ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ñ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- M -

>Maastricht-eko Ituna: 1991n burutua eta 1992an Europako Elkarteetako hamabi estatuek sinatua Maastricht-en.

>Maciá, Francec: Nazionalista katalan sutsua, Estat Catalá alderdi independentista fundatu zuen (1922).

>Madalena Frantziakoa: Luis XI.a Frantziakoaren arreba. Gaston Foixkoa Bianako printzearekin ezkondu zen (1462).

>Madariaga Azkuenaga, Ramon: Bigarren Errepublikaren garaian Bilboko alkate eta Bizkaiko Diputazioko gestore.

>Madariaga, Julen: ETAko lehenengo buruzagitzan alor politikoaren ardura izan zuen.

>Madeleine aldia: Goi-Paleolitoko hirugarren eta azken kultura, (K.a. 14000 - 9000).

>Madinabeitia, Joxe: Eibarren mediku eta Eibarko ordezkaria PSOEk Madrilen egin zuen Kongresuan (1905).

>Madoz, Paskual: Esparteroren gobernuan hazienda-ministroa (1855).

>Maeztu Whitney, Gustavo: Literatura antiklerikal, antimilitarista eta antiburgesa idatzi zuen, gero monarkismo liberal moderatura hurbildu bazen ere.

>Maeztu Whitney, Maria: Estatu Espainolean sortutako emakumeentzako lehenengo unibertsitate-zentroa fundatu zuen Madrilen (1908).

>Maeztu Whitney, Ramiro: 98ko belaunaldiko kidea izan zen. Eskuineko ideologiako Acción Española aldizkaria fundatu zuen.

>Maginot lerroa: Frantziako IE-ko mugan eraikitako gotorleku-sistema (1927 - 1936).

>Mahamud, Gonzalo Saenz: Merkatari bizkaitarra, jatorriz arabiarra (Bilbo, XVI. m.).

>Maintenongo markesa, François: Luis XIV.aren seme-alabak hezi zituen eta erregearekin ezkondu zen ezkutuan (1683).

>Maiorazko: Familia batean, aurrena jaiotakoa; oinordekoa, primua.

>Majanoko tregua: Joan II.a Nafarroako eta bere anaia Aragoiko Alfontso V.ak Gaztelako Joan II.a erregearekin sinatutako ituna (1430).

>Makiak: Espainian, frankismoaren kontrako gerraosteko gerrilla.

>Mallatu edo Malato zuhaitza: Foru-erregimenaren arabera, zuhaitzerainoko lurrak dohainik defendatzera behartuta zeuden bizkaitarrak oro.

>Maltako Ordena: Jerusalemen sortu zen 1099an, erromesei babesa emateko.

>Mandas eta Villanuevako dukea, Lasala, Fermin.

>Mantesko ituna: Nafarroako Karlos II.aren eta Frantziako Joan II.aren artean sinatutako ituna (1354).

>Manzanas Gonzalez, Meliton: Euskal abertzaleen torturatzaile ezaguna zen. ETAkoek tiroka hil zuten.

>Mañe, Joan: Euskal Herriko kultura, folklorea, geografia, artea, historia, ohiturak, etab. aztertu zituen.

>Marcel, Etienne: Karlos dofina (Karlos V.a) menpean ipini nahian, Nafarroako Karlos II.a Gaiztoarekin aliatu eta dofinaren kontseilari nagusiak hil zituen.

>Margarita Angulemakoa: Karlos III.a Frantziako kondestablearekin ezkondu (1509) eta alargundu (1525) ondoren. Nafarroako Enrike II.arekin ezkondu zen (1527).

>Margarita Borboi-Danpierrekoa: Teobaldo I.a Trobalariarekin ezkondu ondoren Nafarroako erregina (1234 - 1253).

>Margarita Borgoniakoa: Luis I.a Setatiarekin ezkondu zenetik Nafarroako erregina (1305 - 1316).

>Margarita Perchekoa: Gartzia Ramirez IV.a ezkondu ondoren Nafarroako erregina (1134 - 1141).

>Margarita Proventzakoa: Frantziako erregina, Luis IX.arekin ezkondu zen (1234).

>Margarita Valoiskoa: Margot erregina. Maitale asko izan zituen eta bere senarrarengandik banandu zenean Parisera joan zen bizitzera.

>Mariana Juan de: Historialari espainola, josulaguna. Espainiako historia orokorra egin zuen (1592-1605).

