Companys i Jover, Lluís
Lluis Companys Tarrés-en, Lleida, jaio zen 1883an eta Bartzelonan hil zuten 1940an. Espainiako Bigarren Errepublika (1931 - 1939) garaian Generalitateko lehendakari izendatu zuten (1931), Madrilgo gobernuaren kontra altxatu eta Errepublika Kataluniarra aldarrikatu zuen (1934). Espainiako Gerra zibilean berriro Generalitateko lehendakari izan zen (1936 - 1939). Gerra amaitu zenean Frantziara alde egin behar izan zuen (1939). Gestapok preso hartu eta Espainiako agintearen esku utzi zuten; Frankok fusilatu egin zuen.
Loturak: >Agirre, Joxe Antonio;
Iturria: Harluxet