ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ñ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- I -

>Iaka: Hiri baskoia zen erromatarren garaian, "iaccetanni" herriaren hiri nagusia.

>Iazetaniarrak: Antzina Euskal Herriko lurraldean bizi zen euskal-tribua.

>Ibañez de la Renteria, Jose Antonio: Bilbon finkatu eta jaurerriko idazkari gisa "Historia de Cantabria" aurkeztu zuen Gernikako Batzarretan (1772).

>Ibarra, Diego: Felipe II.aren agintaldian Gerra-kontseiluko kidea izan zen.

>Ibarra, Frantzisko: Felipe II.ak Mexikoko lurralde bateko kapitain jeneral eta kantzelari egin zuen (1562).

>Ibarra familia: (1913 - 1977) Enpresari- eta abokatu-familia bizkaitarra.

>Ibarruri Gomez, Dolores: Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) komite zentraleko kide (1930).

>Iberiarrak: Iberiar penintsulako zenbait tribu.

>Iberiera: Antzinateko Iberian hitz egiten zen hizkuntza ez-indoeuroparra.

>Idiakez Anoetakoak: Politikari-familia.

>Idiakez Tolosakoa: Pertsonaia historiko gipuzkoarrak.

>Idiakez, Pedro: Málagako konkistan parte hartu zuen (1487); Errege-erregina Katolikoek Gipuzkoako eskribau nagusi izendatu zuten.

>Iglesias Garrigos, Juan: Espainiako Gerra Zibilean atxilotu eta, hasieran heriotza-zigorra ezarri zioten.

>IKA-Iparretarrak: Ipar Euskal Herriko erakunde armatu abertzale eta sozialista, 1972.

>Ikastolak: Ikastola mugimenduaren historia.

>Ilustrazioa: Europako kultur eta filosofi mugimendua."Argien mendea" ere esan izan zaio (XVIII. mendea).

>Iñigo Aritza (Arista): ikus: Eneko Aritza.

>Inazio Loiolakoa: Bere aita oinaztarren aldekoa zen eta hark erlijio bidea har zezan nahi izan zuen.

>Independentzia guda (Espainiakoa): ikus:  Napoleonen aurkako guda.

>Indoeuropar hizkuntzak: Hizkuntz indoeroparrak.

>Industria Iraultza Europan: Nekazaritza eta merkataritza nagusi zen gizartetik industria nagusia izango den gizartera igaro behar izan zuten herritarrak.

>Industrializazioa Euskal Herrian: Bizkaian gertatu zen batez ere, eta neurri txikiagoan Gipuzkoan eta Araban. Iparraldean eta Nafarroan nekazaritza zen nagusi.

>Ines Cleveskoa: Euskal Herriko pertsonaia historikoa (1422-48).

>Infantzoiak: Erdi Aroan, Leon, Gaztela, Aragoi eta Nafarroan, behe-mailako noblea, zenbait pribilegio ekonomikoren jabe zirenak.

>Ingalaterra: Gure aroa hasi aurretik zeltek populatu zuten.

>Ingalaterrako iraultzak: Ingalaterrako erregimen monarkiko absolutista aldatzeko borroka politiko-militarrak (XVII. m.).

>Inkisizioa: Eliza Katolikoak sortutako eliz- auzitegi iraunkorrari esaten zaio inkisizioa.

>Inperio Frantsesa: Napoleon I.ak eta III.ak Frantzian ezarritako erregimena.

>Intxauspe Michel: Lanbidez bankaria, bere izena daraman bankuko buru da.

>Intza, Damaso: "Zeruko Argiaren" sorreran parte hartu eta bertako kolaboratzailea izan zen.

>Iparragirre Balerdi, Jose Maria: Lehen Gerra Karlistan foruak defendatzearen alde parte hartu zuen eta atzerriratu behar izan zuen.

>Iparragirre Portillo, Idoro: Lehen Gerra Karlistan hainbat batailatan parte hartu eta Bergarako Hitzarmenaren ondoren Frantziara joan zen.

>IR: Izquierda Republicana.

>IRA: Irairish Republican Army, Irlandako Errepublika aldarrikatu zenean (1919) Sinn Fein alderdiaren boluntario irlandarrak ordezkatu zituen indar nazionalista armatua.

>Iradier Bulfy, Manuel: Lurralde ezezagunak esploratzeko zeukan grinak bultzatuta, Afrikara joan zen (1875 - 1877).

>Iradier Salaberria, Sebastian: Parisen Eujenia Montijokoa enperatrizaren kantu-irakaslea izan zen.

>Iraileko sarraskiak Frantzian: Frantziako kartzeletako aristokrata eta apaiz presoen hilketa (1792).

>Iraultza-Auzitegia: Iraultza Frantseseko auzitegi kriminala (1792 - 1795).

>Iraultzak Europan 1848: Europa astindu zuten mugimendu liberal eta nazionalen multzoa (1848 - 49), "Herrien Udaberria" izenez ere ezaguna.

>Iraultza frantsesa: Erregimen Zaharrari amaiera eman zioten mugimendu iraultzaileen multzoa. (1789 - 1799).

>Iribarren Rodriguez, Joxe Mari: "Navarra" aldizkaria sortu zuen (1932) eta Espainiako Gerra zibila piztu zenean Mola jeneralaren idazkaria izan zen (1936).

