ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ñ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- L -

>LAB: Hego Euskal Herriko sindikatu abertzalea, 1974an sortua.

>Labaien Toledo Antonio Mari: Espainiako Gerra Zibila piztu eta Saran hartu zuen bizilekua (1936).

>Labaien, Ramon: Eusko Jaurlaritzako Kultura kontseilaria izan zen 1980 - 1983 bitartean.

>Labayru Goikoetxea, Estanislao Jaime: Bizkaiko jaurerriko ohorezko kronikari (1895).

>Labegeri, Mixel: Enbatako sortzaileetakoa (1959) eta "Gure Herria-ko" kolaboratzailea izan zen.

>Labezares, Gido: Urdanetaren agindupean eta Legazpi buru zela, Filipinetara egindako espedizioan parte hartu zuen (1564).

>Laborde Gilaume Arnaud: XV. m. Karlos III.a Nafarroakoak Konstantzako kontziliora bidali zuen.

>Lacalle Yabar, Tirso: Bigarren Gerra Karlistan gerrillari liberala.

>Lacombe, Georges: Julio Urkijorekin batera RIEV aldizkaria sortu zuen (1907).

>Lacort Larralde, Basilio: Guardia zibila zen eta Bigarren Gerra Karlista hasitakoan Elizondora bidali zuten.

>Ladron Zegamakoa, Santos: Napoleonen aurkako gerran parte hartu zuen frantsesen aurka.

>Ladron Iñigez Gebarakoa: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko kondea. Alfontso I.a borrokalariaren erregealdian (1130 - 1134) eta Haroko gobernadore (1133).

>Ladron leinua: Nafarroako Gartzia IV.a Ramirez erregearen aginduz, hiru belaunaldiz mantendu zuen Araba eta Gipuzkoako lurretan ordezkotza.

>La Hoya: Arabako Metal-Aroko aztarnategia, Biasterin.

>LAIA: Hego Euskal Herriko alderdi politikoa.

>Laia, Mateo: Espainiako armadak ontziak behar izan zituenean Laiari konfiskatu zizkion bereak.

>Laibach-eko kongresua: Aliantza Sainduak egindako kongresua (1821).

>Laidoen kaierrak: Erregeak foruen kontra hartutako erabakiak deuseztatzeko bildutako laido eta eskariak jasotzen zituzten idazkiak.

>LAK: Hego Euskal Herriko erakunde sindikal abertzale eta asanblarioa, 1974an sortua.

>Lakarra familia: Erdi Aroko familia noble baxenabartarra.

>Lakarra de Migel, Jose Maria: Historian lizentziatu eta Nafarroako Erdi Aroko foruei buruzko lan batez doktoratu zen (1928).

>Lakarra, Martin Enrikez: Karlos II.aren ordezkari izan zen Libourneko Ituna sinatzeko aurre lanetan (1366).

>Lancasterko etxea: Ingalaterrako familia, Plantagenet familiaren adarra.

>Lancaster Joan Bedford: Enrike V.aren anaia (?, 1389 - Rouen, 1435).

>Lancre, Pierre: 1609an, Enrike IV.ak Lapurdira bidali zuen sorginen kontuak ikertzera. Hirurogei lagun sorginkeriaz akusatu eta hilarazi zituen.

>Landa Alvarez Carballo Santos: Espainiako Lehen Errepublikako Gorteetan Tafallako diputatua izan zen (1873).

>Landa Alvarez de Carballo, Nikasio: Marokoko gerran O'Donnell eta Prim jeneralen aginduetara egon zen (1859).

>Landaburu Fernandez de Betoño, Frantzisko: EAJren Parisko ordezkari eta  Euzko Jaurlaritzarena Liga Internacional de Amigos de los Vascos elkartean.

>Landeta, Eduardo: "Los errores del nacionalismo vasco" idatzi zuen (1923).

>Lantzelot Nafarroakoa: Nafarroako Karlos III.a erregearen seme sasikoa.

>Laphitz Frantzisko: Euskal idazle eta misiolari nafarra izan zen (1832 - 1905).

>Lapurdi: Euskal Herriko probintzi historikoa, herriz herri.

>Lapurdi: historia

>Lara Diaz, Haroko leinua (ikus Bizkaiko jaun/andreak).

>Lardizabal, Bizente: Medikuntza-alorreko ikerketak asko egin eta liburuak idatzi zituen.

