ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ņ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- J -

>Jabat, Joan: Konstantinoplan diplomatiko eta Britainia Handian enbaxadore (1822).

>Jagi-jagi: Iritzi- eta informazio-astekari politikoa (Bilbo, 1932).

>Jaime Borboi-Parmakoa: 1909an Alderdi Karlistaren buruzagitza hartu zuen, jaimista izena hartu zuen Alderdiak.

>Jaime I.a Konkistatzailea: 1231an, Nafarroako Antso VII.a Azkarrarekin Ondorengotza Ituna sinatu zuen.

>Jaime II. Zuzena: Aragoi (1291 - 1327) eta Siziliako (1285 - 1295) erregea.

>Jaka hiria: Iaka, hiri baskoia zen erromatarren garaian, "iaccetanni" herriaren hiri nagusia.

>Jaka-ko Hiri-Forua: Antso V.a Ramirez-ek Jakari eman zion Hiri-Forua.

>Jakobinismo: Estatu frantsesean bereziki, estatuaren zentralismoa bultzatzen duen politika.

>Jakobinoak: Frantzian, burgesia eta burgesia txikiaren ezker-muturreko mugimendua.

>Jakobinoen kluba: Iraultza Frantsesean sortutako elkarte politikoa (1789-99).

>Jakue bidea: Konpostelako Jakue edo Santiago apostoluari erromesaldia egiteko oinezko bidea.

>Jaltako konferentzia: Bigarren Mundu-Gerra amaieran Roosevelt, Churchill eta Stalin bildu ziren (1945).

>Jansen, Cornelius: "Augustinus" obra idatzi zuen, Jansen Ypresko apezpiku zenean (1635).

>Jansenismoa: Jansen Cornelius teologo holandarrak, Baionako apezpiku-kolegioko zuzendaria izan zen 1612 - 1614 bitartean.

>Jaso, Joan: Nafarroa Behereko Jaso herrikoa, Xabierko jauna izan zen (1455 - 1515). Frantzisko Xabierkoaren aita.

>Jauregi Atondo, Ramon: PSOE eta UGTko kidea da 1973az geroztik.

>Jauregi Jauregi, Gaspar: Napoleonen osteak gipuzkoa inbaditu zuenean, artzaintzari utzi eta partida bat eratu zuen (1810).

>Jauregi Lasanta, Julio: Errepublika garaiko Euzko Jaurlaritzako Bartzelonako ordezkaritzako idazkari nagusia izan zen.

>Jauregiberri, Madeleine: Ipar Euskal Herriko "Begiraleak" emakume nazionalisten taldeko lehendakaria (1933-34).

>Jaurgain, Jean: Eskualzaleen Biltzarreko lehendakaria izan zen.

>Jehova: Jahve izenaren forma okerra.

>JEL: Jaun-goikua Eta Lagi-Zarra.

>Jemein Lanbarri, Zeferino: Gallastegi eta Erraztirekin batera, Jagi-Jagi sortu zuen (1932).

>Jenako gudua: Napoleonek prusiarrak garaitu zituen gudua (1806).

>Jenobeba Brabant: Euskal Herrian oso ezaguna egin zen Gregorio Arruerek egindako itzulpenari esker.

>Jentilbaratz: Gipuzkoako haitza, Ataungo Arrateta arroilean.

>Jerusalemgo Ordena: Maltako Ordena ere deitua.

>Jesus: Judua zen arrazaz eta erlijioz, eta aramera zuen ama-hizkuntza, baina hebreeraz ere bazekien.

>Jesusen Lagundia: Inazio Loiolakoak 1539an sortutako kleriko erregeladunen erlijioso-ordena.

>Jimeno Jurio Jose Maria: Historialari eta etnografo nafarra (Artaxona, 1920).

>Joana Ark: Heroi nazional frantsesa Frantzia eta Ingalaterraren arteko Ehun Urteko gerran (1337 - 1453).

>Joana La Beltraneja: Gaztelako Enrike IV. eta Joana Portugalekoaren alaba, uztez sasikoa.

>Joana Enrikez: Joan II.a Trastamarakoak bere emazte Joana Enrikez izendatu zuen erregeordekide, Bianako printzearekin batera.

>Joana Eroa: Fernando II.a Inkisiziokoa eta Isabel I.a Gaztelakoaren alaba, burutik egina zegoela eta bere aita Fernando eta bere senar Feliperen artean gobernatzea hitzartu zuten (1505).

>Joana I.a Nafarroakoa: Jaio zenean, Enrike Ingalaterrako printzearekin ezkontza prestatu zuten, nafar-gaskoien batasun proiektu bati ekiteko asmoz (Lekuine-ko hitzarmena, 1273).

