ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ñ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- E -

>EA: alderdi politikoa, EAJ alderdiaren zatiketatik sortua (1986).

>EAE-ANV - Eusko Abertzale Ekintza: Gaztelaniaz >Acción Naciolista Vasca. Alderdi politikoa.

>EAJ->PNV Eusko Alderdi Jeltzailea; Partido Nacionalista Vasco. Alderdi politikoa.

>EAS >Euskal Alderdi Sozialista. Alderdi politikoa.

>Eblo kondea: IX. mendean bizi izan zen pertsonai frankoa. Baskoiek Orreagan prestatutako segadan erori eta preso hartu zituzten (824). 

>ECU edo EURO: Europako Batasuneko moneta-unitatea.

>Eduardo, Printze beltza: Pedro I.arekin hitzartu zuen Bizkaiko jaurgoa Akitaniari lotzea (1366) gaztelarrari laguntzearen truke.

>EE: Euskadiko Ezkerra. Alderdi politikoa.

>Egaña Diaz de Carpio, Pedro: Maria Kristina erreginaren aholkulari. Justizi ministroa, barne-ministroa (1853).

>Egaña, Domingo: Lehen Gerra Karlistan Iparragirrerekin batera borrokatu eta Oriamendin zauritu zuten.

>EGI >Eusko Gaztedi.

>Egia Agirre, Joakin Maria: Konbentzio-Gerran Gipuzkoako diputatua izan zen (1794-95).

>Egia Letona, Francisko Ramon: Hirurteko Konstituzionala ezarri zenean, Baionara ihes egin behar izan zuen (1820 - 1823).

>Egia, Nazario: Militar absolutista izan zen. Konbentzio-Gerran Frantsesen aurka (1793) parte hartu zuen.

>Eguren Bengoa Enrike: Geologiako eta Biologiako katedraduna Oviedoko Unibertsitatean.

>Egileor Orueta, Manuel: Bilboko Euzko Gaztediko lehendakaria (1916), Durangoko diputatu eta Amurrioko alkate.

>EHAS: Euskal Herriko Alderdi Sozialista.

>Ehun egunak: Napoleon I.a Parisera itzuli zenetik (1815 - III - 20) bigarren aldiz abdikatu zuen arteko aldia (1815 - VI - 22).

>Ehun Urteko Gerra: Ingelesen eta frankoen artean, 1337 eta 1453 bitartean, izandako gatazkak.

>EIA: Euskal Iraultzarako Alderdia.

>Eisenhower Dwigt David: Normandiako lehorreratzea zuzendu zuen (1944).

>Ekaingo haitzuloa: Deban, Gipuzkoa, dagoen haitzuloa.

>Ekialdeko Zisma: Kristau-Eliza bitan banatu zuen zatiketa: Ortodoxoa eta Katolikoa.

>Ekin: Bilboko ikasle-talde batek sortua (1952).

>Ekonomia: Frantzia eta Espainiak erdibituta, bi estatuok eragin handia izan dute, eta dute, Euskal Herriko ekonomiaren garapenean.

>ELA: Euskal sindikatua.

>Eleonor: Ikus Leonor Akitaniakoa.

>Elhuyar Lubize anaiak: Jatorri lapurtarreko familia batean sortuak.

>Elio Ezpeleta familia: Iruñerriko familia.

>Elizateak: Bizkaiko hiribilduetatik kanpoko lur zabaleko herrien asanblea.

>Eliz Estatuak Estatu Pontifikalak: 1870ean Italiako erresumak anexionatu egin zituen eta Vatikanoko lurralde txikia baino ez zuen mantendu Aita santuak.

>Elkano, Joan Sebastian: "primus circumdedisti me" esaldia du bere armarrian, munduari bira osoa eman zion lehen ontzi-buru denaren ohorez.

>Elkoro Unamuno, Jose Luis: "Alkateen Mugimenduko" eragileetako bat izan eta Herri Batasunako kidea.

