ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ñ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- B -

>Baigorriko bizkonderria: Baskoniako dukeek sortua (1033).

>Baiona: Lapurdiko hiriburua.

>Baiona: historia.

>Bakedano familia: Leinu nafarra, jatorriz Ameskoakoak. XIV. mendearen erdialdeaz geroztik eragin handia izan zuen Gaztelako mugaren inguruko lurretan.

>Balasque, Jules: Baionako alkate zelarik Lapurdiko historiaz arduratu zen.

>Balda familia: Bandokide-familia gipuzkoarra, jatorriz Azkoitiakoak (XIV-XV. m.).

>Bale Konpainia: Bale arrantza berpiztu nahian Felipe V.ak sortutako konpainia (Donostia, 1718).

>Balkanetako gerrak: Balkanetan izandako bi gerra (1912-13).

>Balparda Las Herrerias, Gregorio: Abertzaleen aurka sortutako "Liga Monárquica de Vizcaya" taldeko buruzagietako bat izan zen (1917).

>Banaketa: Euskal Herriaren banaketa politiko eta administratiboa.

>Bandres Mollet, Joan Maria: Burgosko prozesuan (1970) euskal preso politikoen defentsan parte hartu zuen.

>Banu Kasi edo Kasitarrak: konde bisigodoek sortutako Aragoiko familia.

>Baptistak:Kristau-elkarte baptistak Ingalaterran sortu ziren XVII. mendean.

>Baraibar Zumarraga, Federiko: Diputatu nagusia zelarik, bera mintzatu zen Araban lehen aldiz euskaraz hitzaldi ofizial batean.

>Barandiaran, Joxe Miel: Euskal Herriko antropologi eta etnologia aditua.

>Barduliarrak: Antzina euskararen lurraldean bizi zen baskoien familiako euskal-tribua.

>Baroja, Julio Caro: Historialari, antropologo, etnologo eta hizkuntzalaria izan zen. Pio Barojaren iloba.

>Baroja Nessi, Pio: "98ko belaunaldia" osatuko zuten idazle-talde gaztearekin artikuluak kaleratzen hasi zen aldizkarietan.

>Barroeta Zarauz, Joakin Maria: Konbentzio-Gerran, Getarian Batzar Orokor bereziak bildu eta frantsesen aldeko erabakiak hartu zituen.

>Barry kondesa, Jeanne Bécu, Du: Gillotinan hil zuten Izualdian.

>Basileako Ituna 1795: Frantziak Konbentzio-Gerraren ondoko bakea sinatu zuen Espainiar eta Prusiar monarkiekin (Basilea 1795).

>Baskaran Larreategi, Martzelino: Eibarko PSOE alderdiko eta UGT sindikatuko bultzatzaileetakoa izan zen.

>Baskoiak: Antzina euskararen lurraldean bizi zen euskal-tribua izendatzeko hitza.

>Baskoien hedapena: Salustio Cayok (K.a. 86-35) “baskoi” hitza idatzi zuen euskal eremu zabalena izendatzeko.

>Baskonia-Akitania dukerria: Baskonian 602tik aurrera ezagutzen ziren dukeak,

>Baskoniako dukerria: Novempopulania erromatar probintzian frankoek ezarritako administrazio-barrutia.

>Baztan, Gartzia: Gipuzkoako jauna (1196 - ~1200).

>Basterretxe, Jean Pierre: Iraultza Frantsesean Asanblada Legegileko eta Baionako merkataritza-epaitegiko lehendakari.

>Bastilla hartzea: 1789ko uztailaren 14an, matxinatuek hartu egin zuten. Iraultza Frantsesaren hasiera izan zen.

>Batallón Vasco-Español: Talde paramilitar espainiarra.

>Batasun Liberala: O'Donnell-ek sortu zuen 1845ean, liberal eskuindarrak batu zituenean.

>Batzar nagusiak: Erdi Aroan sortutako Euskal Herriko administrazio eta politikazko erakunde nagusia.

>Beaumont leinua: Nafarroako erresumako familia.

>Beaumont Frantses: Albako dukearekin batera parte hartu zuen Nafarroako inbasioan eta Enrike II. Albreti aurre egin zion Noaingo batailan (1521).

>Beaumont Joan: (? - 1487) Karlos IV.a Bianako printzearen irakasle izan zen.

