Concini, Concino
Concino Concini Florentzian jaio zen, 1575an gutxi gorabehera, eta Parisen hil 1617an. Menturazale italiarra Frantziaren zerbitzura lan egin zuen eta bere emaztearekin batera eragin handia izan zuen Maria Mediccirengan. Azken honek Ancre-ko markes eta Frantziako mariskal izendatu zuen. Luis XIII.aren aginduz hil zuten. Beraren emazteari sorgina izatea leporatu zioten; lepoa moztu eta erre egin zuten (1617).
Iturria: Elhuyar