>Lardizabal Uribe, Manuel: Gaztelako Kontseiluak Baionako biltzarrerako ordezkari izendatu zuen (1808).

>Lardizabal Uribe, Miguel: Godoy gobernuburu zenean, Gipuzkoako diputatu nagusi (1790).

>Largo Caballero, Frantzisko: Espainiako UGT (1918 - 1938) eta PSOEko (1932 - 1935) lehendakaria.

>Larralde, Madeleine: Iraultza frantsesaren aurkako izatearen akusaziopean atxilotu, epaitu eta hil egin zuten (1794).

>Larramendi, Manuel: Euskal idazle, suspertzaile eta apologista gipuzkoarra (1690 - 1766).

>Larrañaga Aranguren, Polikarpo: ELA sindikatuaren sorreran ere parte hartu zuen.

>Larrañaga Txurruka, Jesus: Euzko Gaztedi eta ELAko kidea izan zen. Primo de Riveraren diktaduraren kontrako ekintzetan parte hartu zuen.

>Larregi, Bernard: Iraultza Frantsesa piztu zenean Aiherrako bikarioa zen. Konstituzioa zin egiteari uko egin eta erbesteratu zuten (1792).

>Larrouyet, Jean-Raymond: Euskadiko futbol-selekzioa (1937-39) eta Eresoinka abesbatza moldatu zituen (1937).

>Larzabal, Piarres: Enbata taldearen sorreran esku hartu zuen.

>Lasala, Fermin: Euskararekiko zenbait lan burutu eta Donostian hainbat obra bultzatu zituen.

>Latina: Latindarren hizkuntza.

>Latrango kontzilioak: Latrango jauregian egindako bost kontzilio ekumenikoak (IX, X, XI, XII eta XVIII.a).

>Latrango itunak: Aitasantutzaren eta Mussoliniren artean sinaturiko ituna (1929-II-11).

>Lauaxeta, Urkiaga, Esteban: Espainiako Gerra Zibilean atxilotu eta fusilatu egin zuten (1937-VI-25).

>Laurak Bat: Hegoaldeko lau probintziak elkartzeko lema.

>Laval, Pierre: Vichyko erregimena ezarri zutenetik (1940), estatuko ministro eta Kontseiluko lehendakariordea.

>Laxage edo Lasaga familia: Familia baxenabartarra, jatorriz Izura-Azme inguruko gaztelukoa.

>Laxalt familia: Jatorri zuberotar eta baxenabartarreko familia.

>Ledesma Ramos, Ramiro: JONS fundatu zuen (1931) eta Falange Espainolarekin batu zen erakundea (1934).

>Lefebvre, Heorges: Iraultza Frantsesean eraginaren analisian espezializatua.

>Legaz, Damaso: Asociación Eúskara de Navarra elkarteko kide eta literatur lehiaketetan epaimahaiko izan zen.

>Legazpiko, Migel Lopez: Luzon uhartea merkataritza-gune garrantzitsua zenean Manila fundatu zuen (1571).

>Legeen koadernoak: Nafarroako legeak biltzen zituen koadernoa.

>Lege Paktatua: Lehen Gerra Karlistak foruak kendu ondoren, Nafarroak eta Espainiako gobernuak paktatu zuten legea (1841 - VIII - 16).

>Lege Paktatua: Lehen Gerra Karlistak kendutako foruen ordez, Nafarroak eta Espainiako gobernuak paktatu zuten legea (1841 - VIII - 16).

>Legizamon familia: Bandokide-familia bilbotarra (XIII-XIV. m.).

>Legutioko erasoa: Espainiako Gerra Zibilean Euzko Gudarozteak Arabako frontean eginiko erasoa (1937).

>Lehen Gerra Karlista: (1833 - 1839) Espainiako Fernando VII.a hil zenean, ondorengotzari buruzko liskarra piztu zen.

>Lehen Mundu Gerra: (1914 - 1918) Lehengai-iturriak eta kolonietako banaketa kontrolatzeko borroka handiak piztu ziren mende hasieran.

>Leiba, Antonio: Alpujarretan Granadako mudejarren kontra borrokatu zen (1502).

>Leizaola Santxez, Jesus Maria: Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresuaren antolatzailea (1918) eta erbesteko Euzko Jaurlaritzako lehendakari hautatu zuten (1960).