>Elorza Aizpuru, Julian: Gipuzkoako Diputazioko lehendakaria izan zen (1919-24, 1930). Karlista eta Alderdi Tradizionalistako kide.

>Elosegi Odriozola, Joseba: Donostiako Artzain Onaren katedralean ikurrina jartzeagatik atxilotu egin zuten (1946).

>Emigrazioa Euskal Herrian XIX. mendea: 1815 eta 1914 urte bitartean, Europako 45 miloi jende baino gehiago emigratu zuen Ameriketara.

>Emilianotar glosak: Errioxako Donemiliaga Kukulako monasterioan aurkitutako glosak (X. m.).

>Enbata: Mugimendu politiko abertzalea. Itsasun 1963an sortua.

>Enbata: Politikako eta informazio orokorreko hilabetekaria (Baiona 1960).

>Enbeita Familia: Bizkaiko bertsolari familia.

>Engels Friedrich: Materialismo historikoaren oinarria izango zen Alemaniar ideologia (1845-46) idatzi zuen.

>Enrike Gaztelako infantea: (1288 - 1299) Gaztelako bere aitak, Antso IV.ak izendatu zuen Bizkaiko X. jaun (1289 - 1295).

>Enrike I. Potoloa: Bere anaia Teobaldo II.a Frantziako Luis IX.arekin gurutzadetara joan zenean Nafarroako erregeorde izan zen.

>Enrike I.a Guisekoa: Turkiarren kontra (1566) eta ondoren higanoten kontra borrokatu zuen.

>Enrike II.a Frantziakoa: Frantziako errege (1547-1559). Enrike II.a Albret Nafarroako erregea laguntzaile handia izan zuen.

>Enrike II.a Albretekoa: Gaztelako Errege Katolikoen eraginez Aita Santuak Enrikeren ama Katalina eskomikatu zuenean, Nafarroako errege titular bilakatu zen (1517).

>Enrike II.a Ingalaterrakoa: Nafarroa eta Gaztela arteko erreinuaren muga arazoak ebatzi zituen laudo bidez: "Division of kingdons of  Navarre and Spain" (1177).

>Enrike II. Saindua: Germaniako erregea eta enperadore erromatar-germaniarra (1014 - 1024).

>Enrike II.a Trastamarakoa: Gaztelako erregea (1369 - 1379).

>Enrike III. Beltza: Inperio Sainduko enperadore (1046 - 1056).

>Enrike III.a Frantziakoa: Frantziako erregea (1574-1589). Nafarroako Enrike III.a Frantziako Enrike IV.a izateko izendapenaren alde jarri zen.

>Enrike III. Ingalaterrakoa: Ingalaterrako erregea (1216 - 1272) eta Akitaniako dukea, Joan Lurgabearen seme zaharrena.

>Enrike III.a Nafarroakoa: 1572 - 1610 urte artean Nafarroako erregea izan zen eta 1589 - 1610 urte bitartean, Nafarroako Enrike III.a eta Frantziako Enrike IV.a.

>Enrike IV.a Frantziakoa: ikus Enrike III.a Nafarroakoa.

>Enrike IV.a Ziztorra Gaztelakoa: nobleziaren aurrean ahul jokatu zuen, eta hildakoan, Ondorengotza Gerra piztu zen.

>Enrike VI.a Ankerra: enperadore germaniarra (1191 - 1197).

>Enrike VIII. Ingalaterrakoa: Erromarekin eteteko erabaki historikoa hartu zuen (1532).

>Entente Hirukoitza Frantzia: Frantzia, Britainia Handia eta Errusiaren arteko aliantza-sistema.

>Entziklopedia frantsesa: Frantsesezko entziklopedia orokor alfabetikoa (1751 - 1772).

>Eraso, Benito Frantzisko: Joaquin Pablo "Txapalangarra" gerrilariaren kontrako erasoan parte hartu zuen Luzaiden.

>Erauso, Katalina: Hamabi urte zituenean komentutik ihes egin eta handik aurrera mutiltzat pasatzea erabaki zuen.

>Erdi Aroa: Historia banatzen den aroetako bigarrena, Antzin Aroaren ondorengoa.

