<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Cocherelgo gudua

Nafarroako Karlos II.aren tropa anglo-nafarren eta Frantziako armadaren arteko gudua (Eure, Frantzia, 1364-V-16). Nafarroako Karlos II.ak, bere anaia Luis Beaumont izendatu zuen Normandiako lurretako buru; Felipe hil zenean, arriskuan ikusi zituen Normandiako lurrak eta hauek babesteari ekin zion (1363). Ingelesen laguntzaz eta Joan Graillyren agindupean Normandia aldera abiatu ziren tropa anglonafarrak; frantsesek Parisko bidea moztu zieten Eure departamenduko Cocherel auzoan (Houlbec-Cocherel udalerrian) eta garaitu egin zituzten borroka hartan.

Iturria: Harluxet