ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ñ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- F -

>Fabre Louis Marie Iazinto: Luis Lucien Bonaparte printzearen kolaboratzailea

>Fagoaga Ariztia, Blas: Nafarroako Foru-Aldundiko euskarazko katedra lortu zuen.

>Faisaien Konferentzi uhartea: bertan sinatu zen, besteak beste, Pirinioetako bakea 1659an.

>Falange Espainola: Espainiako talde politiko nazional-sindikalista eta faxista.

>Faxismo: Mussolinik 1919an Italian sortutako mugimendu politikoa.

>Federiko I. Bizargorria: Viktor IV.a antipapa kontrajarri zion Alexandro III.ari (1159), eta Milan suntsitu zuen (1162).

>Federiko II. Siziliakoa: Gregorio IX.ak eskumikatu egin zuen (1227).

>Felipe I.a Ederra Nafarroakoa: eta Felipe IV.a Ederra Frantziakoa, Nafarroa erresuma frantziarra balitz bezala gobernatu zuen.

>Felipe II. Ausarta: Borgoinako dukea (~1363-1404), Joan II.a Onberaren semea.

>Felipe II.a Augusto: Frantziako erregea (1180 - 1223).

>Felipe II.a Gaztelakoa: Bere agintaldian Espainiako inperioak hedadura eta nazioarteko botere handiena erdietsi zuen.

>Felipe II.a Luzea Nafarroakoa: eta Frantziako erregea FelipeV.a izena hartuta. Juduak eta legenarrak jotako pertsonak bota egin zituen.

>Felipe III.a Prestua: 1329an FelipeIII.a Évreux-koa eta Joana II.a ofizialki erregetu zituzten.

>Felipe III.a Frantziakoa: Frantziako erregea (1270 - 1285).

>Felipe IV.a Gaztelakoa: haren politikak Inperioaren gainbehera azkartu zuen. Kanpo-gatazkak ugaldu egin ziren.

>Felipe V.a: Utrecht eta Rastadt-eko itunetan Felipe V.a  erregetzat ezagutu zuten.

>Felipe Nafarroakoa: Rikardo Lehoibihotzaren aginduz, Zipreko antolaketa juridikorakoa idatzi zuen, egun Felipe Nafarroakoaren liburua izenaz ezagutzen dena.

>Felipe VI.a Valoiskoa: Azken kapetarraren ondorengoa izan zen.

>Felix dukea: Akitaniako erresumaren hiriburuko, Tolosa, jaun aberatsa izan zen (VII. m.). "Pertsonai nafarra" goitizenez ezaguna,

>Fenizia berria: Josep Dominike Garat lapurtarrak Euskal Herriaren sei lurraldeak batuko zituen euskal federazioaren proiektua aurkeztu zion Napoleoni.

>Feniziar: Feniziarrak jatorriz semitak ziren eta K.a. 3000. urtearen inguruan Mediterraneoaren ekialdeko kosta-partean finkatu ziren.

>Fernandez Garaialde, Ramon: Ehungintza-lantegi bat sortu zuen Andoainen, 1854an.

>Fermin, San: Tradizioaren arabera, Iruñeko lehen apezpikua.

>Fernan Gonzalez: Gaztelako lehen konde independentea (932 / 950 - 970).

>Fernandez Pascual, Jose Antonio: Historialari, artxibozain eta arkeologo nafarra (Tutera, 1752-1814).

>Fernando I. Antekerakoa: Aragoi eta Siziliako erregea (1412 - 1416).

>Fernando I.a Gaztelakoa: Nafarroako Antso III.a Nagusiaren eta, Gartzia II.a Santxez Gaztelako kondearen alaba Muniaren semea. Gaztelako kondea eta lehen erregea.

>Fernando II.a Inkisiziokoa: Isabel I.a Gaztelako erreginaren senarra, Aragoiko errege; Siziliakoa eta Napolikoa. Nafarroa inbaditu (1512) eta errege izendatu zuen bere burua (1515) Fernando I.a Faltsua izenez ezaguna.

>Fernando II. Leongoa: Gaztelako Alfontso VII.aren semea. Leongo erregea (1157 - 1188).

>Fernando III. Gaztela-Leongoa: Gaztela eta Leongo erresumak behin-betiko batu zituen (1230).

>Fernando III. Habsburg: Westfaliako itunak sinatu behar izan zituen (1648).

>Fernando VII.a Espainiakoa: Espainiako erregea (1808an eta 1814 - 1833).

>Fernan Gonzalez: Gaztelako kondea. Nafarroako Gartzia Santxez I.aren arreba Santxarekin ezkondu eta Arabako konderria eskuratu zuen (932).

>Ferrer Bolart, Antonio: 1958ti aurrera Bizkaiko Espeleologia Taldeko lehendakari.

>Ferrer Kafranga etxea: Gipuzkoako Pasaiko familia.

>Floquet, Charles: Abokatu eta kazetari errepublikarra. Kontseiluko lehendakaria (1888).

