Calvo Sotelo, José

José Calvo Sotelo Tuy-en jaio zen 1893an eta Madrilen hil zuten 1936an. Hazienda-ministro izan zen Primo de Riveraren diktadurapean (1925 - 1930). Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean, atzerriratu eta ideologia faxistara hurbildu zen. 1934an itzuli eta eskuindarren bozeramale bilakatu zen parlamentuan. Espainiako Gerra Zibila hastear zegoela hil zuten.

Iturria: Harluxet