Cánovas del Castillo, Antonio
Antonio Canovas del Castillo Malagan jaio zen 1828an eta Gipuzkoan hil zuten 1897an. Politikari eta idazle espainola, Diputatu, ministro eta Alderdi Kontserbadoreko buru izan zen. Bigarren Gerra Karlistan esku hartu zuen. 1874 - 1897 bitartean, bost alditan gobernuko lehendakari izan zen. Bere eraginez berrezarri zen borboien dinastia (1874) eta konstituzio berria ezarri zuen (1876). Errepresio-politika erabili zuen. Euskal Foru historikoak deuseztatu eta lehen Kontzertu Ekonomikoa ezarri zuen (1878). Santa Ageda bainuetxean, Arrasate, Angiolillo anarkista italiarrak tiroz hil zuen (1897 - VIII - 8). "Huesca-ko kanpaia nobela historikoa (1851), eta beste historia liburuak idatzi zituen.
Loturak: >Fermin Lasala; >Sagarminaga, Fidel;
Iturria: Elhuyar