ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ñ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- K -

>Kaierak edo Laidoen kaierak: Erregeak foruen kontra hartutako erabakiak deuseztatzeko bildutako laido eta eskariak jasotzen zituzten idazkiak.

>Kalapiten tribunala: Herbehereetako erakunde judiziala 1567an Albako dukeak sortua.

>Kalbinismoa: Joan Kalbin frantziarrak sortutako doktrina erlijioso erreformatzailea.

>Kalbin, Joan: Luteroren ideia erreformatzailen aldeko eta Kalbinismoaren sortzailea (1533).

>Kalonje, Eusebio: Lehen Gerra Karlistan, arazo politikoak zirela-eta Frantziara atzerriratu zen (1841).

>Kalzada, Julen: Frankoren erregimenaren aurkako 1969ko gose-greban parte hartu zuen; atxilotu eta hamabi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Burgosko prozesua (1970).

>Kanblong, Ramuntxo: Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehendakaria izan zen (1994-97).

>Kanpion, Arturo: Nafarroaren historia, gai politiko eta kazetaritza izan zuen lan ardatz. 1878an, Asociación Euskara de Navarra sortzen esku hartu zuen.

>Kapare: Nahiz aitoren seme edo alaba izan ez, hainbat pribilegioren jabe zen pertsona librea.

>Kapetarren etxea: Frantzian erreinatu zuen dinastia (987-1328).

>Kardaberaz, Agustin: Gipuzkeraz idatzi zuen.

>Karistiarrak: Antzina euskararen lurraldean bizi zen euskal-tribua.

>Karlista: Karlos Maria Isidro infantearengandik eratorritako Borboi etxeko azpiadarra.

>Karlistadak: ikus Lehen Gerra Karlista eta Bigarren Gerra Karlista

>Karlomagno: Lupo II.a Baskoniako dukea menperatu eta Akitaniako erresuma sortu zuen.

>Karloman 754: Karlos Martelen seme zaharrena (715)

>Karloman 771: Karlomagnoren anaia. Karloman hil zenean (771) hartu zuen frankoen inperio osoa.

>Karlos Don, Printzea: Gaztelako Gorteek oinordekotzat ezagutu zuten (1560).

>Karlos Gaztelakoa: Nafarroako Karlos II.a Gaiztoak Karlos hiltzea agindu zuen, 1354an hil zuten.

>Karlos Hugo Borboikoa: Alderdi Karlista ezkerrerantz aldatu zuen klase-borroka, federalismoa eta sozialismo autogestionarioa defendatzen zuen alderdiak 1970ean.

>Karlos I.a Burusoila: Bere agintea ez zen erabat legezkoa izan Nafarroan, ez baitzuen kargua zin egin; ondorioz, kontrol militarrean oinarritu behar izan zuen agintea.

>Karlos I.a enperadore: Felipe ederraren eta Joana Eroaren semea, bere lehengusina Isabel Portugalgoarekin ezkondu zen.

>Karlos II.a Burusoila: Frantziako errege (843 - 877) eta Mendebaldeko enperadore (875 - 877).

>Karlos II.a Espainiakoa: Portugal eta Frantziaren aurka borroka egin eta Frantziak hartu zituen Kataluniako toki garrantzitsuak.

>Karlos II.a Konkistatzailea: Frantziako Joan II.ak ez zituen errespetatu Karlosi "Hexagonoan" zegozkion lurrak eta Angulemako dukerria Gaztelako Karlos kondestableari eman zion (1350 - XII -23).

>Karlos III.a Espainiakoa: "Argiaren mendeko" erregea. Frantziarekin Familia-ituna sinatu zuen (1761). Despotismo ilustratuaren aldekoa izan zen.

>Karlos III.a Prestua: Gaztelako Enrike II.aren alaba Leonorrekin ezkondu zen eta bi erresumen arteko harremanak sendotu zituen (1375).

>Karlos IV.a Bianako Printzea: Joan II.ak Karlos printzea desjarauntzi zuen bere alaba Leonorren alde.

