Chambordeko kondea, Enrike Borboikoa, Bord

Enrike Chambordekoa Parisen jaio zen 1820an eta Frohsdorf-en, Austria, hil 1883an. Berryko dukearen hilondoko semea. 1836an, Printze frantsesa. Frantziako erregegai aldarrikatu zuen bere burua. Enrike V.a izenaz. Napoleon III.a erori (1870) eta monarkia berrezartzeko aukera zegoelarik, berak ordezkatzen zuen borboien dinastia, baina hiru koloreko bandera errepublikarra onartu ez zuelako, Asanblada Nazionalak atzera bota zion izendapena, eta Hirugarren Errepublika aldarrikatu zuen.

Iturria: Harluxet