Carro, Leandro

Leandro Carro Logroņon jaio zen 1890ean. Politikan sartu eta komunista sutsu bilakatu zen. Gipuzkoa, Nafarroa eta Gasteizko hainbat galdategi eta lantegitatik igaro ondoren Bilbo hartu zuen bizitzeko eta Bizkaiko Sindikatu Siderometalurgikoa sortu zuen. Bizkaiko greba orokorra antolatu zuen (1917); diputatu-hauteskundeetan Bilbon garaile atera zen PCE alderdian (1936). Atzerriko Euzko Jaurlaritzak Herri-lanetarako ministro izendatu zuen (1946-50). El partido comunista de Euzkadi, partido de vanguardia de la clase obrera y del pueblo vasco hitzaldia eman zuen Baionan (1946). Euskadiko Partidu Komunistako kide (EPK), Euskadiko komite zentralean eta batzorde politikoan partaide izan zen.

Iturria: Harluxet