<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Zaragozako konkista

Iruņea eta Aragoiko Alfontso I.a Borrokalaria erregeak musulmanei egindako konkista (1118-XII-19). Tolosako kontzilioak Zaragoza konkistatzen parte hartzen zuen ororentzat Gurutzadako etekin-eskubidea aitortu zuen; espediziora jende asko elkartu zen: frankoak, erresumako jauntxoak, apezpikuak, etab. Hiria martxoaren 22an setiatu zuten eta abenduaren 19an eskuratu. Hango musulmanek bertan bizitzen segitzeko baimena izan zuten, kristauen legeak onartzera behartuta baina.

Iturria: Harluxet