ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ñ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- P -

>Pablo Anton "Txapalangarra": Absolutismoa berrezarri zenean Espainiatik irtendako azkenetako liberala izan zen.

>Palafox, Joan: Mexikoko Puebla de los Angeles-eko biztanleriaren hizkuntzaren alde eta Espainiako agintarien gehiegikerien kontra lan egin zuen.

>Paleolitiko Aroa: Gaur egun ezagutzen dugun "Homo sapiens sapiens" gizakiarenganaino iritsi arte.

>Paleolitiko Aroa Euskal Herrian: Cro-Magnon gizakia bizi izan zen Euskal Herrian eta haren hezur zein tresnen aztarna ugari aurkitu dira.

>Paleolitiko Behea: Gutxi gorabehera: K.a. 3.000.000. - 150.000. urte bitartean.

>Paleolitiko Erdikoa: Behe-Paleotikoaren ondorengo Aroa. K.a. 150.000. - 38.000. urte arte.

>Paleolitiko Goikoa: Erdi-Paleolitiko Aroaren hurrengo Aroa. K.a. 38.000. - 9.000. urte bitartean.

>Pallars: Antzinako nafar erresumako herrialdea.

>Pallars konderria: historia. XV. mende bukaera arte, liskar handiak izan ziren Pallars Sobira-ko kondeen eta Aragoiko koroaren artean.

>Parisko itunak: Parisen sinatutako hainbat ituni emaniko izena.

>Parisko Komuna: Iraultza Frantsesan (1789 - 1799) Parisko udal-gobernu iraultzailea (1789 - 1795).

>Paris, Pedro: Irantzuko monasterioa eraikiarazi zuen (~1176).

>Pavía Manuel: O´Donell-en matxinadak huts egin zuenean (1841) Frantziara erbesteratu zen.

>Paviako gudua: Espainiako Karlos V.ak Frantziako Frantzisko I.a garaitu zuen gudua (1525).

>PCE: Espainiako Alderdi Komunista (EAK).

>PCF: Frantziako Alderdi Komunista (FAK).

>Pearl Harbor: 1941eko abenduaren 7an, japoniarrek Ozeano Bareko armada estatubatuarra suntsitu zuten bertan.

>Pebble kultura: Behe-Paleolitikoko lehen kultura.

>Pedro I.a: Bere aita Antso V.a Ramirez hil zenean Nafarroako errege bilakatu zen (1094).

>Pedro I.a Ankerra: Ingalaterra eta Frantzia Ehun Urteko Gerran ari ziren, eta Joan II. Onbera errege frantsesak hitzarmen bat egin zuen Gaztelakoarekin.

>Pedro II.a Aragoikoa: Frantziako hego-ekialdeko lurraldeak konkistatu nahian ari zela Muret-eko batailan hil zuten, 1213an.

>Pedro III.a aragoikoa: Eskubideak eman behar izan zizkien noble aragoitarrei, eta konstituzio berria eman zion Kataluniari (1283-84). Aita santuak eskumikatu egin zuen.

>Pedro IV.a Aragoikoa: Bere erregealdiari buruzko kronika idatzi zuen katalanez.

>Pedro Nafarroakoa: Leialtasun zina egin zion Nafarroako erregeari Iruñeko katedralean, Simancas-ko kartzelara eraman eta tratu txar asko jasan ondoren, lepoa bihurrituta hil egin zuten, 1522ko azaroaren 24an.

>Peire: ikus Iruriko kondea.

>Pelaio, Don: Asturiasko erresumaren fundatzailea (718 - 737).

>Peloponesoko guda: Esparta eta Atenasen arteko gerra (K.a. 431-04).

>Peñafloridako kondea: Ilustrazioaren aitzindaria Hego Euskal Herrian. Azkoitiko Zalduntxoen (1764) eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen (1765) sortzailetakoa.

>Pepin I.a: Baskonia menderatu eta dukerria bitan banatu zuen: Baskoniako dukerria, Garonatik Atturrira; eta Baskoniako konderria, Atturritik hegoaldera.

>Pepin II.: Verdungo itunaren bidez (843) Akitania bereganatua zuen.

>Pepin Herstalgoa: Austrasiako jauregizaina (680), Karlos Martelen aita.

>Pepin Laburra: Akitania beretu zuen eta hil zenean erresuma bere bi semeen artean, Karlomagno-ren etaKarloman-en  artean banatu zen.

>Perezagua, Fakundo: Bilboko lehen elkarte eta sindikatu sozialista eratu zituen (1886).

>Perez de Legaria, Migel: Lizarrako (1291) eta Iruñeko Gorte Nagusietako kidea izan zen (1293).

>Perikles: Antzinako Greziako Estatugizon atenastarra, Alderdi demokratikoko burua (461).

>Pertur: ETAko buruzagia, militantzia aktiboan eta lan teorikoan. Carrero Blanco hil ondoren, borroka armatua utzi eta ETAk alderdi politiko iraultzaile eta independentista bilakatu behar zuela defendatu zuen.

