Corday D'Armont, Charlotte de (Charlotte)

Charlotte Cordai Saint-Saturnin-des-Ligneries, Vimoutiers ondoan, jaio zen 1768an eta Parisen hil 1793an. Frantziako Iraultza Frantsean nabarmendu zen. Girondinoen jarraitzaile sutsua izan zen. Izualdiaren gehiegikerien kontra egitearren, Cordelierren klubeko Marat gidaria hil egin zuen (1793). Urte berean gillotinatu egin zuten.

Iturria: Harluxet