<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
CNV - Comunión Nacionalista Vasca
EAJ alderdiak 1916tik 1930era arte izandako izena. Lehen Mundu-Gerraren hasieran EAJn bi joera nagusitu ziren: bata moderatua, Engrazio Aranzadik gidatua eta bestea erradikalagoa, Luis Aranak gidatua. Eibarko kongresuaren ondoren moderatua atera zen garaile, eta, eskuinaldeko korronte moderatuei atea zabalik uzteko batez ere, EAJ izena aldatu eta "Comunión Nacionalista Vasca" hartu zuen. Gero, ordea, horren jarrera moderatuegia zela eta, Elias Gallastegik eta beronen jarraitzaile batzuek CNVtik atera eta, EAJ izena berreskuraturik alderdi berria, independentista eta sabindarra eratu zuten (1921). 1930ean berriro elkartu ziren CNV eta EAJ, hasierako izena (EAJ) hartuz. Baina lau urte geroago Elias Gallastegik alde egin zuen alderdi berritik, eta Jagi-jagi talde erradikala eratu zuen.
Loturak: >Arrue Zarautz, Antonio; >Eduardo Landeta; Zabala Ozamiz, Anjel; >Anakleto Ortueta;
Iturria: Harluxet