>Beaumont Karlos: (1361 - 1433) Luisen semea. Dinastiaren fundatzailea.

>Beaumont Luis: (? - 1376) Felipe III.a Prestuaren eta Joana II.aren semea, Durresko duke eta Nafarroako infante.

>Beaumont Luis: (? - 1464) Leringo I. kondea. Madrilen Enrike Gaztelakoaren basailu zela hil zen.

>Beaumont Luis: (?- 1508) Leringo II. kondea. Leonor I. Nafarroakoa eta Gaston Foixkoarekin zituen harremanak hautsi egin ziren. Fernando II.a Katolikoarekin aliatu zen (1475).

>Beaumont Luis:  Leringo III. kondea. Albako dukearen tropa gaztelarrak Nafarroa inbaditu zuenean, Leringo III. kondea izan zuten buru (1512).

>Becket: Enrike II.ak Clarendongo Konstituzioa proklamatu (1164) eta Tomas Becket aurkakoa izan zuen.

>Behe-Paleolitikoa: Gutxi gorabehera: K.a. 3.000.000. urtetik K.a. 150.000. urte bitartean.

>Bela, Jakes: Kalbindarra, Lextarreko Gorteko baile eta erret epailea (1631).

>Bela Jeanne-Philippe: Aberats, jaun eta lurjabe handiki, klase apalen aurka aritu zen.

>Bela Ladron: Alfontso VII.aren zerbitzura zegoela, Bizkaia eta Gipuzkoako jaun eta Arabako konde egin zuten.

>Bela Ximenez: 1029an, Leonen gordeta, Gaztelako infante Gartzia-ren komitea eraso zuten, infantea Bermudo III.aren alabarekin ezkontzea zihoala.

>Bela leinua: Arabako apezpiku-familia (XI-XII. m.).

>Belateko gudua: Baztango mendietan, gipuzkoar-gaztelazarrek nafar osteak eraso zuten.

>Belaunaldia, 98koa: Espainian, XIX. mendeko azken hamarkadako eta XX. mendearen hasierako idazle-talde baten mugimendua.

>Belaz, Joan: Bela Ladronen semea. Arabako teniente izan zen bere aita hil ondoren (1174 - 1179).

>Belaz de Medrano, Jaime: XVI. mendeko zaldun nafarra. Guillermo Gufier-en agindupean agramondarren gudaria.

>Beldarrain Olalde, Pablo: Espainiako Gerra Zibilean (1936) gudari gazteen trebatzaile, Euzko Gudarozteko komandantea izan zen.

>Beloke-ko abadia: Beneditarren monasterioa, Ahurti udalerrian (Lapurdi).

>Beltraneja Joana (La): Gaztelako Enrike IV. eta Joana Portugalekoaren alaba, uztez sasikoa.

>Beltzuntze leinua: Nafarroa Behereko noble-familia (XVI - XVIII. mendea).

>Berastegi Mariaka, Prudentzio: Konbentzio-Gerra hastean Arabako lurraldea babesteko ardura hartu zuen (1793).

>Berceoko, Gonzalo: Poeta errioxarra, nafar erromantzez idatzi zuen eta tarteka, euskal hitzak ere erabili zituen.

>Berengela Leon-Gaztelakoa: Leongo (1197 - 1204) eta Gaztelako (1214 - 1218) erregina.

>Berengela Nafarroakoa: Nafarroako printzesa (1165 - 1230) eta Ingalaterrako erregina (1191 - 1199).

>Berenger Ramon I: Bartzelona, Girona eta Ausonako kondea (1018 - 1035).

>Bergara: Gipuzkoako herria.

>Bergarako Erret Mintegia: 1776an sortu zen Euskal Herriko Adiskideen Erret Elkartearen eskutik.

>Bergarako Hitzarmena: Lehen Gerra Karlistari amaiera eman ziona (1839 - VIII - 31).

>Bermudo III: Leongo erregea (1027 - 1037). Alfontso V.aren semea.

>Beroiak: Antzina euskararen lurraldean bizi zen baskoien familiako euskal-tribua.

>Berrezarkuntza absolutista 1814: Espainian, Cádizko Konstituzioaren erreformak ezabatu eta absolutismoa berrezartzeko ahalegina (1814).

>Berrezarkuntza Frantzian 1814: Bi berrezarkuntza ezagutu ziren Frantzian.

