ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ñ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- G -

>G-7: Mundu mailako zazpi estatu indartsuenek osatutako taldea, 1975ean sortua.

>Gages kondea: Nafarroako erregeorde eta kapitain jeneral izendatu zuten (1753).

>Gaiferos: ikus, Waifre;

>GALEuskal Herriko errefuxiatu eta militanteen aurka ekintza armatuak burutzeko talde terrorista (1983).

>Galia: Herri zeltez populatutako bi eskualderi erromatarrek emandako izena.

>Galindez Suarez, Jesus: 1940an, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria izan zen Santo Domingon.

>Galizia: Zeltak izan ziren bertan finkatu ziren lehenak (K.a. VI. m.).

>Gallastegi Uriarte, Jesus: Euzko Gaztediko lehendakaria, Emakume Abertzale Batzaren sortzaile eta CNV alderdiaren bultzatzailea.

>Gamazada: Madrilgo gobernuak Nafarroako erregimen fiskala murriztu nahi zuela-eta German Gamazoren aurka piztutako altxamendua (1893-94).

>Gamazo, German: Nafarroako zerga-sistema ezerezean uzten zuen dekretuaren aurrean Nafarroan antolatutako "gamazada" izeneko matxinada (1893-94).

>Gaminde, Bitor Luis: Absolutismoaren aurkakoa zen eta Hirurteko konstituzionaleko mugimenduetan esku hartu zuen.

>Ganboa eta oinaztarrak: Oinaztarren eta ganboatarren ahaide nagusien arteko liskarrak eta batailak, XIII. mende bukaeratik XV. mende erdialdea artekoak.

>Ganboa, Fernando: Bandokide gipuzkoarra, Elgoibarren jaioa (XV. m.).

>Ganboa, Joan: Nafarroako Joan II.a Trastamarakoaren zerbitzari leiala.

>Ganboa, Joan Lopez: Abendaño eta Bilboko herriaren artean sinatutako treguan parte hartu zuen (1353).

>Ganboa, Martin Ruiz: Elgoibarko ganboatarren Olaso etxeko kidea.

>Ganboatar: Oinaztarren aurka borrokan jardun zuen bandoa.

>Gandiaga Artetxe, Bitoriano: Euskal olerkaria, bere lana bilakaera pertsonal baten ondorio da.

>Garai, Anton: Kortsario bizkaitarra, Gorlizen jaioa (XV-XVI. m.).

>Garai, Blasco: Militarra eta Karlos I. Espainiako eta V. alemaniakoaren zerbitzaria.

>Garaikoetxea Urriza, Karlos: Nafarroako Foru-parlamentuko kide hautatu zuten 1979an, eta Eusko Kontseilu Nagusiko lehendakaria izan ondoren.

>Garat Hiriarte, Dominique: Biziki salatu zituen iraultzaile berriek Lapurdin egindako bidegabekeriak, eta kartzelan eduki zuten Robespierre hil zen arte.

>Garat Hiriarte, Josep Dominique: Luis XVI.a hiltzera kondenatu zutenean, bera izan zen erregeari heriotza-zigorraren berri eman ziona.

>Garcia Goiena, Florencio: Liberala zen eta 1823an atzerriratu egin behar izan zuen, baina Fernando VII.a hildakoan itzuli egin zen.

>Garci Fernandez: Gaztelako Fernan Gonzalez-en semea. Araba eta Gaztelako kondea izan zen 970 - 995 bitartean.

>Gardoki Arrikibar anaiak: Bilbon jaio ziren 1745ean eta 1747.

>Garezurraren eboluzioa: Homo sapiens-aren bilakaera.

>Garibai Zamalloa, Esteban: (1533 - 1599) Ikasketak Gasteiz, Errioxa eta Oñatiko Unibertsitatean egin zituen.

>Garicano Goñi, Toma: Espainiako Gerra zibila piztuko zuen altxamendu militarra prestatzen jardun zuen, 1936an.

>Garro Arizkun Nikolas: Karlos IV.aren ministro izan zen (1797). Napoleonen kontrako gerran Baionako konstituzioa sinatu zen (1808).

>Gartzia, Antso: Gaskoniako dukea izan zen: 893tik gutxi gorabehera, 920 arte.

>Gartzia Antso Lapurdikoa: Lapurdiko 5. bizkondea (1122 - 1124).