>Irujo Daniel: (1864 - 1911) Sabino Aranaren abokatua izan zenean nazionalista sutsua bilakatu zen.

>Irujo, Manuel: (1891- 1981) Gerraostean erbesteko Euzko Jaurlaritzako kontseilaria izan zen Parisen.

>Irujo Pello Mari: Heriotza-zigorra ezarri zioten, baina 1939an zigorra barkatu egin zioten.

>Iruriko kondea, Arnaud-Jean Peyré: Hogeita bost urte zituela Luis XIII.aren agindutara jarri zen Mosketariak deitutako arma taldean.

>IU-EB: >Ezker Batua >Izquierda Unida.

>Iraultza Frantsesa: Nekazariak gero eta okerrago bizi ziren, goi-noblezia eta kleroak gero eta pribilejio handiagoak zituzten eta Erregimen Zaharra ez zen gauza egoera aldatzeko.

>Iruñeko Asanblea: Hego Euskal Herriko lau probintzietako udalek Iruñean egin zuten bilera (1932). Alderdi politikoek aurkeztutako autonomi proiektua eztabaidatzeko

>Iruñea hiria: Nafarroako erresuma historikoaren eta Euskal Herriko hiriburu historikoa.

>Iruñeko setioa 1811: Napoleonen kontrako gerran, 1808.az geroztik Iruñea hartua zuten frantsesen aurkako setioa.

>Iruñeko setioa 1875: Bigarren Gerra Karlistan Iruñeak jasandako setioa.

>Iruñeko altxamendua 1837: Lehen Gerra Karlistan sarjentu liberalek hiru hilabetez soldatarik jaso gabe egoteagatik eginiko altxamendua.

>Isabel Angulemakoa: Ingalaterrako erregina, Joan Lurgabearen emaztea (1200).

>Isabel Bavariakoa: Frantziako erregina, Karlos VI.aren emaztea.

>Isabel Borboikoa Frantziakoa: Espainiako erregina (1621 - 1644), Nafarroako Enrike III.aren eta Maria Mediciren alaba.

>Isabel I.a Inkisiziokoa: Bere anaia Alfontso hil zenean, Isabel Gaztelako koroaren jaraunsle izendatu zuten (Guisandako ituna 1468).

>Isabel II.a: Fernando VII.a hil zenean, bere osaba Don Karlosen eta Isabel alabaren aldekoen arteko gerra, Lehen Gerra Karlista, hasi berria zegoen (1833).

>Isabel Portugalgoa: Espainiako erregina eta Alemaniako enperatriza (1526 - 1539).

>Isidoro Sibiliakoa (Sevilla): Idazle eta elizgizon espainola (~560 - 636).

>Islama: Musulmanen erlijioa. Ala Jainkoarekiko obedientzia esan nahi du islam hitzak.

>Islamaren sorrera:  Mahoma 570ean jaio zen, Mekan. Predikatzen hasi zenean Arabia politeista zen eta jendea bere aurka jarri zen. Medina aldera erbesteratu behar izan zuen, 622. urtean.

>Isturitzeko haitzuloa: Nafarroa Beherea, Gaztelu izeneko muinoaren barnean dago.

>Itsasuko gutuna: Enbata taldearen sorrera zela eta, Aberri Egunean zabaldutako manifestu abertzalea (1963).

>Iturbe Abasolo, Txomin: ETAn eragin handia izan zuen: ideologikoki nazionalismotik hurbilago zegoen marxismotik baino.

>Iturralde eta Suit, Joan: historia eta arkeologi lanen egile. "Asociación Euskara de Navarrako" sortzaile.

>Iturriaga Agirre, Jose: Venezuelara bidali zuten Caracasko Erret Konpainia Gipuzkoarreko lehen zuzendari gisa.

>Iturrioz Herrero, Patxi: Lehenengo EGIn eta gero ETAn sartu zen. PSE-EE sortu zenean, hara pasatu zen.

>Itzulketa-gerra: Espainia eta Frantziaren arteko gerra (1667-68).

>Iza Zamakola, Joan Antonio: Konbentzio-gerran Bizkaiko jaurerriko erregidorea eta Dimako tertzioen kapitaina

>Izeta, Mariano: Euskal idazle eta kultur eragile izan zen.

>Izko de la Iglesia, Jabier: ETAko buruzagi historikoa. Burgosko prozesuan bi heriotza-zigor eta 27 urteko kartzela-zigorra ezarri zizkioten (1970).

>Iztueta Etxeberria, Joan Ignazio: Napoleonen arkako gerra garaian horren aldekoa izan zen. Euskal dantzak berreskuratu egin zituen.

>Izualdiak: (1792 - 1793) Iraultza Frantsesaren bi aldiri emandako izena.

>Izualdi Zuria: (1815) Frantziako erregetiar-taldeek Bonaparteren aldekoen jazarpena antolatu eta errepublikar asko sarraskitu zuten.

>Izurrite Beltza: Indian hasi zen izurri beltza (1346 - 1353). Arkakuso eta arratoien bidez batez ere kutsatzen ziren eta Europako Mendebaldeko populazioaren herena inguru hil egin zuen, 25 milioi lagun gutxi gorabehera.