>Perula, Jose: Don Karlosen aldeko altxamenduan kapitain izan zen (1855).

>Petain: Vichyko gobernuan Frantziako estatuburu izendatu zuten eta Alemaniarekin adiskidetasun-politika egin zuen.

>Peyré: ikus Iruriko kondea.

>Picaud Aimeric: XII. mendean bizi izan zen Elizgizon eta erromes frantsesa.

>Pierres Azkoiengoa Gaztea: Joan II.a Trastamarakoaren zerbitzaria; enbaxadore, kondestable eta, kapitain izan zen.

>Pierres Azkoiengoa Zaharra: Karlos III.aren jauregizain eta zerbitzari nagusia.

>Pi i Margall: 1866ko altxamenduan parte hartu ondoren, Frantziara alde egin behar izan zuen.

>Pirineoetako Bake Ituna: Gaztela eta Frantziako etxeen artean Frantziako eta Espainiako estatuen arteko mugak zehaztu zituzten.

>Pizkundea: Ipar Euskal Herriko euskal kulturaren erakundea.

>Plantagenet: 1400.az geroztik adar nagusia zenbait adarretan banatu zen, garrantzitsuenak York eta Lancaster-koak izan ziren.

>Pleistozeno: Koaternarioko lehen seriea.

>Plinio Gaztea: Legelari latindarra (Como, ~62 - ?, ~114).

>Plinio Zaharra: Historia naturala bilduma zientifikoa idatzi zuen (37 liburu).

>Poitiersko gudua: Karlos Martel eta Eudon Handiak musulmanak garaitu zituen gudua (Frantzia, 732).

>Pompidou, Georges: De Gaulleren aholkulari nagusia. 1968ko maiatzeko gatazka eta matxinada sozialei aurre egin behar izan zien.

>Ponpeio: Bere tropak negua pasa zezaten Pompaelo fundatu zuen herri zahar baskoi baten ondoan (K.a. 75 - 74).

>Potsdamgo konferentzia: 1945eko uztail-abuztuan, Churchill, Truman eta Stalin-ek Alemaniako Potsdamen egindako bilera.

>Pouvreau, Silvain: Parisen hil zen ~1675ean. Euskal idazlea, jaiotzez frantsesa.

>Portugal: Hispaniako lurraldea.

>Poza, Andres: Felipe II.ak sortutako Kosmografia Eskolako lehenengo katedra lortu zuen.

>PP: Espainiako zentro-eskuineko alderdi politikoa.

>Pradera Larunbe, Victor: Espainolismoaren aldeko bilakatu zen Nafarroan eta Primo de Riveraren diktaduraren aldekoa izan zen.

>Pragako leihotikatzea: Bohemiar noble protestanteen talde bat erret jauregira sartu eta bertan ziren agintari batzuk leihoetatik behera bota zituzten.

>Praile Haitz 1: Goi Paleolitiko garaiko aztarna garrantsitsuak gordetzen dituen Debako kobazulua.

>Prakmatikoa, Santzioa 1713: Erregeak jarauntsitako herrialde eta erresuma guztien zatiezintasuna ezarri zuen.

>Pressburg-ko Ituna: Napoleonek Frantzisko II.a enperadoreari Bratislavan sinarazi zion ituna (1805).

>Prieto, Indalezio: Azañaren gobernuan finantza eta herri-lanetarako ministroa izan zen (1931 - 1933).

>Prim i Prats, Joan: Isabel II.a tronutik bota zuen 1868ko iraultzako buruetako bat izan zen.

>Primo de Rivera, Miguel: 1923an estatu-kolpea eman zuen Alfontso XIII.aren laguntzarekin. 1876ko Konstituzioa baliogabetu eta gobernuburu izendatu zuten.

>Primo de Rivera, Jose Antonio: Errepublikazaleek epaitu eta fusilatu egin zuten.

>Probintzia Batuak: Herbehereetako iparraldeko antzinako estatua (1579 - 1795).

>Promulgazio-eskubidea: Nafarroako Gorteek egindako lege eta arauak erregeak aldatuko ez zituela ziurtatzeko eskubidea.

>Protestantismoa: Kristautasunaren hiru erakuntza nagusietako bat.

>Protoeuskara >Protohizkuntza: hizkuntzen ustezko jatorria litzatekeena. 

>Protohistoaria: Historiaurrearen eta historiaren arteko garai kronologikoa.

>PS: Frantziako alderdi politikoa, 1971n sortua.

>PSE-PSOE: Hego Euskal Herriko alderdi politikoa, Espainiako PSOEren adarra.

>PSE-EE / PSOE: Euskal Autonomi Elkarteko alderdi politikoa, Espainiako PSOEren adarra.

>PSN: PSEtik irten eta Nafarroako Alderdi Sozialista (1982).

>PSOE: Partido Socialista Obrero Español.

>