>Gartzia arabakoa: Donemiliaga Kukulako apaiza zenean Arabako apezpiku egin zuten (1037 - 1055).

>Gartzia Aznar: XI. mendeko pertsonai historiko gipuzkoarra izan zen.

>Gartzia Eneko: Baskoniako dukea (816 - 818). Suigin edo Semen Luporen ondorengoa.

>Gartzia Gaiztoa: Eneko Aritzaren alaba batekin ezkondu eta aitaginarreba Aznar Galindez I.aren konderria hartu zuen.

>Gartzia Salazar: Butroeko Joanarekin ezkondu (1425) eta oinaztar eta ganboarren arteko borroketan ibili zen. 

>Gartzia Santxez Gaztelakoa: Nafarroako Antso III.a Nagusiaren babespean eta erregeordetza-kontseilu baten laguntzaz agindu zuen.

>Gartzia Zuberoakoa: Zuberoako 4. bizkondea (1120 g.gb. - 1129). Gillermo Fort II.aren semea. Alfontso I.a Borrokalariaren zerbitzura ibili zen;

>Gartzia I.a Iñigez: Eneko Aritzaren semea, Iruñeko II. erregea (852 - 882).

>Gartzia I.a Santxez: Antso I.a Gartzes eta Toda Aznarren semea. 939an, Leongo erregearekin batera Abd ar-Raman III.aren armada suntsitu zuten Simancas-en, Valladolid Leongo erreinua zenean.

>Gartzia II.a Santxez: Antso II.a Gartzes Abarka eta Urraka Fernandezen semea. Iruñeko eta Euskal Herriko erregea (994 - 1000) eta Aragoiko erregea (995 - 1000).

>Gartzia III.a Santxez Naiarakoa: Antso III.a Gartzes Nagusia eta Muniaren semea. Errioxako Naiaran Santa Maria la Real eraikitzea agindu zuen eta bertara eraman zuen errege-egoitza.

>Gartzia IV.a Ramirez Berrezarlea: Erresumako nobleek goratu zuten Nafarroako errege izateko.

>Gartzia Ximenez: Noble nafarra, (IX. m.) Ximenotar familiakoa. Iruñeko Antso I.a Gartzes-en aita.

>Gartzia Zuberokoa: Zuberoako 4. bizkondea (1120 g.gb. - 1129). Gillermo Fort II.aren semea.

>Gaskoiera: Berant Erdi Aroan eta merkatarien artean bereziki, gaskoia Aturriren hegoaldeko alde euskaldunetara hedatu zen.

>Gaskoniako dukerria: Novenpopulania probintzia erromatarraren lurraldeari dagokio. Garona ibaia eta Pirineoetako haranen artean, oraingo Ipar Euskal Herria izan ezik.

>Gaskue, Frantzisko: (Donostia, 1848-1920). Gipuzkoako diputatu errepublikarra izan zen.

>Gasteiz: Arabako hiriburua.

>Gasteiz: historia.

>Gasteizko bataila: Napoleonen kontra, armada aliatuak irabazitako bataila  (1813).

>Gaston Foixkoa: 1485 - 1512. Nemours-eko duke, Nafarroako errege kargua hartu nahi izan zuen.

>Gaston III.a Foix: Foixko kondea (1343 - 1391) eta Biarnoko bizkondea. Ehun Urteko Gerran Felipe VI.aren alde jarri zen.

>Gaston IV.a Foix: Foixko kondearen eta Joana Albretekoaren semea, Nafarroako Leonor I.arekin ezkondu zen.

>Gaston (V.) Bianako printzea: Joan II.a Trastamarakoak ondorengoa izendatu zuen haren guraso Leonor I.a eta Gaston IV.aren ordez (1469).

>Gatzaren matxinada  1631: Espainiako koroaren gerra-gastuak nekazariei ezarritako zerga-diruarekin estaltzen zituen, horrek gizartean ondoeza sortu zuen.

>Gatzaren matxinada 1632: Felipe IV.ari egin beharreko opari bat zela-eta Bizkaiko epaile nagusia iritsi zen Bizkaiko Jaurerrira, Bizkaiko herrietan barrena dirua biltzeko, baina herritarrek egin zioten aurre.

>Gatzaren matxinada 1633-34: Olivares Konde-dukeak errepresio gogorrez amaitu zuena.

>Gavel, Henri: Hizkuntza erromanikoak ikasi zituen. Gaskoia landu eta euskarari buruzko azterketak egin zituen.

