Cassaigne, Philibert-Charles

Philibert Cassaigne Baionan jaio zen 1817an eta Krimean hil 1855ean. Frantziako armadako batzorde nagusiko teniente-koronel eta ohorezko legioko ofizial izan zen. Txikitatik letretarako joera erakutsi zuen eta olerkari oparoa izan zen. Halaber, marrazkilari izan zen eta Frantziako mapa topografiko ugari egin zituen armadarako; ondoren Oran kolonizatzera bidali zuten. Krimeako gerran hil zuten.

Iturria: Harluxet