>Leizarraga, Joanes: Apaiz katolikoa zen, baina Joana III.a Albretekoa protestante bihurtu zenean higanot bihurtu zen beste kristau asko bezala (1559).

>Leizaur, Joan Perez: Koronel zela, armada frankonafarraren kontra borrokatu zen Belateko batailan (1512).

>Lejarreta Allende, Manuel Mari: Arabako Foru Aldundiko lehendakaria. Francoren erregimenean Gorteetako prokuradorea izan zen.

>Lekerika Erkizia, Jose Felix: Euskal nazionalismoaren etsai porrokatua Bigarren Errepublika garaian.

>Lekuona Etxabeguren, Manuel: Historia, antropologia eta artean aditua.

>Lenin Vladimir Ilitx Ulianov: Munduko lehen iraultza sozialistako buruzagia.

>Leon Deuna: Euskaldunak kristautzera etorritako alegiazko pertsonaia, IX. mendekoa. Baionako patroia.

>Leon Navarrete, Diego: Lehen Gerra Karlistan iparraldeko armadako buru.

>Leonor Akitaniakoa: Frantziako Luis VII.arekin ezkontzean Guinea, Gaskonia, Poitu, Marche, Limosin, Angoumois eta Saintogne lurraldeak jaso zituen ezkontza-sari.

>Leonor I.a Nafarroakoa: Karlos IV. Bianako printzearen arreba eta Blanka II.aren ahizpa. Gaston IV.a Foixko kondearekin ezkondu zen (1441).

>Leonor Trastamarakoa: Nafarroako Karlos III.a Prestuaren emaztea. Ezkondu (1375) eta Iruñera joan zen.

>Leovijildo: Toledoko errege bisigodoa (568 - 586). Baskoiak menderatzen saiatu zen eta matxinada bat deuseztatu zuen 581ean.

>Lerga, Jose: Nafarroako komandante jenerala eta Lizarrako gobernadore militarra izan zen.

>Lermako dukea, Francisco Sandoval: Atzerrirako politikan estatuen arteko akordioak bultzatu zituen; barne-politikan, ordea, aberastasuna pilatu eta kargu onenak bere senideen artean banatu zituen.

>Lerroux, Alejandro: Bigarren Errepublikako behin-behineko gobernuan estatu-ministro (1933).

>Lersundi, Frantzisko Alejandro: Lehen Gerra Karlistan eta Madrilgo altxamenduan parte hartu zuen.

>Lertxundi Barañano, Roberto: ETA banatu zenean ETA VI.a taldean gelditu zen.

>Lesdiguièresko dukea François de Bonne: Dofinerriko higanoten buru zelarik, katolikoak eta Savoiako dukea garaitu zituen.

>Lesseps, Ferdinan: Jatorri lapurtarreko diplomatiko frantsesa, Suezko kanala egiteko proiektua egin zuen (1854).

>Letamendia, Frantzisko: Burgosko prozesuko abokaturik gazteena izan zen (1970).

>Lextarreko Gortea: Zuberoako Erdi Aroko erakundea, bertako organo judizial bakarra.

>Lezetxiki: Arrasateko haitzuloa.

>Lezo Olabarrieta, Blas: Ingelesen kontrako itsas gudu batean hanka bat galdu zuen (1704); geroago, begi bat (1707) eta, aurrerago, beso bat (1714).

>Lhande, Pierre: Idazle oparoa, frantsesez eta euskaraz obra ugari idatzi zituen.

>Liberala: Espainiako alderdi politikoa, 1880an sortua.

>Liberal Egunkaria: Informazio orokorreko egunkaria (Bilbo, 1901).

>Libourne-ko Ituna: Gaztelako Pedro I.a Ankerraren eta Nafarroako Karlos II.aren artean Libournen sinatutako ituna (1366 - IX - 23).

>Liedena, Joan: Zuzenbidean lizentziatu zen (1413) eta Nafarroako Karlos III.ak Gorte nagusiko alkate izendatu zuen.

>Liga de Acción Monárquica: Bizkaiko hauteskunde-koalizioa, Euskal nazionalismoari aurre egiteko sortua (Bilbo, 1919).

>Liga Foral Autonomista: Foruzaletasuna babestu eta indartzeko mugimendu politikoa (Donostia, 1904).

>Liga Internacional de Amigos de los Vascos: Euskal abertzaleei laguntzeko Parisen sortutako elkartea (1938).