>Karlos IV.a Espainiakoa: Iraultza frantziarraren ondorengo Konbentzio-gerran (1793 - 1795) porrot egin zuen

>Karlos V.a Frantziakoa: Nafarroako Karlos Gaiztoari bakea ezarri zion eta Ingalaterrari konkistatutako lurralde gehienak kendu zizkion.

>Karlos VI.a Enperadorea: Rastatt-eko itunaren aginduz (1714), Espainiako koroari uko egin behar izan zion, Felipe V.aren mesedetan.

>Karlos VI.a Frantziakoa: Troyesko ituna sinatu zuen (1420), eta erresumaren parterik handiena Ingalaterraren esku gelditu zen (1422).

>Karlos VII.a Frantziakoa: Joana Ark-ekoaren laguntzaz, Reims-en errege koroatu zuten (1429),

>Karlos VIII.a: Frantziako erregea (1483 - 1498), Luis XI.aren eta Karlota Savoiakoaren semea.

>Karlos IX.a: Katalina de Mediciren esanetara agindu zuen.

>Karlos X.a Frantziakoa: Frantziako azken errege borboia izan zen.

>Karlos XIV: Suedia eta Norvegiako erregea (1818 - 1844).

>Karlos Izukaitza Borgoniakoa: Borgoniako dukea (1467 - 1477), Felipe Onbera Borgoniakoaren semea.

>Karlos Maria Isidro Borboia: Ez zuen onartu nahi izan Isabel II.a ondorengotza (1833), eta ondorioz, Lehen Gerra Karlista piztu zen.

>Karlos Martel: Eudon Handiak lagunduta, Poitiers-ko guduan Abd ar Rahman Al Gafiki arabiarra garaitu zuen (732).

>Karlos, Montemolignokoa: Bigarren Karlistada bultzatu zuen (1846-48).

>Karlos Orléanskoa: Orléansko dukea. Frantziako Luis XII.aren aita.

>Karlowitz-eko Ituna: Otomandar inperioa eta Liga Sainduaren arteko bake-ituna (1699).

>Karolinjioen dinastia: Dinastia frankoa, jatorriz austrasiarra, merovinjioen ondorengoa.

>Karranza, Bartolome: Karlos V.a enperadoreak bere ordezkari izendatu zuen Trentoko kontzilioan (1545-46)

>KAS: Ezker abertzaleko taldeak koordinatzeko 1975ean sortutako plataforma politikoa.

>Kaskante herria: Nafarroako probintziako herria.

>Katalina Aragoikoa: Ingalaterrako erregina (1509-33), Fernando II.a eta Isabel I.a errege Katolikoen alaba.

>Katalina Howard: Ingalaterrako erregina, Enrike VIII.aren bostgarren emaztea.

>Katalina I.a Nafarroakoa: Bere agintaldian agramondarren eta beaumondarren anaiarteko borrokak ugaritu egin ziren.

>Katalina Medicikoa: Bere seme Frantzisko II.a Alençonkoa koroatu zutenean (1559 - 60) erregeorde izan zen Frantzian.

>Katalunia: K.a. 1000n zeltek inbaditu eta burdinaren erabilera sartu zuten.

>Katalauniar zelaietako bataila: Teodoriko I.ak lagunduta, Atilak irabazitako gudua (451).

>Kataroak: Albitarrak, Munduan bi iturburu daudela irakasten zuten: ongiarena (mundu izpirituaren sortzailea) eta gaizkiarena (mundu materialarena).

>Katolizismo: Eliza katolikoa, kristautasunaren hiru erakuntza nagusietako bat.

>Klima: Euskal Herriko klima.

>Klotario I.: Frankoen erregea (511 - 561), Klovisen semea.

>Klotario II.a: Klotario II.a Neustriako errege frankoa (584 - 629).

>Klotario IV: Austrasiako erregea (718-19). Karlos Martelek tronuratu zuen.

>Klotilde: Printzesa burgundiarra. Klovis I.a katolizismora aldatzea eragin zuen (496).

