Cardona, Maria

Maria Cardona XVII. mendean bizi izan zen pertsonai nafarra izan zen. Nafarroako Luis Bravo erregeordearen emaztea. Erregeordeak, gaixorik zegoela, dokumentu batean Maria izendatu zuen bere aginte politiko eta militarraren ondorengo (1633). Mariak tirabira asko izan zituen Nafarroako kontseiluarekin, honek kargutik kendu eta beste erregeorde bat izendatu nahi baitzuen. Azkenean akordio batera iritsi eta agintea banatzea erabaki zuten: kontseilua alor juridiko-politikoaz arduratuko zen eta bestelako erabakiak Mariak erregeorde berriarekin hartuko zituen.

Loturak: >Felipe IV.a

Iturria: Harluxet