Careaga Basabe, Pilar

Pilar Kareaga Madrilen jaio zen 1908an eta bertan hil 1993an. Injinerutzan lizentziatutako Espainiako lehenengo emakumea izan zen (1929). Bigarren Espainiako Errepublika garaian, eskuindarren aldeko izan zen. Preso hartu zuten eta nazionalen aldera pasa zen preso-trukaketa batean (1936). Frankoren garaian Bizkaiko diputatu (1964) eta Bilboko alkate izan zen (1969 - 1977).

Iturria: Harluxet