>Liga Saindua: Europan Aro Modernoan izandako hainbat koalizioren izena.

>Lili, Ramon Maria: Gobernadore zibila izan zen, baina alkohol-legea zela-eta dimititu egin zuen, legea foruen kontra zihoalako (1904).

>Lingua navarrorum: Latinezko terminoa: "nafarren hizkuntza" Erdi Aroan Antso VI.a Jakitunak euskara izendatzeko erabilia.

>Lizardi, Xabier: Euskal kazetaritza moderno eta sakon baten eredua utzi zuen.

>Lizarraga Eskiroz, Antonio: Somorrostroko guduan parte hartu ondoren Kataluniara joan zen.

>Lizarrako Estatutua: Eusko Ikaskuntzak autonomi proiektua landu zuen eta 1931ko martxoan egunkarietan argitaratu zen.

>LKI: Espainiako Liga Comunista Revolucionaria erakundeari lotua (1973).

>Llaguno, Eugenio: Arabako ohorezko diputatu nagusi eta probintziako "Aita" izendatu zuten (1794).

>Loiolako Inazio: Nafarroako errege eta aliatu frantsesen kontrako borrokan zenbait ekintza militarretan parte hartu zuen.

>Loiola, Martin Garcia: Txilen hil zen 1598an, Inazio Loiolakoaren iloba. Tupac Amaruren ilobarekin ezkondu zen.

>Lojendio, Joan Pablo: Bigarren Gerra Karlistan Belabieta, Hernialde, Irun eta Endarlatsako ekintzetan parte hartu zuen, ondoren koronel izendatu zuten (1876).

>Loma, Jose Maria: Bigarren Gerra Karlistan Santa Kruz apaizaren eta Lizarraga jeneralaren kontra borrokatu zen.

>Longueville, Anne, dukesa: Condé printzearen arreba.

>Lope Gonzalez: (1093 - 1099) Gaztelako Alfontso VI.aren erregealdian Arabako konde izan zen.

>Lope Iñigo: Bizkaiko I. jaunaren aitatzat hartzen dena.

>Lope Iñigez: ikus: Bizkaiko II. jauna.

>Lope Santxez I.a: ikus Lupo Antso I.a (1023 - 1058)

>Lope Santxez: (1099 - 1114) Arabako konde.

>Lopez Ezkerra Iñigo: ikus: Bizkaiko I. jauna.

>Lopez Joan Lazkaokoa: XV. mendea, Oinaztar eta Ganboarren borroketan nahastua ibili zen.

>Lopez Mendizabal, Ixaka: Bigarren Errepublikan 1931n Tolosako alkate hautatu zuten.

>Lopez de Roncesvalles, Nikolas: Zisma Handian, Avignongo jauregia frantsesen erasoetatik defendatzen aritu zen (1398 - 1403).

>Lore-jokoak: Literatura eta batez ere poesia bultzatzeko egiten zen lehiaketak.

>Lorreneko Klaudio: (1496 - 1550). Guise etxeko I. duke eta parea.

>Lotario: Frantziako erregea (954 - 986), Luis IV.a Itsasostekoaren semea.

>Lotario I: Mendebaldeko enperadorea (840 - 855).

>Ludoviko Pio: 812an Iruñean egon zen, frankoek Pirineoz bi aldetako euskaldunen menpetasuna berresteko asmoz; baina ez zuen horrelakorik lortu.

>Lukuze leinua: Nafarroa Behereko erresumako noble-familia.

>Louvoisko markesa: 1683an, Nafarroako Luis III.aren (Frantziako Luis XIV.a) kontseilari nagusi bihurtu zen.

>Luis Luzien Bonaparte = Louis Lucien Bonaparte: Euskal Herritik kanpoko ikertzaile. euskararen dialektogiak izan duen ikertzaileetako eta sustatzaileetako garrantzitsu bat izan zen.

>Luisa Saboiakoa: Margarita Austriakoarekin Cambraiko bakea sinatu zuen (1529).

>Luis Dofina: Frantziako dofina, Luis XV.aren semea.

>Luis Felipe I: Iraultza Frantsesarekin bat egin zuen eta Jakobinoen Klubean sartu zen.

>Luis Frantziakoa Dofin Handia: Nafarroako Luis III.aren eta Maria Teresaren semea.

>Luis I.a Errukitsua:  ikus Ludoviko Pio.