>Foix, Louis: Aturri ibaiaren bokalea bideratzeaz arduratu zen Enrike III.aren aginduz.

>Foix konderria: Nafarroako Leonor I.a hil zenean (1479), bere biloba Frantzisko Febo Foixko kondea goratu zuten errege Nafarroan.

>Foix hiria: Foix konderriko hiriburua izan zen.

>Foix: Ikus Gaston Foix

>Foix Andre: Ikus Asparros

>Folcaut, Bernard: Tuterako katedraleko kalonje egin zuen Klemente VI.ak (1349).

>Fontainebleau: Frantziako herria (Seine-et-Marne).

>Fontainebleauko eskola: Frantziako erregeek Fontainebleauko gaztelua dekoratzeko elkartutako artistek XVI. mendean sortutako arte-eskolak.

>Fontenoyko gudua: Hirugarren Ondorengotza-gerrako batailetako bat (Belgika, 1745).

>Fontes Linguae Vasconum: Ikerkuntzako aldizkaria.

>Fontetxa Salazar, Pedro: Legelari foruzale arabarra.

>Foronda, Balentin: Bergarako Erret Mintegiko bultzatzaile garrantzitsuenetakoa eta bertako Ekonomia Politikoko irakaslea.

>Fortun Enekones: Eneko Aritzaren semea; Iruñeko setio eta batailan hil zen (843).

>Fortun I.a Antso: Lapurdiko II. bizkondea izan zen (1058 - 1062)

>Fortun I.a Gartzes: Muhammad I.a emirrak preso eduki zuen hogei urtez (860 - 882).

>Fortun II.a Antso: Lapurdiko III. bizkondea (1062 - 1099).

>Fortun Iñigez: Antso Gartzes IV.a Peñalengoa hil zutenean, bere anaia Gartzia Iñigezekin batera Nafarroa eta Aragoiko Antso V.a Ramirezen zerbitzura jarri zen (1076).

>Foruak: Euskal Herriko bizitza politikoa eta soziala ahozko eta ohiturazko legedi bidez arautzen ziren; legedi zaharretan oinarrituta idatzi ziren foruak.

>Foru Murriztua: Nafarroako Foru Nagusiak laburtu eta zehazten zituen forua (1511).

>Forua Nafarroa Behereko Forua:

>Foru Nagusia: Antzinako Euskal Foruen ildo berean Nafarroako erresuma osoan aplikatzen ziren lurralde-eskubideei buruzko lege-multzoa.

>Fouché Joseph: Konbentzio Nazionalean Menditarren alderdikoen aulkian egon zen (1792).

>Fouquier Tinville, Antoine Quentin: Parisen hil 1795ean. Iraultza frantsesean Iraultza-auzitegiko akusatzaile publikoa izan zen eta gupida gabe jokatu zuen Izualdian.

>Fourier Charles: Gizarte industrial burgesa kritikatu eta "falansterio"tan eratutako antolakuntza sozial eta ekonomikoa proposatu zuen.

>Foy Maximilien: Napoleonen armadarekin Gasteizko guduan borrokatu zen.

>Fraga Iribarne, Manuel: Politikari espainola. Francoren diktadura-aldian ministro izan zen (1962 - 1969).

>Franco, Francisco: Espainiako kaudillo eta diktadorea (1936 - 1975).

>François Foebous: Ikus Frantzisko I.a Febo Nafarroakoa:

>Frankoak: IV - VI. mendeen bitartean Galian zabaldu zen herri germaniarra.

>Franko-Prusiarren guda: (1870-71), Alemaniaren batasuna lortzearren Bismarck-ek bultzatua.

>Frantsesera: Hizkuntza erromanikoa, erromatarrek Galia konkistatu ondoren hitz egiten zen latinetik sortua.

>Frantzia: Europan "exagonoa" deitua.

>Frantziako berrezarkuntzak: Bi berrezarkuntza ezagutu ziren Frantzian: (1814-1815) eta (1815 - 1830).

>Frantzisko I.a Febo: Nafarroako Leonor I.aren biloba. Biarnoko bizkondea eta Foixko kondea.

>Frantzisko I.a Frantziakoa: Espainiaren aurka Nafarroako Joan III.a Albretekoari lagundu zion (1521).

>Frantzisko I.a Guisekoa: Karlos V.aren kontra nabarmendu zen, batez ere Metz-eko guduan (1553).

>Frantzisko II.a Aleçankoa: Frantziako erregea (1559-1560).

>Frantzisko II. erromatar-germaniarra: Azken enperadore erromatar-germaniarra (1792-1806).

>Frantzisko Xabierkoa: Nafarroa Beherako Jasoko Joan eta Baztango Maria Azpilikuetaren semea.

>Frondeko matxinada: Luis XIV.a adinez txikia zenean izandako Mazarin ministroaren aurkako matxinada (1648 - 1652).

>Fruela I. asturiaskoa: Asturiasko erregea (757 - 768).

>Fuentes Pascual, Francisco: Tuterako artxibategia aztertu eta antolatu zuen eta 1941az gero bertako artxibozain nagusia izan zen.