Coligny, Gaspard II.a (Coligny almirantea)
Gaspard Coligny jaio zen Chatillon-sur-Loing-en 1519an eta Parisen hil 1572an. Espainiaren aurka San Quintingo defendatzaile izan zen (1557). Erreformaren aldeko eta alderdi protestanteko buruetako bat izan zen. San Bartolomeko gauko sarraskian Katalina Medicik hilarazi zuen.
Loturak: >Enrike I.a Gisakoa;
Iturria: Elhuyar