>Maria Antonia Borboikoa: Fernando VII.a izango zenarekin ezkondu zen (1802).

>Maria Antonieta: Frantziako erregina, Luis XVI.a izango zen Frantziako dofinarekin ezkondu zen (1770).

>Maria I.a Estuardo: Ingalaterrako Isabel erreginak preso hartu eta hiltzeko zigorra ezarri zion.

>Maria I.a Tudor: Ingalaterra eta Irlandako erregina (1553-58), Enrike VIII.aren eta Katalina Aragoikoaren alaba.

>Maria Kristina Borboikoa: Fernando VII.aren laugarren emaztea (1829); hura hil zenean (1833) bere alaba Isabel II.aren ordez agindu zuen (1833 - 1840).

>Maria Kristina Absburg-Lorenakoa: Bere agintaldian Gamazoren agindu batek Gamazada izeneko altxamendua piztu zuen Nafarroan.

>Maria Luisa Parmakoa: Bere lehengusuarekin, Karlos IV.a izango zenarekin, ezkondu zen (1765).

>Maria Medici: Nafarroako Enrike III.arekin (Frantziako IV.a) ezkondu zen (1600).

>Maria, Nafarroakoa: Nafarroako infanta, Aneteko kapitulazioetan hitzartutakoa betetzeko Aragoiko Pedro IV.arekin ezkondu zen.

>Maria Teresa Austriakoa: Pirinioetako Itunaren ondorioz, Nafarroako Luis III.arekin (Luis XIV.a) ezkondu zen (1660).

>Marichalar, Amalio: Nafarroako senadorea eta diputatua izan zen Espainiako Gorteetan (1863).

>Marko Ilintxeta, Amadeo: Bigarren Errepublika garaian Foruen eta Hego Euskal Herriko lau probintzietarako autonomi estatutuaren alde azaldu zen.

>Marlborougheko dukea: Espainiako Ondorengotza-Gerran, Blenheim (1704) eta Malplaquet-en (1709) garaile izan zen.

>Maroto: Jeneral espainiarra Napoleonen kontrako gerran. Esparterorekin sinatu zuen Bergarako hitzarmena (1839).

>Martínez Campos, Arsenio: Kataluniako gobernadore militarra (1872), Bartzelona eta Valentziako mugimendu errepublikarrak zapaldu zituen.

>Martinez de Alaba, Diego: Isabel I.ak Foruak zin egin zituenean eskribaua izan zen (1483).

>Martinez de las Rivas, Jose Maria: Lehen labegaraiak ezarri eta ekonomia liberalizatu egin zuen (1885-93).

>Joan Martinez Azkona familiakoa: Beste zenbait lagunekin Karlos II.a erregea Frantziako kartzelatik atera zuen (1356).

>Martinez Rodas, Frantzisko: Gorteetako diputatu (1893) eta senadore (1896) Markinako ordezkari gisa.

>Masaniello, Tommaso Aniello: Iraultzaile italiarra (Napoli, 1620 - 1647); bere lagunek hil zuten.

>Matalas: Mithikileko erretorea zenean nobleen aurkako matxinada piztu zen (1661). Lextarreko plazan lepoa moztuta hil zuten.

>Matin: Espainiako Karlos I.aren alde aritu zen armadan

>Matxinada 1718koa: Aduanen lekualdatzeak sortua, Euskal Herrian ekoizten ziren produktuek ez baitzuten Gaztelako zergarik ordaintzen.

>Maule-familia: Erdi Aroko familia, jatorriz Maulekoa (XIII-XIV. m.).

>Maule-Lextarre: Zuberoako hiriburua.

>Maule-Lestarre: historia.

>Mazarin: Iparraldeko gerra gidatu (1645) eta Westfaliako itunen bidez, Hogeita hamar Urteko gerrari amaiera eman zion (1648).

>Mazarredo, Manuel: Karlisten aurka parte hartu zuen Aragoi, Nafarroa eta Huescan Lehen Gerra Karlistan.

>Mazarredo Salazarr, Jose Domingo: Afrantsesatuekin bat egin zuen eta Jose Bonaparte erregeak itsas armadako ministro egin zuen (1808).

>Meabe, Santiago: Nazionalista eta Sabino Aranaren jarraitzaile sutsua.

>Meabe, Tomas: Antinazionalista eta antiklerikala. "La Lucha de Clases" aldizkari sozialistako kolaboratzailea eta zuzendaria (1903).

>Medrano, Julian: Idazle nafarra, Margarita Valoiskoa erreginaren zerbitzura bidaia asko egin zituen.

