ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ñ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- U -

>Uad Rasko gudua: O'Donnell-ek gidatutako armada espainolak riftarrak garaitu zituen gudua (Maroko, 1860).

>UCD: Espainiako alderdi politikoa (1977 - 1983).

>UDF: Frantziako alderdi politikoa. 1978an sortua.

>UDR: Frantziako alderdi politikoa.

>UGT: Espainiako erakunde sindikala PSOEn aldekoa.

>Ugalde Orradre, Martin: Espainiako poliziak deportatu egin zuen eta Donibane-Lohizunen finkatu zen (1973 - 1976).

>Ugarte, Antonio: Politikari bizkaitarra. Errusiak Madrilen zuen enbaxadan lan egin zuen eta Fernando VII.aren gortean sartu zen.

>Uhlenbeck Christianus Cornelius: (1866 - 1950) Hizkuntzalari eta euskaltzale nederlandarra.

>Ulibarri Galindez, Jose Pablo: Politikari eta euskal idazle arabarra. Frantsesen kontra borrokatu zen Gipuzkoan (1814).

>Unamuno, Miguel: Artikulu eta hitzalditan Primo de Rivera diktaduraren aurkako jarrera nabaria zela eta, Fuerteventurara erbesteratu zuten.

>Undiano Joan: Ermitaua eta euskal idazle nafarra.

>Unidad Alavesa: Arabako alderdi politiko erregionalista.

>Unión del Pueblo Navarro: Nafarroako alderdi politiko nabarrista eta erregionalista.

>Universidad Social Obrera Vasca (>USO): Langile gazteak hezi eta sindikalistak prestatzeko ikastetxea (Bilbo, 1933).

>Unzeta Barrenetxea Augusto: Gernikako alkate, Bizkaiko diputatu, lehendakariorde eta lehendakaria. Gernikako alkate zela, herriko "seme kuttun" egin zuen Franco (1966).

>Unzueta Lope: Oinaztarren ahaide nagusia (XV. m.).

>UR Unión Republicana: Espainiako alderdi eta talde errepublikarra (1893).

>Uranzu Martin: Nabigatzaile gipuzkoarra, Errenterian jaioa (XVI. m.).

>Uranzu Pelegrin: Fernando III.a Gaztela-Leongo erregealdian Sevilla konkistatzeko espedizioan parte hartu zuen;

>Urbieta, Joan de: Pavíako guduan Frantzisko I.a Frantziako erregea preso egin zuen. Nafarroako errege Enrike II.a Albret-ekoa ere preso hartu zuten.

>Urbina familia: Militar arabarrak.

>Urbiztondo, Antonio: Fernando VII.aren laguntzailea. 1821ean absolutisten alde eta 1833an karlisten alde egin zuen.

>Urdaneta Andres: Elkanok Moluketara eginiko bigarren espedizioan laguntzaile gisa ontziratu zen (1525).

>Urdapilleta Jose Antonio: Gipuzkoako "Txapelgorri" boluntario-batailoi isabeldarrean sartu zen (1834).

>Urkiaga, Esteban "Lauaxeta": Espainiako Gerra Zibilean atxilotu eta fusilatu egin zuten (1937-VI-25).

>Urkijo Ibarra, Julio: (1871 - 1950). Familia aberatsekoa, bere patrimonioa euskal literatura zaharra berreskuratzen eta argitara ematen erabili zuen.

>Urkijo Mariano Luis: Estatu-idazkaritzako ofizial. Londresen enbaxadako idazkari zegoela, 1797an, Madrilera joan zen estatuko idazkari izendatuta.

>Urkijo Olano Inazio: (1907). Diplomatiko eta euskaltzale.

>Urraka baskoniako printzesa: 972an, Gilen Antso Baskoniako eta Gaskoniako printzearekin ezkondu zen.

>Urraka Gaztela eta Leongoa: Gaztela eta Leongo erregina (1109 - 1126).

>Urraka Fernandez: Iruñeko eta Aragoiko errege Antso II.a Gartzes Abarkarekin ezkondu zen.

>Urraka Iruñeko erregina: Gartzia IV.a Berrezarlearen bigarren emaztea izan zen (Leongo katedrala, 1144).

>Urraka Lopez: Leongo Fernando II.aren bigarren emaztea zen.

>Urraka Nafarroakoa: Nafarroako erregina (~852-70).

>Urralburu Tainta, Gabriel: Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Ustelkeri aferetan nahasirik 1994an politikagintza utzi bazuen ere 1995ean kartzelaratu egin zuten.

>Urrestarazu, Antonio Karmelo: Espainiako Gerra Zibilaren garaian Euzko Jaurlaritzako partaide izan zen.

>Urrexola, Joan Ortiz: Bandokide oinaztarra (XV. M.). Martin Ibañez eta Artazubiaga eta Joan Ibanez de Barrutiaren hilketan parte hartu zuten (1464).

>Urrezko Ahari-Larruaren Ordena: Felipe III.a Onbera Borgoinako dukeak 1429an sortutako zaldun-ordena.

>Ursua, Pedro: Militar, esploratzaile eta konkistatzaile nafarra.

>Urtiagako aztarnategia: Historiaurreko aztarnategia, Itziarren, Deba udalerrian.

>Urtubia, Maria: Maria hil zenean, jaraunspen-arazoak zirela eta, oinaz eta ganboatar bandoen arteko borroka gogortu egin zen.

>Utrecht-ko Ituna: Ondorioz, Inperio Espainola gainbehera hasi eta Europan.

>Uzturre, Jesus Insausti: Espainiako Gerra Zibilaren amaieran, Santoñako itunaren ondoren, atxilotu egin zuten.