Churchill, Sir Winston Lonard Spencer
Winston Churchill Blenheim Palace-n, Oxfordshire, jaio zen 1874an eta Londresen hil 1965ean. Alderdi kontserbadoreko diputatu (1900) eta liberalekoa (1906 eta 1908) izan zen. Hainbat alditan ministro izan zen (1908 - 1914).
Bere antikomunismoa zela-eta, gobernu liberalarekin arazoak izan zituen eta berriro alderdi kontserbadorera itzuli zen (1922). Bigarren Mundu-Gerran, Chamberlain-en ordez lehen ministro izendatu zuten (1940 - 1945) eta aliatuen estratega politiko nabarmena izan zen. 1955ean karguak eta politika utzi zituen. Historia idazlanak eta autobiografia bat idatzi zituen. Literaturako Nobel saria eman zioten 1953an.
Loturak: Jaltako konferentzia; Potsdamgo konferentzia;
Iturria: Elhuyar