>Berrezarpena Espainola 1874 - 1902: Borboien dinastiako Alfontso XII.ak ezarri zuen Espainian (1874) eta Alfontso XIII.a adin-nagusian amaitu zen (1902).

>Beorlegi Canet, Alfontso: Mola jeneralarekin Nafarroako altxamendua antolatu zuen (1936).

>Bessarion, Joan: Trebizondan jaio zen 1402an g.gb. Kalisto III.a aita santuak Iruñeko apezpiku egin zuen (1458).

>Biarno: Antzinako nafar erresumako herrialdeko probintzi historikoa, herriz herri. Pau du hiriburu eta Zuberoa ondoko herri batzuetan oraindik ere euskaraz egiten dute. Biarnon euskal toponimia oso aberatsa da.

>Biarno: historia

>Bianako Printzea Instituzioa: Nafarroako Diputazioaren kultur erakunde ofiziala.

>Bianako Printzerria: Nafarroako Karlos III.a Prestuak bere biloba Karlos IV.arentzat sortutako printzerria (1423 - I - 20).

>Biblia: Judu eta kristauek sakratutzat hartzen dituzten liburuen bilduma.

>Bidart, Filipe: Iparretarrak taldearen sorreran parte hartu zuen (1972).

>Bigarren Gerra Karlista: (1872 - 1876).

>Bigarren Mundu-Gerra: (1939 - 1945).

>Bilbao Egia, Esteban: Primo de Riveraren laguntzaile eta Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusi izan zen (1926 - 1930).

>Bilbo: Bizkaiko hiriburua.

>Bilbo: historia

>Bilintx >Bizkarrondo, Indalezio: Bertsolari eta euskal idazle izan zen.

>Bisigodoak: Godo-herri germaniarraren bi adarretako bat.

>Bismarck Otto von: Prusiaren probetxurako Alemaniaren batasuna lortu zuen (1864 - 1871).

>Bizantziar inperioa edo Ekialdeko Erromatar Inperioa: Ekialdeko zatia, 395ean sortua eta 1453an turkiarren menpe erori zena.

>Bizkaia: Euskal Herriko probintzi historikoa, herriz herri.

>Bizkaia: historia.

>Bizkaiko I. jauna: Iñigo Lopez Ezkerra Bizkaiko I.a jauna izan zen (1040 - 1077).

>Bizkaiko II. jauna: Gaztelako Alfontso VI.aren kolaboratzaile izan zen.

>Bizkaiko III. jauna: Naiarako, Arabako eta Bizkaiko gobernadore izan zen 1116. urte arte.

>Bizkaiko IV. jauna: Alfontso Borrokalariak Bizkaiko jaurgoa kendu zion (1116), beti Gaztelako erregearen alde jokatu baitzuen.

>Bizkaiko V. jauna: Nafarroako Antso VII.a Azkarraren aurka lagundu zion Gaztelako Alfontso VIII.ari, Araba eta Gipuzkoako inbasioan (1200).

>Bizkaiko VI. jauna: Bere aitarekin batera musulmanen aurka borrokatu zen Andaluzian eta "Navas de Tolosa-ko" batailan parte hartu zuen (1212).

>Bizkaiko VII. jauna: Gaztelako Fernando III.aren zerbitzura zegoenean erret-alferez egin zuten.

>Bizkaiko VIII. jauna: Gaztela eta Leongo Antso IV.ak bere ezpataz lepoa moztu zion (1289).

>Bizkaiko IX. jauna: Aitaren heriotza mendekatu nahian, Aragoiko erregearekin bat egin zuen Gaztelako koroaren kontra (1288).

>Bizkaiko X. andrea: Maria Diaz I.a Bizkaiko X. eta XII. anderea izan zen (1289 - 1295; 1310-1322 eta 1326-1334).

>Bizkaiko XI. jauna: Bizkaiko jaun titulua lortu zuen Lara etxekoen laguntzari esker (1295). Bilbo fundatu zuen 1300ean.

>Bizkaiko XII. andrea: Maria Diaz I., Bizkaiko X. andrea bera. 

>Bizkaiko XIII. jauna: Bermeoko gobernadore izan zen 1313. urtetik aurrera, eta Alfontso XI.aren tutore 1320an.

>Bizkaiko XIV. andrea: Bere amona Maria Diaz I.ak tituluari uko egin zionean, eta Alfontso XI.aren trabak gaindituz, Bizkaiko andrea bilakatu zen (1334).

