ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ñ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- V -

>Valdejunkerako bataila (Muetz): Antso I.a Gartzesek Leongo Ordoño II.aren laguntza izan zuen arren, musulmanak izan ziren garaile (920 VI - 25).

>Vallecilla, Martin: Ingalaterraren aurka Felipe II.ak bidalitako Itsas Armada Garaiezineko talde gipuzkoarra gidatu zuen (1588).

>Valmyko gudua: Frantziako indar iraultzaileek prusiarren aurka irabazi zuten gudua.

>Valoisko etxea: Frantzian erreinatu zuen dinastia (1328-1589).

>Vázquez de Mella Fanjul: Agoitz, Lizarra eta Iruñeko ordezkari gisa diputatu karlista izan zen Madrilgo Gorteetan (1893-1916).

>Verdungo banaketa 843: Karolinjioen Inperioa hirutan banatu zuten (843).

>Verdungo bataila 1916: (Frantzia 1916-17), Pétain mariskalak Frantziarako irabazi zuena.

>Versallesko Ituna 1919: Brest-Litovsk-eko Bake Ituna baliogabetu zuen eta Alemaniari neurri zorrotzak ezarri zitzaizkion.

>Vichyko gobernua: Frantziako gobernua Bigarren Mundu-Gerran.

>Vienako Kongresua 1814: Napoleon I.a garaitu ondoren, aliatu irabazleek Europa berrantolatzeko egindako kongresua.

>Viktoria Eujenia Battenberg: Espainiako erregina (1906 - 1931), Alfontso XIII.aren emaztea.

>Villarreal, Bruno: Lehen Gerra Karlistan Arabako boluntario-batailoia antolatu zuen (1833) eta Don Karlosen alde egin zuen.

>Vinson, Julien: Parisen jaio zen 1843an. Euskara eta euskal literaturaren historiaz ikerketa asko egin zuen.

>Vitoria, Frantzisko: Amerikarrek egindako erresistentziak espainiarren konkista justifikatzen zuen Frantzisko Vitoriaren ustean, bertakoek jasandako sarraskiei buruz, ordea, ez zen mintzatu.

>Voltaire: Erregeordearen aurkako bertso batzuk idatzi zituela eta, hiru urte egin zituen Ingalaterran erbesteraturik (1726-29).

>Vouillé-ko gudua: Klovis I.a frankoen erregeak Alariko II.a bisigodoa garaitu zuen gudua (507).