Castelar, Emilio
Emilio Castelar Cádizen jaio zen 1832an eta San Pedro del Pinatar-en hil 1899an. Politikari eta idazlea. Monarkiaren aurkako eta errepublikar sutsua, Espainiako Lehen Errepublikako lehendakaria izan zen (1873-74). Historiako liburuak idatzi zituen: "Kristautasunaren lehen bost mendeetako zibilizazioa" 1859; "Mugimendu errepublikarraren historia Europan" 1873-74.
Iturria: Harluxet