ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ñ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- R -

>Rada, Teodoro: Bergarako Hitzarmena sinatu ondoren, Tafallara joan zen, 1868ko iraultzan parte hartu eta 1872ko altxamenduak porrot egin ondoren Frantziara.

>Raimundo Fiterokoa, San: 1163an. Erlijioso zistertarra izan zen. Fiteron finkatu (~1150) eta Santa Maria monasterioa fundatu zuen.

>Raimundo Gilermo I. (1040-84), Zuberoako II. bizkondea. Gilermo Fort I.a Zuberoako I. bizkondearen ondorengoa.

>Raimundo Gilermo II. Akitania eta Biarnoko eraginari aurre egiteko Nafarroako erresumarekiko harremanak landu zituen.

>Raimundo Gilermo III. Aitak hasitako politika nafarzaleari segida eman zion.

>Raimundo Gilermo IV. Nafarroako errege Teobaldo I.aren basailua.

>Raimundo Gilermo V. Ingalaterrako Enrike III.a erregearen menpe egotea ez zuen atsegin eta Nafarroako erregearen basailua izan nahiago zuen.

>Rais, Retz: Joana Ark-ekoaren guardiako kidea, berarekin batera borrokatu zen ingelesen aurka.

>Ramiro Gartzes: Antso II.a Gartzes Abarka anaiordeari lagundu zion musulmanen aurka.

>Ramiro I.a Aragoikoa: Aragoiko errege izendatu zuen bere burua (1035 - 1063).

>Ramiro II.a Monjea: Alfontso I.a Borrokalaria hil zenean Nafarroa-Aragoi erresuma banandu egin zen. Ramiro II.a Aragoiko errege izendatu zuten Jacan.

>Ramiro III.a Leongoa: Berak, Gaztelako konde García Fernándezek eta Nafarroako Antso II.a Gartzesek koalizio egin zuten Al-Mansurri airre egiteko, baina galdu egin zuten (981).

>Ramiro Santxez Arabakoa: (XI. mendea) Arabako pertsonaia.

>Ramon Berenger I.: Lurralde asko kendu zizkien musulmanei. Katalanen foruak bildu eta apailarazi zituen: Usatges.

>Ramon Berenger II.: Aitaren testamentuak agintzen zuen bezala, bere anaia Berenger Ramon II.arekin batera gobernatu behar izan zuen.

>Ramon Berenger III.: Harekin ezagutu zuen Kataluniak bere historiaren unerik garaiena.

>Ramon Berenger IV.: Aragoiko Petronila printzesarekin ezkondu (1137).

>Rastatt>Rastadteko Ituna: Kataluniak bere konstituzioa galdu zuen (1714).

>Ravel Deluarte, Maurice: (1875 - 1937) Ziburun jaio zen,  aita suitzarra eta ama euskalduna zituen. Ravelen obrarik ospetsuena Bolero da (1928).

>Rekaredo Ia: Arrianismoaren jarraitzailea zen, baina 587an katolizismora aldatu zen.

>Remirez de Piedrola, Pedro: (Iruñea, ? - ?, 1238). Osmako apezpikua.

>Remiro Nafarroakoa: Nafarroako Antso VII.a Azkarraren seme sasikoa.

>Renata Frantziakoa: Kalbindar egin zen eta Inkisizioak atxilotu egin zuen (1554).

>Renovales, Mariano: Absolutismoaren aurka aritzeaz salatu zuten 1817an.

>Revista Eúskara: Kultura, literatura eta historiako aldizkaria, Iruñean argitaratua (1878).

>Reynaud, Paul: Lehen ministro hautatu zuten 1940an. Bigarren Mundu-Gerran Frantzia Alemaniaren menpean geratzean, dimititu egin zuen.

>Rezesvinto: 653ko abenduaren 16an Toledoko VIII. Kontzilioa deitu zuen.

>Ribagorza: Ikus Erribagortza. Aragoiko baskoien eskualdea. (1018 - 1025) bitartean Antso III.a Gartzes Nagusia Iruñeko erregearen esku egon zen.

>Richelieuko dukea Armand Emmanuel: Errusiako armadan jardun zuen. Errusia Berriko gobernadore orokor izendatu zuten (1805).

>Richelieuko dukea Louis: Fontenoyko guduan nabarmendu zen (1745). Guyana eta Gaskoniako gobernadorea izan zen.

>Richelieu, kardinala: Etsai asko izan zituen kardinalak, hala kanpoan nola gortean bertan ere.  Zuzenean esku hartu zuen Hogeita hamar Urteko Gerran eta erlijio gatazketan.

>Riego y Núñez: Espainiako liberalismo iraultzailearen eredua da.

>Rikardo I.a Leohibihotza: Bere aitaren aurka (1173 - 74), Frantziako Felipe II.a Augusto erregearekin aliatu zen Ingalaterrako erregetza lortu bitartean.

>Rikardo II.a Ingalaterrakoa: Eduardo Printze Beltzaren semea.

>Rioja: Ikus Errioxa.

>Roberto Kettongoa: Iruñeko erresumako artxidiakonoa, jatorriz ingelesa (XII. m.).

>Robespierre: Konbentzioan, Parisko diputatu eta jakobinoen buru zelarik, salbuespen-erregimena ezarri zuen.

>Rocaforteko garaipenak: Napoleonen aurka nafarrek lortutako garaipenak (1809 eta 1812).

>Roda Pedro: Iruñeko kabildoa San Agustinen ordenaren arabera antolatu zuen.

>Rodrigo: 711n, Arabiarrak Gibraltarretik sartu zirenean, Eudon Handia baskoiaren kontra ari zen borrokan.

>Romel: Bigarren Mundu-Gerran, 7.dibisioa gidatu zuen Frantziaren inbasioan (1940), eta 1941ean, Libiako tropa alemaniarren, "Afrika Korps"en buru izan zen.

>Roosevelt: Itsas armadako idazkari laguntzaile (1913 - 1920). Pearl Harbor-eko bonbardaketaren ondorioz AEBak Bigarren Mundu-Gerran sartu ziren (1941).

>Rotrou Perche: Antso V.a Ramirezen iloba. Alfontso I.a Borrokalariari Tutera hartzen lagundu zion (1114).

>Rousseau, Jean Jacques: Idazle, filosofo eta pedagogoa. Heziketa autodidakta izan zuen, musika eta filosofia landuz batik bat.

>RPF: Frantziako Herriaren Batasuna.

>RPR: Frantziako alderdi politiko eskuindarra,1976an sortua.

>Rubial Cavia, Ramon: 1920an UGTn eta 1922an PSOEn sartu zen.

>Rue Jacques: (XIV. m.), Karlos II.a Nafarroakoaren txanbelana eta aholkularia.

>Ruiz de Alda, Julio: Espainiako armadako kapitain eta hegazkin-pilotu. "Plus Ultra" hegazkinean Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen,