ORRI NAGUSIA

Aukeratu hizkia

- A - - B - - C -
- D - - E - - F -
- G - - H - - I -
- J - - K -  - L -
- M - - N - - Ņ -
- O - - P - - Q -
- R - - S - - T -
- U - - V - - W -
- X - - Y - - Z -

 

- S -

>Saboiko Amadeo I.a: Aostako duke eta Espainiako errege (1870 - 1873) izan zen.

>Sagarminaga Fidel: 1868ko Iraileko iraultzaren ondoren Bilboko alkatea

>Sagaseta Ilurdoz: Lehen Karlistadan Foruen aldeko ideiak azaltzeagatik Quesadak Valentziara erbesteratu zuten (1834).

>Sagasta Mateo: 1868ko iraultzan parte hartu eta barne-arazoetako ministro izan zen (1868 - 1870), eta Amadeo I.aren agintaldian gobernuko lehendakari (1871-72).

>Sagastibeltza, Jose Migel: Fernando VII.a hildakoan (1833) karlisten alde jarri eta Karlos V.a erregegai aldarrikatu zuen (1833).

>Saint-germaingo Ituna: Lehen Mundu-Gerraren amaieran, aliatuen eta Austriaren artean sinatu zen ituna (1919).

>Sancho: ikus, Antso.

>Sanjurjo, Jose: Primo de Rivera altxatu zenean (1923), Zaragozako gobernadore militarra zen.

>Santa Kruz apaiza: Zornotzako Akordioa ez onartzearen ondorioz borrokan jarraitu zuen, atxilotu egin zuten arte.

>Santimamiņe: Bizkaiko haitzuloa, Kortezubiko Basondo auzoan.

>Santo Domingo de la Calzada: ikus Ozkabarte.

>Santoņako Ituna: (1937- VIII - 24). Joan Ajuriagerra EAJ-ko ordezkariak eta Mancini jeneral italiarrak sinatu zuten.

>Santxa Santxez: Iruņeko Antso I.a Gartzesen eta Todaren alaba. Hiru bider ezkondu zen.

>Santxez Zamudiokoa, Martin: Bizkaiko pertsonaia (XV-XVI. m.), Bizkaian eta Madrilgo Gorteetan eragin handia izan zuena.

>Santzio Pragmatikoa (1713). Erregeak jarauntsitako herrialde eta erresuma guztien zatiezintasuna ezarri zuen.

>San Bartolome gaua: Katalina Medici-k eta Guise etxeko nobleek higanot-en kontra sustatu zuten sarraskia. Parisen 3.000 pertsona inguru hil ziren.

>San Luisen Ehun Mila Seme: Angulemako dukeak gidatutako armada frantsesari emandako izena.

>San Martzial bataila 1522: Enrike II.a Albret erregearen nafarrek erresuma berreskuratzeko armada bat antolatu zuten frantsesen eta germaniarren laguntzaz.

>San Martzial bataila 1813: Espainiarrak Napoleonen aurka Irunen jokatutako bataila (1813 - VIII - 31).

>Santzioa Bourges-koa 1438: Jauntxoei eskubidea eman zien abade eta apezpikuen hautaketetan esku hartzeko.

>Santzio Programatikoa 1713koa: Ondorengotza gerra piztu zen (1740-48).

>Santzio Prakmatikoa 1830ekoa: Espainiako Fernando VII.ak promulgatu zuen, bere alaba Isabel II.a ondorengo izendatu ahal izateko.

>Sarako Eskola: XVII. m.aren hasieran Lapurdin sorturiko literatur mugimendua.

>Sarsfield Pedro: Maria Kristinaren erregeordetzan Iruņeko erregeorde eta buruzagi politikoa izan zen.

>Saseta Etxeberria, Kandido: Euzko Gudarostetan militar prestaketa zeukan abertzale bakarrenetakoa zen.

>Satrustegi Zubeldia Jose Maria: (Arruazu, 1930). Etnografo eta euskaltzalea.