>Gaztela: Espainiako lurralde historikoa.

>Gaztelako Inperioaren Gainbehera: Gaztelak hartu eta galdu zituen lurraldeen zerrenda.

>Gaztelania: Garai hartan Nafarroako erresumaren lurraldea eta hizkuntzez euskalduna nagusi zen Burgosko Bureban sortu zen Gaztelania.

>Gebarako, Pedro Velez: Bandokide gipuzkoarra. Oñatiko ganboatarren ahaide nagusia.

>Genial dukea: Lehen duke-gobernadore frankoa (602 - 626).

>Genevako konbentzioak: Gerran zauritu edo preso hartutakoak eta populazio zibila babesteko nazioarteko itunak. 

>Gerge Yaniz, Joan Antonio: Zumalakarregiren aginduetara Lehen Gerra Karlistan eta ekintza askotan parte hartu zuen.

>Gero: Axularrek idatzitako "Guero, bi partetan partitua eta berecia".

>Germaniar-Sobietar Itunak Alemaniak eta Sobietar Batasunak elkarri ez erasotzeko egindako ituna (1939).

>Gernikako bonbardaketa: 1937ko apirilaren 26an, Francoren aliatu alemaniarren aire-armadak Gernikako herria bonbardatu zuen.

>Gerra Zibila Espainian 1936 - 1939: Hauteskundeetan ateratako gobernu errepublikar eta ezkertiarraren kontra Franco-k hasi zuen altxamendu militarra.

>Getaria, Martin: Zisma Handiari amaiera eman zion kontziliora joandako nafar ordezkaritzaren partaide izan zen (1416).

>Gibelalde, Bartolome: Gipuzkoako karlisten komandante jenerala.

>Gilermo: Baskoniako dukea (844 - 852), Seguin-en ondorengoa.

>Gilermo apezpikua: Alfontso I.a Borrokalariaren apaiz-laguntzailea.

>Gilermo Handia, San: Tolosako kondea (789 - 804). Marka Hispaniarreko gobernadorea.

>Gilermo Fort I: Zuberoako lehen bizkondea (1023 - 1040).

>Gilermo II.a Indartsua: Zuberoako III. bizkondea izan zen (1084 - 1120).

>Gilermo Ramon Sault-ekoa: Lapurdi, Arberoa eta Zuberoako 9. bizkondea (1192 - 1193).

>Gilermo V: Akitaniako duke (994 - 1030) eta Poitiersko kondea.

>Gilermo VIII.a: Poitiersko kondea eta Akitaniako dukea (1040 - 1058).

>Gilermo IX.a Akitaniakoa Trobalaria: Lehenengo Gurutzadaldian parte hartu zuen. Tolosako konderria hartu eta Hego Euskal Herrian ibili zen almoravideen aurkako gerran.

>Gilermo X.a Akitaniakoa: Akitania eta Gaskoniako dukea (1127 - 1137). Gillermo IX.aren semea.

>Gilermo Tuterakoa: Trobalari nafarra, ustez Tuteran jaioa (XII - XIII. m.).

>Gil Robles: CEDAko fundatzaile eta buru (1933). Lerrouxen gobernuaren gerra-ministro (1935).

>Ginea, Joan Santxez: Bandokide bizkaitarra (XV. m.).

>Ginea, Otsoa Santxez: Abendaño familiako Pedrori, Butroe eta Aramaioko etxeak erretzen lagundu zion (1443).

>Gipuzkoa: Nafarroako erresuman, itsasorako irteera eta Euskal Herriko probintzi historikoa.

>Gipuzkoa: historia.

>Gipuzkoako errepublika: Iraultza frantsesaren aldeko ideiekin bat egin eta herrialdea Errepublika Frantziarrari "foralki" eransteko eskaera egin zuen Diputazioak.

>Girior, Manuel: Nabigatzaile eta militarra. Zazpi Urteko gerran borrokatu zen.

>Girondinoak: Iraultza frantsesan, burgesia, liberalismo ekonomikoa, jabetzarako eskubide mugagabea eta boto zentsatorioaren aldekoak ziren.

>Giron Ezpeleta, Francisco:  Ahumadako dukea. "Guardia Civil" izeneko polizia sortu zuen (1844).

>Giron Ezpeleta, Pedro Agustin: Napoleonen kontrako gerran borrokatu ondoren, Fernando VII.a erregetu zenean erretiratu egin zen.

