Castells Artetxe, Migel Maria

Migel Maria Castells Busturian jaio zen 1931ean. Madrilen zuzenbidean lizentziatu zen (1953); politikari loturiko epaiketetan espezializatzen hasi zen: Burgosko prozesuan parte hartu zuen (1970). Franco hil ondoren, Frantzian errefuxiatuen estradizioen aurkako defentsa egin zuen (1977). Preso politikoen amnistiaren eta giza eskubideen alde eta heriotza-zigorraren aurka borrokatu eta bi bider prozesatua izan zen. Gipuzkoako HBko senadore (1979-82) eta Gasteizko parlamenturako (1980) hautatu zuten. Geroztik hainbat aldiz prozesatu dute edo prozesatu nahi izan dute estatuaren aurka egindako adierazpenengatik. GAL, Batallón Vasco-Español, etab.en aurkako borroka juridikoaren koordinatzailea izan da. Politika- eta zuzenbide-gaietan oinarritutako hainbat liburu idatzi ditu.

Iturria: Harluxet