<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Caracas-ko Erret Konpainia Gipuzkoarra
Caracas-ko Erret Konpainia Gipuzkoarra sortu zen, XVIII. mendean Europan zehar zabaldu ziren merkatal teoria berriei jarraituz. Peņafloridako kondeak eta beste hainbat merkatari eta nabigatzaileek sortu zuten merkatal konpainia (1728). Europako merkatariak Amerikako kolonietan aberasten ari ziren; Espainiako egoera kaotikoa zen eta, askotan, negozioa behar zuena galera bilakatzen zen. Euskal merkatari-talde horrek, Gipuzkoako Batzar Nagusien laguntza izan zuen eta konpainia sortzeko Felipe V.a erregearen baimena lortu zuen; Espainian akzioen salmentaz sortutako lehen sozietatea izan zen.
Cádiztik pasa beharrik gabe, Pasaia eta Venezuela arteko merkataritza zuzena izateko pribilegioa lortu zuen. Kakaoaren monopolioa, kontrabandoa eta legez kanpoko merkataritzari aurre egin eta kendutako materialaz jabetzeko baimena lortu zuen. Konpainiak mozkin handiak lortu zituen eta Gipuzkoaren garapenean eragin biziki handia izan zuen: Donostia eta Gipuzkoa inguruko merkataritzak hazkunde handia izan zuen, Espainia eta Frantziako merkatariak Gipuzkoan biltzen ziren, industria bultzatzeko eta hainbat obra egiteko dirua lortu zen (elizak, udaletxeak etab.). Venezuelako kakao-produkzioa eta ekonomia guztia hazi egin zen. Espainiako koroak ere mozkin handiak izan zituen, akzionista zen aldetik eta trafiko-eskubideengatik.
Konpainiaren egoitza Madrilera pasa zen (1751); gero eta mozkin gutxiago lortzen zen, ingelesekin konpetentzia handia zen, nahiz eta Jose Lorenzo Goikoetxea bezalako marinelak borrokan jarraitu. Merkataritza librea onartu zenean desagertu zen Konpainia (1785).
Loturak: Jose Iturriaga;
Iturria: Elhuyar