>Giscard d´Estain, Valéry: Errepublikako lehendakaria izan zen (1974 - 1981).

>Giza garezurraren eboluzioa: Milio urteka. 

>Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala: NBEren Batzar Nagusiak Parisen onartutako testua, 1948. 

>Gizakiaren eta Hiritarraren Eskubideen Deklarazioa: Iraultza Frantsesan, Asanblada Konstituziogileak onartutako deklarazioa, 1789.

>Godoak: Antzinako Germaniako herri bateko kideak.

>Godofre: Nafarroako noblea izan zen (~1394 - ~1428), Karlos III.a Prestuaren seme sasikoa.

>Godoy: Konbentzio Gerran, Frantziaren aurkako gerra bultzatu zuen, Erreginaren maitale zela, errege-erreginarekin bizi izan zen erbestean.

>Goienetxe Eugene: (1915 - 1989) Euskaltzale eta politikari.

>Goienetxe, Jean Blaise: Militar lapurtarra. J. Bonaparteren armadan sartu eta enperadorearen ohorezko guardiara bidali zuten (1808).

>Goihenetxe, Manex: Ipar Euskal Herriko historia eta historiografiako lanak argitaratu ditu frantsesez eta euskaraz.

>Goikoa Barkaiztegi, Joxe: Bigarren Gerra Karlistan Donostiako defentsarako eraikuntzak egin zituen.

>Goñi, Teodosio: 714an Aralarko San Migel santutegia eraiki zuela dio tradizioak.

>Goikoetxea, Jose Lorenzo: (? - 1800) militar eta nabigatzaile gipuzkoarra.

>Goikoetxea Omar, Alejandro: (1895 - 1984) ingeniari bizkaitarra, Bilboko Burdin-gerria diseinatu eta frankisten aldera pasa zen; TALGO trenaren asmatzailea.

>Goi-Paleolitikoa: K.a. 38.000. urtetik K.a. 9.000. urtera bitartean.

>Goossens Mazo, Pedro Francisco: Bilbon jaio zen 1702an. Frantzian finkatu eta Luis XV.aren agintaldian finantza-ministroa izan zen.

>Gorosabel, Pablo: (1803 - 1868) Historialari, abokatu eta artxibozain.

>Gorostidi Artola, Jokin: ETAko kidea zela Eibarren atxilotu (1969) eta Burgosko prozesuan hilketa- eta terrorismo-delituengatik bi heriotza-zigor eta 30 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten (1970).

>Gorputz Handiaren Biltzarra: Zuberoako Erdi Aroko erakunde politikoa; noblezia zuberotarraren biltzarra zen.

>Gramont: ikus agramondar leinua.

>GRAPO: Talde armatu iraultzaile espainola.

>Grégoire Henri, abadea: Iraultza frantsesaren garaian, Konbentzio Nazionaleko diputatua izan zen (1792).

>Gregorio Tourskoa, San: Elizgizon eta historialari frantsesa.

>Grekoak: Kristo aurreko XX. mendearen hasieran, indoeuroparrak (dorioak eta akeoak) Greziara iritsi ziren.

>Guadaleceteko gudua: Banukasitarren eta Iruñeko Aritza dinastiaren arteko lotura politikoari amaiera eman zion gudua (Toledo, 854).

>Guesclin, Bertrand du: Frantziako erregearen zerbitzuan arrakasta handia izan zuen, batez ere Karlos II.a Gaiztoa nafar erregearen aurka (Cocherel, 1364).

>Guiena: XII. m.ra arte Akitania izena izan zuen. 1259an hasi zen erabiltzen Guiena izena.

>Guiseko etxea: Lorrenako (Lorrena bailara) etxeko adar gazteena izan zen. Lorraineko René II.aren seme zaharrenetik eratorria.

>Gurpide Beope, Pablo: Iruñeko bikario nagusia, Sigüenzako apezpikua (1951 - 1955).

>Gurutzadaldiak: XI eta XIII. urte bitartean, garai bakoitzeko aita santuak bultzatuta, musulmanei Hilobi Santua kendu eta Jerusalem-go erresuma latindarra mantentzeko.

>Gutenberg: "Tipografia" edo karaktere higikorretako inprimaketa asmatu zuen (Estrasburg, 1440 g.gb.).

>Gutiérrez de la Concha: Esparteroren aurkako altxamenduan parte hartu zuen (1841).