Carrillo, Santiago
Santiago Carrillo Gijonen jaio zen 1915ean.Politikari espainola izan zen. 13 urte zituela Alderdi Sozialistaren (PSOE) gazterien afiliatu zen eta 1934an kartzelaratu zuten Asturiasko Iraultzan parte hartzeagatik. Espainiako Gerra Zibila garaian (1937) erbesteratu egin behar izan zuen, artean Alderdi Komunistako batzorde zentraleko kide zelarik. 1960an Espainiako Alderdi Komunistako idazkari orokor izendatu zuten eta kargu horretan iraun zuen 1982an hauteskundeetako boto-galeragatik dimititu zuen arte. 1976an Espainiara itzuli zen, Alderdiko idazkaritza orokorrean iraun zuen bitartean, eurokomunismora hurbilduz joan zen. 1985ean alderdia utzi zuen.
Loturak: >Ibarruri, Dolores;
Iturria: Harluxet