>Erdi-Paleolitikoa: K.a. 150.000. urte ingurutik K.a. 38.000. urte arte.

>Erlijio-Gerrak 1562: Frantzian eta Nafarroa Beherean katolikoen eta kalbindarren arteko urte luzetako borrokaldi armatuak (1562 - 1598).

>Ermandadeak: Erdi Aroan, herriarteko konfederakuntzak edo kofradiak.

>Ermittia: Haitzuloa eta historiaurreko aztarnategia, Deba.

>Errazti Saratxo, Karmele: Bilbon Emakume Abertzale Batza sortu zenean lehendakari izendatu zuten (1922).

>Erreforma: Europan Eliza protestanteak sortu zituen mugimendu erlijiosoa (XVI. mendea).

>Errenazimentua: Europako mugimendu kulturala, (XV - XVI. m.), gertakari eta aldaketa garrantzizkoek markatu zutena.

>Errepublika Espainola: Lehen eta Bigarren Errepublika Espainola.

>Errepublika Frantsesa: Frantzian bost errepublika izan dira.

>Errepublikarra, Alderdia: Frantziako alderdi politikoa (PR), 1977an sortua.

>Erribagortza: Antzinako nafar erresumako herrialdeko probintzi historikoa, herriz herri.

>Erribagortza: historia.

>Erriberriko gaztelua: Nafarroako erret gaztelu gotikoa.

>Errioxa: Nafarroako erresuman, mendebaldeko lurraldea, herriz herri.

>Errioxa: historia.

>Errioxako Eskaria: Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Komunitate Autonomoan parte hartzeko. 1931 (1932ko estatutua).

>Erro Azpiroz, Joan Bautista: Lehenengo erregeordetzan hazienda-ministro eta estatuko aholkularia izan zen (1823).

>Errolan: Karlomagnoren iloba, Euskal Herriko pertsonaia historiko-mitikoa.

>Errolanen kantua: Karlomagnoren kronikariek idatzi zutena.

>Erroma: (Italia) K.a. 753 - 509 Palatino inguruko mendietan herri latindar eta sabinoak sortua.

>Erroma bideak: Erromatarrek harbide ugari eraiki zituzten indigenek historiaurretik erabilitako pasabideen gainean.

>Erromako Ituna 1957: EEE sortzea helburua zuen lehen ituna.

>Erromatarrak Euskal Herrian: Erromatarrak K.a. 178an iritsi ziren lehen aldiz Euskal Herrira.

>Erromatarren Inperioa: Augustok, Trajanok... inperioa zabaldu zuten Mediterraneo itsasoko inguru osoan.

>Erromatar-Germaniar Inperioa: Oton I.ak 962an fundatutako inperioaren izen ofiziala.

>Erromaren sorrera: Alegiak dio Romulo eta Remo anaiak Tiber ibaiaren ertzean sortu sutela Erroma.

>Erromako Itunak: Europako Ekonomi Elkartea sortzearen xede izan duten Itunak:

>Erromatar berriemaileak: Euskal Herriari buruz testigantza eta datu garrantzitsu eman zuten.

>Erronkariera: Erronkari ibarrean hitz egiten zen euskalkia.

>Escoiquiz, Joan:  Fernando VII.a Espainiara itzul zedin negoziatu zuen (1813).

>Esnaola Etxeberri, Iñaki: Abokatu eta politikari euskalduna. Euskal preso politikoen defentsan lan egin zuen 1973az geroztik.

>Espainia: Erresuma. Iberia penintsulako zatia.

>Espainiako Gerra Zibila 1936 - 1939: Hauteskundeetan hautatutako gobernu errepublikar eta ezkertiarraren kontra Francok hasi zuen altxamendu militarra.

>Espainiaren Independentziarako guda: ikus, Napoleonen aurkako guda:

>Espainiako Iraultzak: 1812koa; 1868koa; 1934koa.

>Espartero: Isabel II.aren aldeko jenerala, karlisten kontra borrokatu zuen Lehen Gerra Karlistan.