>Klovis I.a: Frankoen erregea (481 - 511).

>Koaternario: Duela 1,64 milioi urte hasi zen. Bi serietan banatuta dago: Pleistozenoa eta Holozenoa.

>Kolon, Kristobal: (1451 - 1506): Nabigatzailea, 1492 - 93ko bidaian Pinta, Niña, eta Santza Maria belaontzien agintari zela Kuba eta Haiti aurkitu zituen.

>Kolon Larreategikoa: Bizkaiko korregidorea (~1787 - 1790). Zamakoladako gertaeren ondoren Bizkaitik desterratu egin zuten (1805).

>Komando Autonomo Antikapitalistak: 1970.eko hamarkadan sortutako talde armatuak.

>Konfederazioa: Botere jakin batzuk organo komun baten esku uzten dituzten estatuen elkartea.

>Konstantino I. Handia: Milango ediktua eman zuen, kristautasunari bidea irekiz (313).

>Konstituzioa 1978. Francoren diktaduraren ondorengo erregimen aldaketa egiteko.

>Kontserbadorea: Espainiako Alderdi Liberal-Kontserbadorea.

>Komuneroen matxinada: (1520 - 1522) Atzerritarrek administrazio-postuetan lan egitearen aurka altxa zen herria.

>Konbentzio Gerra: Luis XVI.a gillotinatu eta gero Europako monarkiek Konbentzioaren aurka egindako gerra (1793 - 1795).

>Konbentzio Nazionala: Frantziako Asanblada Legegilea ordezkatu zuen Asanblada iraultzailea (1792 - 1795).

>Konpainia Handiak edo Zuriak: Berant Erdi Aroan, Europan, printze eta jauntxoen soldatapean borrokatzen ziren mertzenario-taldeak.

>Konstantzako Kontzilioa: Mendebaldeko Elizako Zisma Handiari amaiera eman zion kontzilio ekumenikoa (Alemania, 1414-18).

>Konstituzioa, 1978koa: Francoren diktaduraren ondorengo erregimen aldaketa egiteko Konstituzioa.

>Kontrarreforma: Erreforma protestantearen aurka, Eliza katolikoak burututako erreforma-mugimendua (XVI. m.).

>Kontsulatua: Frantziako erregimen politikoa. Iraultza frantsesa eta Napoleonen enperadore izendapenaren artean (1799 - 1804).

>Kontsulatuak Euskal Herrian: Bilbon (1511) eta Donostian (1682) sortu ziren, merkatari eta merkataritzaren babeserako (XV. - XVI.).

>Kontzertu Ekonomikoak: Bigarren Gerra Karlistaren amaieran, Foru historikoak galdu eta Espainiako gobernuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari nolabaiteko finantza-autonomia onartu zien.

>Kontzilioak: Eliz doktrinari edo diziplinari buruzko gai bereziki garrantzizkoei buruz deliberatzeko eratzen da.

>Koran: Musulmanen liburu sakratua.

>Kordobako kaliferri eta emirerria: Musulmanek Iberiar penintsulan konkistaturiko lurretan ezarri zuten erresuma.

>Kortazar, Modesto: Nafarroako Erret Kontseiluko erregeordea (1835).

>Kortesko kapitulazioak: Nafarroako Felipe III.aren eta Aragoiko Alfontso IV.aren ordezkariek sinatutako ezkontza-kapitulazioak (Kortes, 1333).

>Kostaldea: Euskal Herriko kostaldea.

>Krisia Euskal Herrian: XVII. mendean hondamendi handiak izan ziren Europan: lehorteak, izozteak, kazkabar erauntziak, eurialdiak...

>Kristautasuna: Kristautasunak Judaismoaren zisma batean du sorburua.

>Krutwig, Federiko: ETAren ideologiaren historian eragin handia izan zuen Wasconia liburua argitaratu zuen 1963an.

>Kulturkampf: Bismarck-ek katoliko alemaniarren aurka hartutako neurri multzoa (1871 - 1878).