>Megalitiko: Megalitoak eraikitzea ezaugarri izan zuen Neolitoko kultura.

>Mela Ponponio: I. mendean, berak aipatu zituen lehenengo aldiz kantabriarrak eta barduliarrak.

>Mendaro, Joan: Zumaian jaioa (XV. m.). Gibraltarko itsasartean, eskuadra portugesaren kontra garaipena lortu zuen (1475).

>Mendigatxa Mariano Saturnino: (1832 -1918) Luis Luzien Bonaparteren laguntzailea eta kolaboratzailea.

>Mendigoizaleak Mendigoizale Batza: Mendizale abertzaleen elkartea (1908).

>Mendigorriako gudua: Lehen Gerra Karlistan liberalek karlistak garaitu zituzten gudua (1835).

>Mendiri, Torkuato: Bergarako hitzarmena sinatu zenean Frantziara ihes egin zuen.

>Menditarrak: Parisko diputatuak, Luis XVI.aren eta monarkiaren etsai sutsuak ziren, Cordeliers edo Jakobinoen klubeko kideak.

>Mendizabal, Eustakio "Txikia": ETAko buruzagi gipuzkoarra. Erlijioso beneditarra izan zen.

>Mendizabal Iraeta: Cádizko Konstituzioaren defendatzaile eta Foruen kontrakoa.

>Mendizabal Joan Alvarez: Nahitaezko soldadutza ezarri zuen. Gizonezkoen erlijio komunitateak deuseztatu eta ondasunak konfiskatu zituen (Desamortizazioa).

>Mendizorrotzko bataila: Bigarren Gerra Karlistaren amaieran, Don Karlosen armadak Gipuzkoan lortutako azken garaipena (1876).

>Mendoza familia: Erdi Aroko familia arabarra, jatorriz Laudiokoa.

>Mendoza, Alonso: Gaztelako armadan sartu eta Ameriketan Pizarrorekin eta Vaca de Castrorekin Peruko konkistan parte hartu zuen.

>Mendoza, Pedro: Pedro I.aren jarraitzailea izan zen eta Valentziako setioan parte hartu zuen (1364).

>Mercado de Zuazola, Rodrigo Santxez: Elizgizon Katolikoa izan zen. Huescako Unibertsitatean katedraduna zen. Inkisizioan jardun zuen Espainian.

>Merino Urrutia, Jose Juan Bautista: Etnologo, politikari eta euskaltzalea.

>Mesolitikoa: Klima asko epeldu zen Europan eta gizakia ehiza egiteaz gainera fruituak biltzen ere hasi zen.

>Metal-Aroa: Historiaurreko azken aroa, Neolitikoaren ondorengoa.

>Metternich Winneburg, Klemens von, printzea: Maria Luisa eta Napoleon I.aren arteko ezkontza negoziatu zuen (1810).

>Mezularia: Antso VII.a ohartaraztea Marokora joandako mezulariaren esana.

>Miarritze: Lapurdiko herria.

>Milango ediktua: Konstantino I.a Handiak eta Lizinio enperadoreak kristautasunaren tolerantzi aldarrikapen adostua (313).

>Miluzeko urkatuak: Nafarroako Karlos II.aren kontra Iruñea inguruko Miluze zubian, Arga ibaian, piztutako mugimenduaren zapalketa (1351).

>Mina, Martin Xabier: Espoz eta Minaren iloba, "Mozo" eta "Estudiante" izengoitiz ezaguna. Napoleonen kontrako gerran garrantzitsua izan zuen.

>Mirande Aiphasorho, Jon: Hamabost hizkuntza ezagutzen zituen. Kultura handiko gizona: hizkuntzalaritza, literatura, filosofia eta zuzenbidean aditua.

>Mitterrand, François: Frantziako Alderdi sozialistako idazkaria (1971) eta Bosgaren Errepublikako lehendakari (1981).

>Mitxelena Elissalt, Koldo: (1915 - 1987) Hizkuntzalari euskalduna. Lan eskerga egin zuen euskara hizkuntza moderno eta edozein beharretarako hizkuntza izan zedin.

>Mola: Marokon ibili zen 1909 - 1930 bitartean, han Frankorekin topo egin zuen.

>Molay, Jacques: Zaldun frantsesa, tenplarioen ordenako azken maisu handia (~1243 - 1314).

>Mon, Luis: Espainiako 1868ko Iraultza piztu zenean Don Karlosen esanetara jarri zen.

