Cambraiko liga
Julio II.a aita santuak, Maximiliano enperadoreak, Frantziako Luis XII.ak eta Aragoiko Fernando II.ak veneziarren aurka sinatutako ituna (1508). Luis XII.a izan zen ligaren erabakiak burutu zituen lehena eta Agnadello-ko garaipena lortu ondoren (1509), beretzat eskatutako lurraldeak eskuratu zituen.
Iturria: Harluxet