>Schuchardt, Hugo: 1887an Saran egon zen eta urtetan euskararen azterketan aritu zen.

>Schuman, Robert: politikari frantsesa, Europako Ikatz-Altzairuen Elkartearen sortzea bultzatu zuen (1951).

>Seaska: Ipar Euskal Herriko ikastolak biltzen ditu (1969).

>Segadorsen Gudua: Kataluniako nekazarien matxinada (1640 - 1659).

>Seguin Siguino: Baskoniako dukea (? - 844).

>Segoviako ihesa: Segoviako kartzelatik 29 preso politikok egindako ihesa (1976).

>Segurola, Sebastian: Calatravako Ordenako zalduna. Erret Guardia Espainolaren erregimentuan sartu zen (1758 - 1776).

>Serrano Domingez: Lehenengo Gerra Karlistan liberalen artean nabarmendu zen (1833 - 1840).

>Sertorio Kinto: Jeneral erromatarra. (K.a. ~123 - K.a. 72).

>Servet, Migel: Mediku, filosofo, astronomo, fisiologo eta teologo nafarra.

>Sevillako ituna: Nafarroako Joan III.a Albretekoak eta Isabel I.a eta Fernando II.a senar-emazteek Sevillan sinatutako ituna (1500).

>Silosko Domingo: Monako beneditar nafarra. Errioxa Nafarroako erresuma zen garaian jaio zen.

>Simancasko bataila: Ramiro II.a Leongoak, Nafarroako Gartzia I.a Santxezen eta beste tropen laguntzaz, Abd ar-Rahman III.a garaitu zuen gudua (939).

>SFIO: Frantziako Alderdi Sozialistak (PS) 1905-69 bitartean izan zuen izena.

>Sinhikoleko karbea: Arbailletako oihaneko haitzuloa, Gamere-Zihigan (Zuberoa).

>Siziliar bezperak: Frantsesen aurkako herri-matxinada Sizilian (1282).

>Sobrarbe: Antzinako nafar erresumako herrialdeko probintzi historikoa, herriz herri.

>Sobrarbe: historia.

>Sobrarbeko Foru Zaharra: Nafarroako Foru Nagusiaren aitzindaria.

>Societas Navium Baionensum: Baionan itsasoko arazoen ardura zuen elkartea.

>Solutre aldia: Goi-Paleolitoko bigarren kultura, duela 18.000 urte inguru agertu zena.

>Somorrostroko bataila: Bigarren Gerra Karlistan Bilboren setioa haustearren izandako gudurik garrantzitsuena (1874).

>Sorginak: Euskal Herrian emakumea omen zen paganismoaren zabaltzaile nagusia.

>Sota Llano, Ramon: Itsasuntziak erosi eta nabigazio-konpainia txikiak sortu zituen.

>Soult Nicolas Jean de Dieu: Donostia eta Iruņea hartzen saiatu zen, baina San Martzialgo batailan galdu egin zuen.

>Stalin: Bigarren Mundu-Gerraz baliaturik, Sobietar Batasunaren eragina Europako ekialdeko estatuetara zabaldu zuen.

>Stanhope James kondea: Espainiako Ondorengotza-gerran britainiar tropen buru ibili zen Katalunian, Zaragozan eta Madrilen.

>Stauffenberg, Von, kondea: Hitler hiltzeko atentatua burutu zuen Rastenburg-en (1944).

>Stempf, Victor: (1841 - 1909). Idazle eta euskaltzale alemaniarra.

>Suffolkeko dukea: Ehun Urteko gerran izandako porroten errua leporaturik, erbesteratu zuen parlamentuak.

>Suigin Lupo: Baskoniako duke (812 - 816).

>Sullyko dukea: Nafarroako Enrike III.aren zerbitzura armada protestantean borrokatu zen.

>Susetaniarrak: Antzina Euskal Herriko lurraldean bizi zen euskal-tribua.