>Joana II.a Nafarroakoa: Bere garaian gertatu ziren Nafarroan judu-sarraskiak (Lizarra 1328).

>Joana III.a Albret: Joanak inoiz ez zion uko egin Nafarroako erresumaren batasuna lortzeari eta ahalegin militarrik egin ez bazuen ere,Gaztelako Felipe II.arekin negoziatzen saiatu zen.

>Joana Manuel, Doņa: Bizkaiko XIX. andrea. Enrike II.a Trastamarakoarekin ezkondu zen (1350). Gaztelako erregina (1369 - 1379).

>Joana Portugalgoa: Gaztelako erregina (1455 - 1475), Enrike IV.aren emaztea.

>Joan abade nafarra: Nafarroako Antso IV.a Gartzes Peņalengoa errege goratzean esku hartu zuen 1054an.

>Joan Beldurgabea: Borgoinako dukea (1404 - 1419), Felipe II.a Ausartaren seme eta ondorengoa.

>Joan Carlos I.a Espainiakoa: Francisco Franco diktadoreak bere ondorengo izendatu zuen, Joan de Borbon aitak semearengan abdikatu ondoren.

>Joan Foixkoa: Bere alaba Germana, Fernando II. Inkisiziokoaren bigarren emaztea izan zen.

>Joan Karlos Borboi-Bragantzakoa: 1860an bere anaia Karlos Luisek bere eskubideei uko egin zienean, Joanek haren ondorengo legitimo izendatu zuen bere burua.

>Joan I.a Aragoikoa: Aragoiko erregea (1387 - 1396), Pedro IV.aren semea.

>Joan I.a Hilondokoa: 1316an Parisen jaio eta bost egunera hil zen. Nafarroako eta Frantziako errege (1316).

>Joan Lurgabea: 1189an, bere aitaren aurkako altxamendua bultzatu eta haren ondorioz hil zen Enrike II.a.

>Joan I.a Gaztelakoa: Joan I.ak lotu zuen Bizkaiko Jaurerria Gaztelako koroan.

>Joan II.a Gaztelakoa: Bere aita hil zenean (1406) egin zuten Gernikako Juntetan Bizkaiko jaun. 1407an, Foruak markatzen zituen errentak ez zirela ordainduko erabaki zuten, erregeak foruak errespetatzeko zin egiten ez zuten bitartean, aurreko erregeek egiten zuten moduan.

>Joan II.a Onbera: Bere alaba Joana, Nafarroako Karlos Gaiztoa erregearekin ezkondu zen 1353an.

>Joan II.a Trastamarakoa: Nafarroako Blanka I.a emazte erregina hildakoan (1441), Joana Enrikez-ekin ezkondu (1443) eta erresuma bere gain hartu, erregetzeko eskubidea, ordea, Karlos IV.a Bianako Printzeari zegokion.

>Joan III.a Albret: Luis XII.aren laguntzaz Nafarroako birkonkista prestatu zuen; Nafarroan sartu eta Iruņea setiatu zuten, baina gaztelarrei laguntza iritsi eta atzera egin behar izan zuen. Gipuzkoarrek eraso zioten Belaten.

>JOC: Langile katoliko gazteen mugimendua eta nazioarteko erakundea.

>Jodl, Alfred: armada alemanaren errendizio-akta sinatu zuen Reims-en (1945).

>Josefina: Frantsesen enperatriza. Napoleon I.a Bonaparterekin ezkondu zen (1796 - III - 9).

>Jovellanos Gaspar Meltxor: Inkisizioaren aurka eta Espainiako Elizak Erromarekiko morrontza haustearen alde egiteagatik atxilotu egin zuten (1801).

>Judaismo: Herri juduaren erlijio monoteista historikoa, Jahve da jainko egiazko eta bakarra.

>Judit Bavariakoa: Mendebaldeko enperadore Ludoviko Pio-ren (Luis Errukitsua) emaztea.

>Judu sarraskia: Nafarroako Karlos I.a Burusoila (Frantziako IV) hil ondoren, Nafarroako juduen aurka egindako erasoak (1328).

>Julio II.a: Borgiar familiaren eraginari esker aita santua izan zen.

>Jurramendiko bataila: 1835ean Liberalek galera handiak izan zituzten eta karlistek Lizarra berreskuratu zuten.

>Jurramendiko getaerak: Sixto Borboikoaren jarraitzaileek gailurrera zihoazen taldeen kontra tiro egin eta bi pertsona hil zituzten.

>Jusuf I.a: Granadako erregea (1332- 1354).

>Jutlandiako bataila: Lehen Mundu-Gerrako itsas gudu handia britainiarren eta alemaniarren artean (1916).