>Esparteroren erregeordetza: Erregimen liberalean, Maria Kristinaren erregeordetzaren ondoren eta Isabel II.a erregina bilakatu bitartean (1840 - 1843).

>Espoz y Mina: Garesko altxamendua antolatu zuen (1814).

>Estatu Orokorrak: Frantzian, Erregimen Zaharrean, erregeak deituta estatu arazoak eztabaidatzen zituen  biltzarra.

>Estrabon: Geografo eta historialari grekoa.

>Estuardo Maria: Frantziako mariskala.

>Etxabarri, Nikolas: Joan II.a Trastamarakoaren aldekoa, erregeak Nafarroako altxorzain egin zuen (1453).

>Etxabe Asu Romero, Jose Fernando: Ilustrazio eta Entziklopediaren aldeko sutsua izan zen.

>Etxabe Orobengoa, Joan Jose: 1960an atxilotu egin zuten. V. biltzarraren ondoren ETAko buruzagietako bat izan zen.

>Etxague Bermingham, Rafael: Txapelgorrien batailoian sartu, Lehen Gerra Karlistan karlisten aurka borrokatu zuen.

>Etxahun: Pierre Topet Barkoxen jaio zen 1786an eta hil 1862an.

>Etxaide, Salbador: Asociación Eúskara de Navarra elkartearen sortzaileetakoa.

>Etxamendi Larralde, Joan: Bertsotan eman zuen bere bizimoduaren berri.

>Etxauriko aztarnategia: Nafarroa, Burdin aroko metropolian burdinazko zenbait tresna aurkitu dira.

>Etxauz, Bertrand: Nafarroako Enrike III.aren kontseilaria zenean, Baionako apezpiku izendatu zuten (1599).

>Etxebarria Ibarbia Toribio: Enpresari, politikari sozialista eta idazle izan zen.

>Etxebarrieta Ortiz, Xabi: ETAko kidea Ekonomi zientziak ikasi eta gaztetatik mitinetan esku hartuz buru argi eta hizlari onaren fama izan zuen. ETAren V. biltzarrean (1966-67) esku hartu zuen.

>Etxeberria Elorza Patricio: "Segura, Echeverría y Cía" sozietatean hasi zen negozio-munduan.

>Etxeberri Rober Familia: Donostiako familia.

>Etxeberri, Agustin: Hugo Schuchardt hizkuntzalariaren euskarako irakasle izan zen.

>Etxeberri, Joanes: Apologista praktikoa izaki, ongi zekien euskarak ez zuela bat-batean goi-mailako literaturarik egingo.

>Etxeberria Orbea, Bonifacio: "Bonifacio Etxeberria" arma-lantegi txikian "Izarra" pistola automatikoa sortu zuen; STAR izenarekin patentatua (1905).

>Etxeberriko karbea: Haitzuloa eta historiaurreko aztarnategia, Zuberoan.

>Etxebeste, Eugenio "Antton": ETAko buruzagia  Burgosko prozesuaren ondorioz, borroka politikoari ekin zion. 

>Etxegarai Korta anaiak: Idazleak. 

>Etxepare, Bernard: "Linguae Vasconum Primitiae" euskaraz idatzitako lehen liburua.

>Eudon Handia: Eudon Handia Baskoniako eta Akitaniako dukea izan zen (710 -735). Lupo I.a Otsoaren ondorengoa.

>Eujenia Maria de Montijo: Napoleon III.aren emaztea eta frantsesen enperatriza.

>Euratom: 1958an sortutako elkartea, helburu militarrik gabeko industria nuklearra Europan garatzea da elkartearen xede nagusia.

>Euriko: Erromatarrekiko hitzarmen guztiak hautsi eta bere erresuma hedatu zuen, Galiatik Iberia penintsula osoraino.

>Europa: Kontinentearen hegoaldeko historia.

>Europako Batasuna: Hainbat estaturen arteko erakunde ekonomiko eta politikoa.

