, Orreagako bataila kantugai duen euskarazko poema, apokrifoa da (XIV. mendea). Zati txiki baten kopia Nafarroako Artxibo Nagusian aurkitu eta 1834an  eman zen ezagutzera. "Roland eta Charlemagne" pastoralak egin ziren XVIII. eta XIX. mendetan, elezahar horretako bertsio berantiarretan oinarriturik.

Iturria: Lur/ Harluxet