Cisneros kardinala

argazkia: Elhuyar.

Francisco Jimenez Cisneroskoa Espainiar elizgizona eta politikaria izan zen. Madrilgo Torrelagunan jaio zen 1436an eta Burgosko Roa-n hil zen 1517an. Bera zen familia handiki bateko seme zaharrena.

Lehenengo ikasketak Roan egin zituen eta gero Cuellar-era joan zen ikastera eta irakastera. Apaiz ikasketak Alcala Henareskoan eta Salamancan egin zituen. Gero Erromara joan zen eta handik apaiz etorri zen. Isabel Inkisiziokoaren aitor-entzule zen 1492an. Frantziskotar ordenatu eta herrialde buru izendatu zuten (1494). Toledoko Artzapezpiku izendatu zuten ondoren (1495).

 

1499ko abenduaren 18an Albaizin-go meskita nagusia eliz katolikoa bihurtu zuen. Islamaren liburuak erretzea agindu zuen Bibarranblako plazan, jende guztiaren aurrean, eta bestelako liburu arabiarrak bere bulegora eraman zituen. 1507-1516 artean Kardinala, erregeorde eta Gaztelako Inkisidore Nagusia izendatu zuten. 1499tik aurrera gogor jokatu zuen islamdarren aurka; Granadako eta Alpujarratako matxinadak gupidarik gabe zapaldu zituen, 1502an errege-pragmatika eman zuen, non arabiar guztiak kristautu egin behar zutela agintzen zuen. Estatuko gizon nagusi bihurtu eta Gaztelako administrari izan zen Isabel Inkisiziokoa hil ondoren (1504). 1507tik aurrera Ipar Afrika konkistatzeko ahaleginak egin zituen, Espainiako inperioa Mediterraneo aldera zabaldu nahi izan zuen, nahiz eta Fernando Inkisiziokoaren gogokoa ez izan. Espainiako inperioa, artean, katolikoaren babesle porrokatua zelarik, Nafarroaren burujabetasunaren aurka erasoak lagundu zituen (1512) eta Ipar Afrikaren konkistari ekin zion, halere, Bizar Urdin berberiarrak hutsean utziko zuen saioa. Fernando erregea hil eta Aragoiko erregeorde egin zuten, 1516an. Aragoiko erregeorde zela, gogor zapaldu zuen Nafarroako errege Joan III. Albretekoaren Iruņara itzultzeko ahalegina. Cisneros Cardinala 1517an hil zen, Karlos I.a errege berria Gaztelara etorri eta berehala. 

Iturriak: Elhuyar/ Lur eta beste.