>Moncey, Bon Adrian Jeanot: Konbentzio-Gerran (1793 - 1795) Bidasoa Beratik zeharkatu eta Irun, Hondarribia, Pasaia hartu ondoren, Donostia konkistatu zuen.

>Monho, Salbat: Ez Iraultza Frantsesaren garaiko zisma-egoera ez konstituzioa onartu egin ez zuenez, atzerriratu egin behar izan zuen (1799).

>Monreal, Gregorio: Eusko Ikaskuntzako lehendakari izendatu zuten (1992 eta 1995).

>Monsiurren Bake Ituna: Monsieur Alençongo dukea, berari esker katoliko eta protestanteen artean sinatu zen Bake-Ituna (1576).

>Monteagudoko koplak: Nafarroako independentziaren aldeko koplak.

>Montforteko zalduna: Albitarren aurkako gurutzadako burua izan zen.

>Montgomery, Bernard: Bigarren Mundu-Gerran, Alameingo batailan, Erwin Rommel garaitu zuen (1942).

>Monzon Reparaz, Jesus: PCEko buruzagia (1934) eta Nafarroako Herri-Frontea alderdiarekin Gorteetarako diputatugaia (1936).

>Monzon, Telesforo: Anai-artea elkarteko lehendakari. Zenbaitetan ETAren bozeramaile eta bitartekari izan bazen ere, ez zen inoiz bertako kide izan.

>Moraza, Mateo Benigno: Madrilgo Gorteetan euskal foruen aldeko defentsa sutsua egin zuen, ezer lortu ez bazuen ere (1876).

>Moreno Plaza, Enrike: Euzko Jaurlaritzak ontzia errekisatu eta Moreno izendatu zuen kapitain: ontziari "Nabarra" izena eman zioten.

>Moret Mendi, Jose: Nafarroako Gorteetako errege-kronikaria izan zen 1654az geroztik.

>Moriones, Domingo: Esparteroren aginduetara eta liberalen alde Lehen Karlistadako ekintza askotan parte hartu zuen (1848).

>Mornay, Philippe: Buruzagi kalbindar eta Enrike III.a Nafarroakoaren kontseilaria.

>Moro, Gonzalo: Bizkaiko eta Gipuzkoako korregidore (1394-1427).

>Moustier aldia: Erdi Paleolitoko kultura. Duela 150.000 urte hasi zen garatzen.

>Muetz (Valdejunkerako bataila): Antso I.a Gartzesek Leongo Ordoño II.aren laguntza izan zuen arren, musulmanak izan ziren garaile.

>Muguruza Guarrotxena, Josu: HBko kide, 1989an Madrilgo Kongresuko kargua hartzera joanda, Alcalá hotelean hil zuten atentatuan.

>Muru Mendi edo Abartzuzako gudua 1874: karlista eta liberalen arteko bataila (1874).

>Muhammad I.a: Iruñeko errege Fortun I.a Gartzes preso izan zuen (860 - 882).

>Munibe Areizaga Ramon Maria: Peñafloridako kondearen semea.

>Munio Gonzalez: Arabako kondea (1030 - 1043).

>Munio Muñoz: Arabako kondea (1045 - 1054).

>Muñagorri, Joxe Antonio: Bost urteko gerraren ondoren, Foruak errespetatzearen truke, karlistek gerrari amaiera ematea proposatu zuen.

>Murga de la Barrera, Jose Maria: Iraultza Frantsesaren aurka borrokatzeko boluntario-talde bat osatu zuen (1793).

>Mur, Luis: Flandesko gerran (1636) eta Hondarribiko setioan (1638) parte hartu zuen.

>Murua, Martin Lopez: Bandokide gipuzkoarra, (XIV. m.).

>Muru Mendiko edo Abartzuzako gudua 1874: (1874 - VI - 25 / 27) karlista eta liberalen arteko gudua.

>Musa ibn Nusair: Hispania konkistatzera bidali zuen Tarik.

>Muxika leinua: Bizkaiko leinua, Abendaño familia arabarra Bizkaian finkatua (XIII. m.).

>Muza I.a: Musulmanak sartu zirenean, bisigodoen antzinako bere familiakoek men egin zieten.

>Muza II.a: 824an frankoen aurka lagundu zion Eneko Aritza anaiordeari Orreagan.

>Muzkiz Goienetxe, Miguel: Espainiako Karlos III.ak hazienda-ministro izendatu zuen (1766-85).