Castro, Jose Ramon

 Jose Ramon Castro Tuteran jaio zen 1896 eta 1977an hil. Historialari eta ikerlaria, Nafarroako erret artxibategi orokorreko zuzendari eta San Fernando Arte Ederretako Akademiako eta Historiako Akademiako kide izan zen. Arte eta historiako ikerketa sakonen ondorio diren hainbat liburu idatzi zituen "Cuadernos de arte navarro"; "La reconquista de las tierras del Ebro"; "Carlos III el Noble, de Navarra"; etab.

Iturria: Harluxet