ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ñ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- T -

>Tamarako Hitzarmena: 1127an sinatu zen Támara herrian adiskidetasun hitzarmena, baskoien erregea Alfontso I.a Borrokalaria eta bere semeorde Gaztelako Alfontso VII.a Raimundez erregearen artean.

>Tamarako Hitzarmen testua: (1127) Haitzpeko San Joan monasterioan dago jasota (San Juan de la Peña).

>Tarik Ibn Zijad: Gibraltarretik sartu zen eta bisigodoen errege Rodrigo garaitu zuen Guadaleteko batailan (711).

>Tarradellas, Josep: Kataluniako Ezker Errepublikarreko idazkari nagusi. Generalitatean gobernazioko kontseilaria (1931-32).

>Tauer Norberto: Euskal idazle eta euskaltzale txekiarra.

>Tello, Don: Bizkaiko konde eta Agilarko jauna.

>Tenplarioak >Tenpluko Zaldunak:1119an Jerusalemen fundatutako ordena erlijioso eta militarra.

>Teobaldo I.a Trobalaria: Bere osaba Nafarroako Antso VII.a Azkarra hildakoan erregetu zuten (1234).

>Teobaldo II.a: Goratua izan aurretik Nobleek Foruak sinarazi zioten, 1253ko azaroaren 27an.

>Teodosio I.a: Erromako enperadorea (379 - 395). Kristautasuna estatuko erlijiotzat hartu eta jentilen beste guztiak debekatu egin zituen.

>Thermidor: Robespierreren agintaldiaren amaiera.

>Tilsit-eko Ituna: Napoleon I.ak eta Alexandro I.a tsarrak Tilsiten sinatu zituzten bi itunak.

>Toledoko kontzilioak: Toledon egiten ziren batzar politiko-erlijiosoak, bisigodoen erresumaren garaikoak.

>Toda Antso: Fortun II.a Antsoren alaba, Lapurdiko IV. bizkondea (1099 - 1111).

>Toda Aznar: Antso I.a Gartzesekin ezkondu eta Iruñeko erregina izan zen (905 - 925).

>Toledoko Pedro: Nafarroako konkistan parte hartu zuen (1512).

>Tolosa: Iberiarrek sortu eta K.a. IV. mendean zeltek konkistatu zuten.

>Tomas Becket: Enrike II.a Plantageneten laguna zen eta honek Ingalaterrako kantzelari eta Canterburyko artzapezpiku izendatu zuen.

>Tomismoa: San Tomas Aquino-koaren doktrina-sistema.

>Tora: Jainkoak Moisesi errebelaturiko legeen bilduma.

>Torquemada: Iberiar penintsulako inkisidore nagusi egin zuten (1483).

>Toumaï: Oraingoz aurkitu den hominido zaharrena.

>Trebiño konderria: XV. mendean jaurerriak desagertu eta hiribilduak ermandadeetan biltzen hasi ziren. Trebiño Burgosen menpera pasa zen (1832).

>Trentoko kontzilioa: (1545 - 1563) Eliza katolikoaren XIX. sinodo orokorra

>Trikuharria: Ehorzteko eratzen ziren monumentu megalitikoak.

>Turenako bizkondea: Hogeita Hamar Urteko gerran Frantziako mariskal egin (1643).

>Tuterako gudua: Napoleonen aurkako gerran frantsesek Tuteran garaitu zituzten gudua (1808).

>Txabarri, Bitor: Bizkaiko siderurgiako aitzindarietakoa izan zen; Bizkaiko Labegaraien oinarri izango zen La Vizcaya fabrika sortu zuen.

>Txapalangarra, Pablo Anton: Absolutismoa berrezarri zenean Espainiatik irtendako azkenetako liberala izan zen.

>Txikia Eustakio Mendizabal: ETAko buruzagi gipuzkoarra. Erlijioso beneditarra izan zen.

>Txiki Juan Paredes Manot: Anjel Otaegi ETA-kidearekin eta FRAPeko hiru kiderekin batera fusilatu zuten (1975-IX-27).

>Txillardegi: (Jose Luis Alvarez Enparantza) Donostia - 1929. Ekin ikasle-taldearen, ETAren (1960) ESBren eta Aralarren sorreran parte hartu du. Hizkuntzalaritzan lizentziatu zen 1961ean.

>Txilperiko II.a: Neustriako erregea (715 - 721).

>Txindasvinto: Hispaniako bisigodoen erregea (642-53).