>Europako Ekonomi Elkartea: Helburua da partaideen arteko ekonomi batasuna eta merkatu batua pixkanaka lortzea.

>Europako Elkartea: Europako Mendebaleko hainbat estaturen arteko erakundea.

>Europako Ikatz-altzairuen Elkartea: Ikatz eta altzairuaren produkzioa eta merkatua kontrolatzeko, 1951n sortutako erakundea.

>Europako Kontseilua: Europaren batasuna bultzatu, giza eskubideak babestu eta aurrerapen ekonomiko eta sozialari eragiteko sortua (1949).

>Europako Moneta-sistema: EMSren helburuak bete ahal izateko, Europako moneta-unitatea (ECU) sortu zuten.

>Euskadiko Gaztedi Abertzaleen Mugimendua: Alderdi politikoa.

>Euskadiko Karlista Alderdia: Hego Euskal Herriko alderdi politiko ezkertiarra (1967).

>Euskal ehiztariak: Harizpe jeneralak sorturiko euskal boluntarioen armada (1793).

>Euskalerria: Elkarte liberal foruzalea, Bilbon sortua (1885 - 1902).

>Euskal Herria: kontzeptu kulturala, lurraldea eta kontzeptu politikoa.

>Euskal Herria hitza: Euskaltzaindiaren erabakia.

>Euskal Herria mapa: hedapen handieneko garaietan euskaldunek zuten bizi-lurraldea 

>Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea: ilustrazioaren garaian sortu zen (1765). Azkoitiko zalduntxoak eta Peñafloridako kondea izan ziren sustatzaile.

>Euskal Herriko Laborarien Batasuna. Ipar Euskal Herriko nekazarien sindikatua, 1982an sortua.

>Euskal Herriko mugak: Antso III.aren garaian.

>Euskal Idazleen ElkarteaEuskararen erabilera bultzatu eta euskara batua sendotzeko 1969an sortua.

>Euskal Kultur Erakundea (EKE): Ipar Euskal Herriko kultur taldeak bildu eta kultura bultzatzeko (1990).

>Euskalkien Mapa: Luis Lucien Bonapartek egindakoa.

>Euskaltzain: Euskaltzaindiko batzar nagusi eta erabakitzaileetan parte hartu eta botoa emateko ahalmena duena.

>Euskaltzaindia: Euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta hobetzeko sortutako akademia.

>Euskara: Indoeroparrek hego-mendebaldera zabaldu aurreko bizirik mantendu den Europako antzinako hizkuntza bakarra.

>Euskara Errioxan: euskararen historia Errioxan.

>Euskara eta Latina: bi hizkuntzen arteko harremanen historia.

>Euskara eta erromanikoa: euskara eta hizkuntza erromanikoen garapena Euskal Herrian.

>Euskararen Historia: euskararen historia, Aitzin Arotik gaur egun arte.

>Euskara Revista: Kultura, literatura eta historiako aldizkaria, Iruñean argitaratua (1878).

>Eusko Alkartasuna: alderdi politikoa, EAJ alderdiaren zatiketatik sortua (1986).

>Eusko Ikaskuntza: Oñatin, 1918an, euskara, euskal kultura eta zientziaren inguruko ekintzak antolatu asmoz sortu zen elkartea.

>Eusko Kontseilu Nagusia. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomi estatutuaren aurreko erakundea (1978).

>Eustakio Mendizabal "Txikia": ETAko buruzagi gipuzkoarra. Erlijioso beneditarra izan zen.

>Euzko Jaurlaritza: Errepublika garaian lehena eta demokrazian bigarrena.

>Ezkerreko Mugimendu Abertzalea. Ipar Euskal Herriko alderdi politikoa (1985).

>Emakume Abertzale Batza: EAJko emakumeen elkarte nazionalista.

>EMK: Hego Euskal Herriko alderdi politikoa

>Enbata: Aldizkaria / Alderdia.

>Epistola: Apostoluek beren jarraitzaileei idatzi bide zizkieten gutunetako bakoitza.

