<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Chinchilla-ren Kapitulazioak
1483an eta 1487an oinaztar eta ganboar leinuen arteko borroka eta liskarrei amaiera emateko, Gaztelako Errege Katolikoen kontseilari Garcí Lopez de Chinchillak egin zituen ordenantzak. Horien arabera, hiribilduetako eta elizateetako gobernua bereizi egin zen eta erregearen agintea sendotu nahi izan zen, Foruen aurkako xedapenen bidez.
Bi erabaki nagusi zituzten ordenantzek: Batetik, Gernikako Batzar Nagusietan hiribilduetako eta lur zabaleko elizateen artean gauzaturiko batasuna hautsi egiten zen, hiribilduetako ordezkariek haietara joateko eta bestelako batzarrik osatzeko eskubiderik gabe gelditzen zirelarik (erregearen menpe, beraz) eta bestetik, lur zabaleko ordezkariek osaturiko Batzar Nagusiei foru pasea edo erregearen agindua ez betetzeko zeukaten eskubidea ukatu nahi izan zitzaien.
Bizkaiko lur zabaleko ordezkariek ez zituzten erabakiak aintzat hartu eta 1558ko Batzar Nagusietan hiribilduetako ordezkariek ere esku hartu zuten. 1630ean finkatu ziren hiribilduen eta lur zabalaren arteko legezko desberdintasunak eta Felipe IV.a Espainiako erregeak balio gabe utzi zituen, ofizialki, Chinchillaren ordenantzak.
Iturria: Lur Entziklopedia