<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Cordelierren kluba

Frantziako klub iraultzailea (Paris, 1790) Iraultza frantsesaren garaian. Danton, Marat, Desmoulins, Hébert eta Chaumette izan ziren kide nabarmenak. Monarkia erortzean, gogorrago bihurtu egin zen jarrera iraultzailea. Hébert gidaria eta lagunak atxilotu eta hil zituztenean desegin egin zen kluba (1794).

Iturria: Harluxet