>EPK: Hego Euskal Herriko alderdi politikoa (Bilbo, 1935).

>ESB: Hego Euskal Herriko alderdi politikoa 1976an sortua.

>ESEI: Hego Euskal Herriko alderdi politikoa.

>Eskualzaleen Biltzarra: Euskara eta euskal kultura babestu eta bultzatzeko elkartea (Hondarribia, 1901).

>ETA: Euskal Herriko erakunde armatu abertzalea.

>EuE: Euskal Herriko alderdi politiko abertzalea.

>Europa XII.a mende amaieran: Europako mapa garai horretan.

>Europako Ekonomi Elkartea: Partaideen arteko ekonomi-batasuna eta merkatu-batua pixkanaka lortzea helburu.

>Euskadiko Gazteria Gorria: EMK alderdiko gazteen erakundea.

>Euskalduna: Politikako astekaria (Bilbo, 1896 - 1909).

>Euskalerria: Elkarte liberal foruzalea, foruak galdu zirenean sortua (Bilbo, 1876).

>Euskal-Esnalea: Elkartea / Aldizkaria.

>Euskal Filologiako Julio Urkijo Mintegia. Euskararen azterketa eta erabilera literarioa bultzatzeko kultur erakundea,

>Euskal Herriko Adiskideen Erret Elkartea: Ilustrazioaren garaian sortu zen (1765).

>Euskal Nazio-Askapenerako Mugimendua: Euskal Herriaren autogobernu osoa lortzeko egitura juridiko eta politiko berrien aldeko mugimendu soziopolitikoa.

>Euskaltzaindia: Euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta hobetzeko sortutako akademia

>Euskara: Hizkuntza indoeroparrek hego-mendebaldera zabaldu aurreko bizirik mantendu den Europako antzinako hizkuntza bakarra.

>Euskara eta euskaldunen lurraldea: Antzinako euskaldunak zabaldurik zeuden Garona ibaiaren hegoaldera eta Ebroren bi aldeetara Duero ibairaino; Gaskoniako eta Bizkaiko golkoa itsasaldean, eta egungo Lleidako lurretaraino.

>Euskaltzaleak: Euskal prentsa eta literatura hedatzeko sortutako elkartea (Arrasate, 1927).

>Euskal Zuzentasuna: Ipar Euskal Herriko ezkutuko talde abertzalea (1977). 

>Euskeldun Batzokija. Sabino Aranak sortutako lehen elkarte nazionalista (Bilbon, 1894)

>Euskerazaintza: Euskaltzaindiak euskararen batasunerako markaturiko bidea onartu ez zuen hainbat lagunek eraturiko elkartea (Durango, 1978)

>Eusko Abertzale Ekintza. Hego Euskal Herriko alderdi politikoa.

>Eusko-Folklore: Etnologiako urtekaria (Gasteiz, 1921).

>Euzko Gudariak: Euskal gudarien ereserkia.

>Eusko Ikaskuntza: Oñatin, 1918an, euskara, euskal kultura eta zientziaren inguruko ekintzak antolatu asmoz sortu zen elkartea.

>Eusko Jaurlaritza: Errepublika eta gerra garaiko Euzko Jaurlaritza eta Demokrazia garaiko Eusko Jaurlaritza.

>Eusko Legebiltzarra: Euskal Autonomi Elkarteko organo legegilea, 1980an sortua.

>Ez Dok Amairu. Euskal Herriko artista-talde abangoardista (1965-72).

>Ezkerreko Mugimendu Abertzalea: Ipar Euskal Herriko alderdi politikoa (1985).

>Euzko Gudaroztea: Francoren erasoetatik babesteko sortutako armada (1936).

>Euzko Nekazarien Sindikatuak: Nekazarien sindikatu abertzalea.

>Ezpeleta Galdeano, Jose: Granada Berriko eta Nafarroako erregeordea izan zen.

>Ezponda, Jose: Kalbindar familia batean hazi zen. Erligio gerra garaian Arroxelako gobernadorea zen, katolizismora aldatu zen (1593).