>Luis I.a Setatia: Erregealdiko lehen hilabeteak Nafarroan zehar bidaiatzen eta foruak zin egiten eman zituen; 1307ko abenduan, ordea, Frantziara joan eta ez zen gehiago Nafarroara itzuli.

>Luis V.a Alferra: Frantziako erregea (986-87), Lotarioren semea.

>Luis VI.a Potoloa: Ingalaterrako errege Enrike I.aren aurka borrokatu (1116 - 1120).

>Luis VII.a: Bigarren gurutzadan parte hartu zuen (1147 - 1149) Leonor Akitaniakoarekin (~ 1138an ezkondu eta 1152an zapuztu).

>Luis VIII Lehoia: Frantziako erregea (1223 - 1226), Joan Lurgabea garaitu zuen (1214).

>Luis IX.a Frantziakoa: Nafarroako Teobaldo II.a lagun, Tunis-etik zortzigarren gurutzadaldiari hasiera eman zion (1270).

>Luis X.a: ikus Luis I.a Setatia.

>Luis XI. Frantziakoa: Karlos Izukaitzak preso hartu (1468) eta askatasuna lortzeko Ingalaterrarekin ituna sinatu zuen (1475), Ehun Urteko Gerrari amaiera emateko.

>Luis XII.: Gaston Foixkoari esker Frantziaren aurkako Liga Sainduari aurre egin zion,

>Luis XIII. Frantziakoa: Bere amaren erregeordetzapean agindu zuen, baina, amak boterea Concini-ren esku utzi zuen.

>Luis XIV. Handia: Bere ama Ana Austriakoa eta Mazarin kardinala izan ziren haren erregeordeak adin nagusira iritsi bitartean.

>Luis XV.a: Zazpi Urteko gerraren ondoren, Frantziak Kanada, India eta Lousiana galdu zituen, alabaina, Lorena (1766) eta Korsika (1768) irabazi zituen.

>Luis XVI. Frantziakoa: Versaillesen Estatu Orokorrak bildu behar izan zituen (1789). Orduan, Iraultza Frantsesa piztu zen.

>Luis XVII.a: Bere anaia zaharrena hil zenean Frantziako dofin izendatu zuten (1789).

>Luis XVIII. Frantziakoa: Moncey buruzagia Kataluiniatik sartu eta Frantziak Borboiko etxearen erregimena salbatzeko azken ahaleginak egin zituen.

>Luna Alvaro de: Joan II.aren konfiantzako gizona izan zen (1419) eta 1422an Gaztelako kondestable egin zuten.

>Lupo Antso I.a: (1023 - 1058) Lapurdiko lehenengo bizkondea. Bere lehengusu Antso III.a Nagusiaren erregealdian, Gaskoniako dukerriari lotuta zegoen lurraldea bizkonderri bilakatu zen,

>Lupo I.a Otsoa: (670 - 710) Baskoiak, Akitaniako dukerrikoekin bat eginik Okzitaniako Tolosa inguruko jendea bisigodoen aurka matxinatu zen.

>Lupo II.a: (768 - 778). 778an, Orreagako bataila hain ondo eta horrelako tropekin nork prestatu zuen argi ez badago ere, Lupo II.a izan zela uste da.

>Lupo III. Zentzulo: (819 - 823). Baskoniako dukerriko  dukea. Baskoiak behin eta berriro altxatu ziren Akitaniako erregearen aurka.

>Lupo Santzio I.a: (778 - 812) Ludoviko Piok musulmanen kontrako erasoa prestatu zuenean, Lupo Santzio I.a bakearen alde azaldu zen.

>Lupo Suigin: Suigin Baskoniako dukea (812 - ?).

>Lusitania: Iberiar penintsulako probintzia erromatarretako bat, egungo Portugal.

>Luteranismo: Lutero, eta horren jarraitzaileen doktrina.

>Luther Martin: Monje agustindarra (1506). Erromaren aurka jo zuen "De srvo arbitrio" liburuan.

>Luxemburg, Rosa: Marxismoaren teorialaria izan zen (Erreforma soziala ala iraultza?, 1889; Kapitalaren pilaketa, 1913).

>Luynes dukea: Luis XIII.aren begiko, Conciniren hilketa bultzatu zuen (1617).

>Luzuriaga, Claudio Anton: O'Donnell-ek gobernua osatzeko justizi ministro hautatu zuen (1856), baina Luzuriagak uko egin zion.