Cornelius Otto Jansen
Cornelius Otto Jansen, teologo holandarra, Acqouy-en jaio zen 1585ean eta Ypres-en, Flandria, hil 1638an.
1602an hasi zen ikasten Lovainako Unibertsitatean eta 1630ean irakasle egin zuten. Lovainan Jean Duvergier Hauranne-ko ezagutu zuen eta horrek bultzatuta "Augustinus" obra idatzi zuen, Jansen Ypresko apezpiku zenean (1635). San Agustinen irakatsietan oinarrituta, eskolastikoan dotrinaren aurkako iritziak azaldu zituen. Lana 1640an ezagutarazi zen eta Urbano VIII.ak gaitzetsi egin zuen (1642). Lan horretan San Agustinen grazia, aukeramen eta predestinazioari buruzko doktrina azaldu zuen eta jansenismoari hasiera eman zioten.
Baionako apezpiku-kolegioko zuzendaria izan zen 1612 - 1614 bitartean. 1617an zuzendari zen Santa Pulkeria Norvegiako ikasleentzako eskolan eta Jesuiten aurka jarraitu zuen hango ikasleei teologia tituluak ukatuz.
Iturria: Elhuyar/ Lur