>Bizkaiko XV. jauna: Hiru urterekin umezurtz gelditu eta Bizkaiko jaun izendatu zuten (1350).

>Bizkaiko XVI. andrea: Joana Lara Diaz Haro etxeko azkena izan zen Bizkaiko jaurgoan.

>Blanka Artoiskoa: Enrike I.a Potoloarekin ezkondu zen (1269).

>Blanka Borgoniakoa: Nafarroako Karlos I.arekin, Frantziako V.a, ezkondu zen (1307).

>Blanka I.a Nafarrokoa: Nafarroako erregina (1425). Blanka hil ondoren nafar leinuen arteko borroka hasi zen: agramondarrak eta beaumondarrak.

>Blanka II.a Nafarrokoa: 1461ean, Karlos IV. Bianako printzea pozoiturik hil eta Blanka izan zen erregina, bere aitak ordea, Ortezeko gazteluan itxi zuen.

>Blanka Gaztelakoa: Frantziako Luis VIII.arekin ezkondu (1200) eta Frantziako erregina izan zen.

>Blanka Nafarroko eta Gaztelakoa: Gaztelako erregina izan zen (1151 - 1156), baina lehen semeaz, Alfontso VIII.a izango zenaz, erditzean hil zen.

>Bolinkoba: Abadiñoko haitzuloa (Bizkaia).

>Bonaparte Jose: Napoleon I.aren anaia. Espainiako erregea (1808 - 1813). 

>Bonaparte Luis Luziano: Euskal Herritik kanpo euskarak izan duen ikertzaile eta sustatzaile garrantzitsua, 8 euskalki bereiz zituen lehenbizikoz.

>Borboiko dukea, Karlos III.a: Luis XII.ak kondestable izendatu zuen (1514).

>Borboi etxea: Frantziako noble-, printze- eta errege-dinastia; Nafarroa, Frantzia, Napoli eta Parmako dukerrian erreinatu zuen eta Espainian erreinatzen du XVIII. mendeaz gero.

>Borgia, Zesar: Politiko trebe eta artezalea izan zen, baina zitala eta krudela. Makiavelok eredutzat hartu zuen "Printzea" liburuan.

>Bosquet, Joan: Nafarroako erresumako altxorzain eta kantzelaria XV. mendean.

>Bostehunen kontseilua: Frantziako Konbentzioak III. urteko konstituzioan osatutako asanblada legegilea (1795).

>Bourges-ko Santzioa 1438: Frantziako Elizaren diziplina orokorra eta Erromarekin zituen harremanak finkatzeko alde bateko arauak ezarri zituen.

>Brea, Antonio: Bigarren Gerra Karlistan Jeneral karlista zelarik, Gares eta Belabietako batailetan eta Bilbo eta Portugaleteko setioetan parte hartu zuen.

>Brest-Litovsk-eko Ituna 1818: Bake Ituna (Errusia, 1818ko martxoaren 3an).

>Britainia Handia: Europako ipar-mendebaldeko uhartea.

>Brocar, Arnaldo Guillen. Euskal Herriko lehen inprimatzailea. Iruñean bizi izan zen 1484-1501 bitartean.

>Brontze Aroa: Brontzearen lanketa zabaldu zen historiaurreko aroa (IV-II. milurtekoak), Burdin Aroaren aurrekoa.

>Bruzain, Pierre: Euskaltzale eta hizkuntzalaria izan zen.

>Burdin Aroa: Burdinaren lanketa zabaldu zen historiaurreko aroa (II-I. milurtekoak), Metal-Aroaren bigarren aldia.

>Burdin gerrikoa: Espainiako Gerra Zibilean, Bilbo inguruan sortutako gotorleku-sistema (1936).

>Bureba: Antzinako nafar erresumako herrialdeko probintzi historikoa, herriz herri. Euskararen lurraldearen mendebaldeko muga izan zen.

>Bureba: historia.

>Burgosko Auzia 1970: Franco-ren diktadurak ETAren kontrako epaiketarik handiena, Burgosen.

>Butron Legia, Diego: 1655ean hil zen. Hondarribiko alkate zela frantsesek herria setiatu zuten, baina Diegok aurre egin zien.

>Butroe leinua: Bizkaiko bandokide-familia. Oinaztarren alde borrokatu ziren.