<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

CONFEBASK

Euskaraz, Euskal Enpresarien Konfederazioa. Gaztelaniaz, (Confederación Empresarial Vasca) Euskal Autonomi Elkarteko enpresarien konfederazioa (1983). Gipuzkoako ADEGI, Bizkaiko CIMV eta Arabako SEA enpresari-elkarteek osatzen dute. Guztira 300.000 langile baino gehiago dituzten 12.000 enpresaritik gora daude ordezkatuta Konfederazioan, EAEko enpresari gehienak eta sektore ekonomiko guztietakoak.

Iturria: Harluxet